Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Eguzki epeletan

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Eguzki epeletan

    kirolak | Txetxu Urbieta |  2005/12/19  20:32

    Hasteko besarkada haundi bat Ondarre baserriko lagunei. Txiki-txikitatik ezagutu duzun mutil gazte baten heriotzaren berri ematea batere gozoa izan ez bada ere, indar eta kemen guztia seme jator eta zintzoa galdu duen sendiari.Goian bego Denix Uzin.

    ......

    Gustora jarraitu dut urteko kirolari onenaren inguruan idatzi duzuena.Asteazkenean jakingo dugu gure agintariek zer dioten. Ea "txorixorik" ez dagoen (Hitz-joku bat besterik ez da).

    Deigarria egin zitzaidan lagun batek zioena. Itzalean lana egiten dutenak saritu edo goraipatzeko beharra. Gustira jakingo nuke zuen ustez nortzuk diren herri santu honetan ixilean lana egiten dutenak. Ea nortzuk ditugun gogoan.

    Nik bat aitatuko dut. Meliton. Orain 25 urte nire entrenatzailea zen eta oraindik ere hor ikusten dut umez ingurutatuta lan eta lan. Gainera haurroi esker euskeraz ere ikasi du. Bejundaizula Meliton jauna...

     

     

     

     

     

    1.  asko... - 2005-12-20 | 08:50
    daude aipatzeko, baino esateako Epelde, edo Rubiyue edo...

    2.  beste bat - 2005-12-20 | 09:42
    Niri iritziz atal honetan Bittor Olaizolak ere merezi du lekutxo bat. Eskola kirolean futbol entrenatzaile, epaile lanetan ere bai, Lagun Onak txirrindulari elkartean ere urte askoan lanean...eta nola ez, nahiz eta kirolarekin lotura zuzenik izan ez, sokamutil ere bai urte askoan. Hau bai azpeitiarra.

    3.  Paulino - 2005-12-20 | 12:32
    Oso ondo Txetxu. Bota izenak beldurripe. Nik beste bi: Mari Karmen Arozena eta Keuttin (earra parejie).
    Eguberrion uztarkide guztioi...

    4.  bai falta zana!! - 2005-12-20 | 13:23
    Hoixe falta zan, Mari Karmen Arozenai ematie!!! Martxa hortan hurrengo urtin ni!!! Nahiz da azkenengo urtietan eztetan ez kirolik in, ez ikusi...

    5.  Neurea - 2005-12-20 | 20:33
    Nik Rubio txikiyei emango nioke (Joseba Lizarralde izena du). Umeekin lan haundiye egiten du.

    6.  IKER - 2005-12-21 | 09:47
    Nik dudaik ein gabe, Rubioi emango nion. Aipatu diren guztiek batipat (Melitonek) lan handia egin dute urteetan, baina sinestu iezaidazue Rubiok ( Joseba Lizarraldek) gehiago egin du. Ez dakit hobeto ala gaizkiago baina gehiago bai!!!!!!

    7.  NI NEU - 2005-12-23 | 18:52
    Ba nere ustez sari hori Melitoni eman beharko litzaioke; nere ustez kirolaren alde urte gehien lan egin duen pertsona Meliton izan da, eta aipatu duzuen bezela oraindik hor jarraitzen du jo ta ke.Oraindik buruan ditut Txalintxon garai haiek, ba hori, nere botoa Melitonentzat; hi ta aber aurtengo finala irabazteken e?????

    8.  andoni - 2005-12-28 | 22:40
    aupa txetxu,oso ondo dago,proposamena hori.
    nik melitoni,hemango nion.
    aspalditik ,ezagutzen ,eta lan oso polita egiten du umeekin

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak