Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Pentsatzen hasita

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Pentsatzen hasita

    kirola, kirol elkarteak | Txetxu Urbieta |  2006/01/16  19:21

    Auzoko blog-etan dabilen zalaparta ikusita, lotsa piska bat eman dit aspaldian ezer ez idatzi izanak. Beraz katarro, muki eta musuzapi eta guzti teklei kolpetxo batzuk ematea erabaki dut.

    Ostiralean Irujo ikusteko aukera izango dugu herrian. Hori ikusitakoan Ilunpeko lagunek gure herrian zenbat lan egiten duten pentsatu dut. Eta hori pentsatu ondoren konturatu naiz azken 20 urteetan, lehen Betarretan eta orain Frontoi txikiyen, ia betiko lagun berberak daudela. Eta pentsatzen segita, konturatu naiz herriko ia kirol elkarte guztietan azken 20 urteetan aurpegi ber-berak daudela. Eta nire garunek gaurkoz gehiago pentsatzeko indarrik ez dutenez, zuek hontaz zer pentsatzen duzuen jakin nahiko nuke. Hori bai, ez gehiegi pentsatu...osasunarentzat kaltegarria da.

     

     

    1.  lagun bat - 2006-01-17 | 09:15
    Arrazoi osoa daukak Txetxu, horregatik azpimarratzen nian azken blog-ean ezkutuko lana egiten dutenak ere saritu beharko litukeela udalak. Zeren kirol modalitate desberdinetan eta herri desberdinetan pasatzen duk gauza bera, joan Oñatira betiko jendea biletak saltzen, erratza pasatzen, delegatu lanetan....
    Nik uste hau gertatzeko arrazoi nagusi bat dagoela; gaur egungo generazioek asteburua libre eta konpromezu gutxi nahi dutela, zeren ez al da konpromezua astebururo erretza pasatzen ibiltzea, diru eske ibiltzea, edo bidegurutzetan banderinekin egotea?
    Soluzioa aldiz zaila da, eta gaur egun lanean dauden hauek usten dutenean zer? Nik uste etorkizunari soluzioa emateko denen "profesionalizatzean" egongo dela. Kirol desberdinetako kirol eskolak sortu beharko dira, non entrenatzaileek eta langile guztiek asko edo gutxi diru pixkat aterako duten. Honek zer ekarriko du, beste edozein heziketetan bezala gurasoek poltsikoa aztindu beharko dutela.
    Erreflexioa: kirolean ematen den heziketa beste edozein arlotan ematen den heziketa bezain garrantzitsua da nire uste apalean. BARKATU txapagatik.

    2.  Arrazoia - 2006-01-18 | 11:14
    Arrazoia Txetxu. Nik uste diat igaul gehien berritzen dena Lagun Onak M.B. dela, konpromiso bat ikusten dedalako. Iraurgi SB ere ondo ari dek lanean, baina ointxe dala lau bat urte desagertzear egon ziela esan zitean, jenderik ez eta... 25. urteurrena mugitu arazi zian jendea Iraurgin, eta proiektu ona egin ditek. Baina besteetan... Nik uste diat Azpeitian kirol proiektu global bat falta dala eta udalak zeresana ere badik. Baina jakine, herritarren konpromiso falta duk hor azpian dagona.

    3.  Nikebai - 2006-01-19 | 14:06
    Etzakiat alperra haizen ala ez baina egiye esan eztek txapa haundik sartzen. Ondo iruitze zitek, gaye jarri guk erantzuteko.
    Nei iruitzen zitek herriko kirol elkartiek geto bihurtzen ai diela. Jende berrik etziok baña daudenak ere ez ditek beraien aginte kuota utzi nahi.
    Nik usta diat udalak hainbeste ditu gastatzeunez subentziyo bidez elkarte hauek babesten nolabaiteko patronato bat egin beharko litzekela herriko elkarte denak hor barruen sartute

    4.  Segi pelotan - 2006-01-19 | 18:49
    Hemen garbim ikusten dena da udaletxe honek ez daukala inongo kirol politikarik. Bere ekintza kirol elkarteei urteoroko diru-laguntza ematera mugatzen da. Eta kirol elkarteetan ere ilusio falta nabaria somatzen da. Jende bera beti gauza bera egiteko. Funtzionarioak dirudite (batzuk beti kargua utzi eta joatekotan dira baina sekula ez dira joaten).
    Kandido Mitxelena bezelako bat kiroletako buru jarrita alkate jaunak garbi erakusten du berak herriko kirolari ze garrantzia ematemn dion. Noiz behinka berehala zaharkituta gelditzen diren kirol instalazio ederrak egitea, ezerezaren pareko da.

    5.  Denok arrazoi...baina - 2006-01-20 | 11:15
    Egia esan ez zaik arrazoirik falta Txetxu, beti gende berbera ikusten diagu GAUZA BERDINAK egiten. Niri normala iruditzen zait eta hala beharko duela izan gainera, azken finean gauza berberak egiteko gende berria behar al da ba? Ilunpek badik erantzunkizuna gertatzen zaion arazoan, nik kanpotik ikusita beti talde getista moduan ikusi dut lanean non ideia berriak eta lan egiteko modu berriak sartzea ezinezkoa izan den, eskola kirol programarekin egin izan dutena lekuko, beraiek bere aldetik eta besteak konpondu daitezela.

    Lan egiteko eran ere badago zer esanik. Talde horretan pilotan jolastu ahal izateko edo balio duzu edo ez zara ezer. Bere arduradun batek herri arteko finala zela ta egin zioten elkarrizketa batean esandakoa jarriko diat adibide, "...gure taldean nortzuk jarri "selección natural", balio duenak jarraitzen du eta ez duenak bere kabuz joaten da..." gutxi gora behera.

    6.  Eskerrak - 2006-01-20 | 21:17
    Bene-benetan eskerrak herriko kirolaren alde hainbeste urtetan hainbat lan egin duzuen guztioi. Zuen ahaleginak eta zuen lanak ez du preziorik.
    Halaere XXI. mendean gaude eta nik uste hor goien beste batek ondo esan duen bezala Udalak baduela zezena adarretatik hartzeko garaia. Ezin da hainbeste diru hain gaizki gastatu. Eta zezenari adarretatik eusteko imaginazioa izango dute soka-mutilik onena.
    Kirola esparru ezberdinetatik, barru-barrutik ondo ezagutzen duten herritar gazteekin egoera azter dezala Julian alkateak.



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak