Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Pistinie gaztetu

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Pistinie gaztetu

    Kirola, instalazioak, Kirol patronatoa | Txetxu Urbieta |  2006/01/9  20:49

    Kirol patronatoko lagunek urtarrileko aldapa arindu asmoz, urteoroko kuota pasa dute. Gure herrian gero eta gehiago gara, neurri batean ala bestean, kirola egiten dugunak. Gehienok pistinan elkartzen gara. Eta damu naiz pistina ez ote den zaharkitua eta "txikitxua" gelditzen ari.

    Gustora jakingo nuke zuen ustez herriko kirol instalazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko zer egin litekeen. Zuek bota proposamenak (nik pasieran jarraituko dut...).

     

     

    1.  Alper bat - 2006-01-09 | 22:38
    Zapatu eta jai egunetan ordutegia zabaldu

    2.  Eta kiroldegikoak - 2006-01-10 | 10:00
    Pistinakoak txikiak eta kiroldegikoak haundiak. Hori da gauzek ez diela ondo egin, bisiorik gabe. Biak bateratzea onena.

    3.  kiroldegikoak handiak? - 2006-01-10 | 10:48
    Polikiroldegiyere txikiye gelditzen ai da, aldagelatan ez gea kabitzen eta kirola ein da gero estiratzeko lekue billatzeko lanak! Han juntatze gea aerobikekuek, spinniñekuek, futbitokuek, saskibaloikuek, gimnasiyokuek, pinponea juteienak, eskalatzen ibiltzeienak...eta oin padelea eta tenisea juteienak! Bestalde, aldagelan egoerie lotsagarriye da, txikiyek geratzie gauze bat da, baño dutxa hoyek?! Mesedez!

    4.  Ados - 2006-01-10 | 11:15
    Bai bai, hori da, aldagelak penagarriyek die, kiroldegi dexentetan ibilitakue naiz eta benetan okerrenak Azpeitiko kiroldegikuek.

    Hoiek die dutxak!!!! Atzo eon nitzen ,urik ia ez, ta tuberi zarata bat...egunen batien puskau eingoie, ta aldatzeko lekuik ez!!

    5.  2.a EZ BESTE DANAK EGIYEK - 2006-01-10 | 13:31
    SARRERA 4.75€ DE DIO! SOZIYO 107 € OSTIAS!
    SAUNA JUNDAKUEN PIZTEIABE TA BEROTZEAKO ALDEITEKO ORDUE!
    DUTXAK BAAAA,BOOOO,BENOOOO PUUFFF ,EA DANAK BATEA NOIZ EZ GEAN DUTXATZEN TOKATZEN ZEEEEEEE...
    BESTELA BA... OIDEK AMBIENTIE DAONA!

    6.  Perspektiba falta - 2006-01-10 | 18:22
    Azpeitiko Udaleko agintariek (EAJ), azpiegiturei dagokienez, perspektiba falta ikaragarria izan dute, eta gauza oso larriak egin dituzte, oso-oso larriak. Esaterako, igerilekua punta batean egin eta handik urte batzuetara kiroldegia beste punta batean.... Eta berriro akats bera egitera doaz: Soreasun azpiegitura ikaragarriak egitera doaz, diru mordoa gastatzera, eta era berean san agustinpe berritzeko diru laguntza jaso dute, eta han ere zeozer egin egin behar orain derrigorrez....

    7.  kirolari bat - 2006-01-12 | 13:41


    nire ustez igerilekua txikia geratzen da. Askotan jendeak zain egon behar izaten du eta tartea edukita, bertara pentsatzen baduzu joatea kirola egitera... ba ez da plana txarkuterian bezala zain egotea!!! Nire iritziz gero eta jende gehiagok egiten dute kirola eta espazio handiago bat beharko genuke herrian eta noski, baita eskaintza zabalagoekin ere zeren eta batzutan bizkletak gutxi geratzen dira eta stepa zer esanik ez, bakarra baitago.

    Beraz ea zerbait egiten duten zeren eta herritarrok dirua pagatu pagatzen dugu eta nahikoa gainera! ea ba gure eskariei kasu egiten zaien!



    8.  Miren - 2006-01-12 | 22:45
    Ni ere aurrekoarekin bat nator, lehen soziyo nintzen baina baja eman nuen, ze pistinie iriki zanien jende asko zeon igeriyen etzekiyena, ondoren hainbeste kursillo egin da geo ba, jende asko dao ikixi eta igeri egin nahi duna.
    Uste det ba, beste zenbait zerbiziyo bezela, zaharren tabernak 2 daude, ludotekak beste bi eta pistina bakarra eukitzie tamaño hontako herri baten eta gaur egun.... Ia zerbait iteben.

    9.  joxe - 2006-01-24 | 20:01
    pistinie txikiye geatzenba segi itxasoa pagauberrik etzeok eta!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak