Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Amets

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Amets

    Kirolak, txirrindularitza | Txetxu Urbieta |  2006/01/30  12:38

    Luzaro eta zoriontsu bizitzeko gorputza eta arima kontu goxo eta alaiez elikatu behar omen da. Txiki-txikitatik nire bihotzaren zati haundi bat beretzat hartua duen taldeak neure onetik atera eta osasuna galdu arazi besterik egiten ez didanez, burutsu jokatu, behingoz bada ere, eta amets egin nahi dut.

    Amets ametsetan ari diren gure bi herritarrekin. Igandean hasiko zaie denboraldia eta biak hor ari dira, jo eta su, lanean barruan duten guztia, asko, igandetik aurrera agerian uzteko. Joseba Albizu eta Andoni Aranagarentzat, bientzat, urte garrantzitsua da. Josebak arazo guztiak albo batera utzi eta bere kasta eta klasea erakutsi behar ditu. Andonik berriz talde haundi batean aurreneko aukera izango du. Urrestildarrak indarra eta klasea soberan ditu.

    Txirrindularitza unerik onenak pasatzen ari ez bada ere, seguru herritarrok gu bi mutilen jarduna gertu gertutik jarraituko dugula. Une gozo eta gazietan, jakin eta jaso bezate gure bero eta babesa.

    P.D. Gaurkoa tourreko etaparen parekoa izan da, azkenean agujetekin amaitu dut. Ea zuen erantzunek gozatzen nauten.

     

     

    1.  AITOR - 2006-01-30 | 15:25


    Hori dek. Nik behintzat jarraituko ditut biak lagunak baititut eta txikitatik nabil beraien atzetik. Beraien ziklo krossen garaietatik. Izugarrizko poza ematen dit biak talde haundi baten koloreak eramaten dituztela ikusteak, haundiagoa talde berdina del aikusitakoan eta zer esanik ez gure inguruko edo etxeko talde sendoenarenak direnean ikusita.

    Animo bioi eta zorte on aurtengo denboraldi gogor honetan gozatu, herritarrak zuekin egongo gara!!!!

    P.D. Txetxu niri ere beste talde hori bihotza izorratzen ari zait baina... hauek ere animatu behar dizkiagu, aupa bi Mikelak momentu gogor hauetan. Ze nahiz eta jende askok pentsatu ederki bizi direla ( dirua, lanik ez....) ederki sufritzen dute hauek ere.



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak