|
|
|
«« Itzuli blogera
Urteko onena
kirolak | Txetxu Urbieta |
2005/12/12
12:03
2005 xaharra amaitzen ari denarekin batera urteko kirolari onenen izendapenak ere hasi dira. Herriko udalak Santo Tomas egunean banatuko ditu Azpeitiko kirolari onenaren sariak. Udaletxeko lagun lanpetuei lana arintze aldera zuen ustez 2005ean azpeitiarrik onena nor izan den aipatzea gustatuko litzaidake.
Nik sari hori Andoni Aranagari emango nioke. Zergaitik? Valencian eta Asturiasen lortutako bi garaipenegaitik.
|
1. nineu - 2005-12-12 | 17:42
Dizdirak egin duenak ere badik merituik, Hawaii-rako prestakuntza guztiya in profesionala izan gabe ta geo han lasterketa bukau.
2. neure - 2005-12-12 | 17:52
nineurekin guztiz adoz.
Aupa Andoni, hiri igual dik hurrengo urtin jasotare.
3. beste bat - 2005-12-12 | 18:15
Eta Sabin Aranaga eo beste hori? Ez al du ba mundiala irabazi?
4. NEU - 2005-12-12 | 18:21
NIRETZAT ERE ANDONI, ZENBAT ZIKLISTA ERRETIRATZEN DEN BATERE IRAZIBE.
AUPA ANDONI! SEGI HORRELA
5. Baita. - 2005-12-12 | 19:56
Gauzie dek ze baloratzean, garaipenak lortzie io eze irabazi ez arren profesional baten pare prestatzie. Nei iruitze zetak holakopremiyo batek ilusiyo geyo engoiola kirolai "ez profesional" bati.
6. korrale - 2005-12-12 | 21:18
Mikel Aranbururekin detalle txiki bat edukitzea ere ez legoke batere gaizki.
7. Mikel - 2005-12-13 | 08:53
Nik ustet aurten "haundiyena" Xabin Aranagak ein dula. Mundiala irabazi du, alegiye, parte hartu dun hortan munduko onena izen dala.
8. Enekoitz - 2005-12-13 | 11:14
Besteei meriturik kendu gabe, nik Xabin Aranagari emango nioke: beteranoen artean bere mailan maratoia irabazi du. Gainera, orain dela gutxi lagun-mina hil zitzaion, eta merezi du Xabinek ere detaile hori, modu horretara bada ere. Eta txarra ez Mikel Aranbururekin detaile txiki bat izatea ere.
9. Paulino - 2005-12-13 | 13:01
Kirolari onena aukeratu bhar bada kirol erizpide hutsak erabali beharko dira. Kirol ezberdinetan lorturiko garaipenak neurtzea oso subjetiboa bada ere nik uste dut Andoniren bi garaipenek Xabintxok lorturikoak baino askoz ere balio gehiago dutela.
Disdirak egin zuena handia da eta txalo berari, baina triatleta popular on bat besterik ez da. Eta Xabintxok munduko txapelketa irabazi zuen, impresionante, baina begiratu egin zuen markari.
Eta beste kontu batzuk saritu nahi badira, nik Xabintxori urteko Azpeitiko tiporik jator eta apalenaren saria emango nioke.
10. neure - 2005-12-13 | 18:45
Aupa Andoni berrize asteako.
Ez natxiok Paulinokin oso adoz esan dunaren osotasunien, naiz eta neuke pentsau sari hau kirol erizpidiei beituta neurtuber litzekela, iruitze zitek eztaola sobran bakoitzen taiektiriye kontutan hartzie.
Xabinek in duna haundiye iruitze zitek eta ez natxiok adoz marka utzei beitziekin eta ala beituber bada beste parte hartzeliekin konparau berko diau eta ez Gebreselasikin,bazakiau hoiek beste mundu baten daudela eta horren arabera konpetitze diabe.
Dizdirai dagokionez bakar bakarrik iraupen luzeko triatloietan urte osoko puntuek kontutan hartuta zenbat garren geldiu dan ikstie besteik etzeok zenbateaino popular ona dan ikusteko(klazifikaziyue zeok eta oso puntan geldiu dek).
11. Paulino - 2005-12-13 | 19:07
Aber...Xabintxon traiketoriye oso ona dek, mundiala...baina bere mailan. Munduko txapelketie irabazi dik...baina munduko onenak parte hartu gabe.
Disdirak in duna txapela kentzekue, oso-oso ondo...baina Treku beak ordulaurden luze luzie kendu ziok...eta Treku ez diat uste Llanos edo Mckormak denik..
Andoni Aranaga zikliste profesionala dek, la reost...bi etapa irabazitxik...Asturiaen gaiñea Astarloan aurretik (munduko txapeldune izendekue onen-onenekin).
Urteko onena kirol erizpide hutsek kontutean hartute in ber baldin bada etziok hiru hauen artien dude txikiyenik ere...beste gauze batzuk saritu nahi baye oso ondo...baina ez esan inoiz tituluek titulu, deportiste popular bat sekule santan profesional bat baino hobie denik...
Nik uste yat Disdira eta Xabintxon burutik ez dala sekule Andonin parea iristeyenik pasauko...zeatik...beayek badakibelako profesionala izetie zer den...
Behohian ordubete eta zazpi minutu eitie ikeragarriye dek...baina ez zaiz popular on bat izetetik pasatzen...Zarautzen lau ordu terdi itie ..impresionante...bañe ixil ixilik lanea.
Diegok ordubetetik jeisten huan eta hortik bizi huan---Llanosek lau orduten iteik...eta hortik bizi dek...Alde txikiyek dituk baina biyren arteko arriei ikeragarriye...
Bakoitzei berie...eta aurten onena Antonio...sin más
12. baita. - 2005-12-13 | 20:03
Paulino, hik esandakue oso ondo iruitze zetak eta gaiñea ondo arrazoituta daola iruitzezetak! Oaiñ, nik usteiat premiyo honetan beste gauza batzuk ere hartzen diela kontutan eta hartu ber dila gaiñea!!!! Azpeitin zeintzeudek kiroletik bizi dienak? Andoni, MikelL, Mikel A. ta besteik etzetak burua etortzen (akaso mordu iongoituk) . Ta iruitze zetak parametro horrekin, beti hiru lau launen artien iongolitzekela asuntu (ta reala nola dijun ikusita ...) Ba hoixe, besteik ez, honekin etzoat Andoniri inongo merituik kendu nahi. Aber euskaltelekin beste horrembeste eiteun!!!!
13. Iosu - 2005-12-13 | 21:03
Nik etzoat meritue iñoi kendu nai ta neu ez nauk kirolaiye, negau bat nauk eta kixtona iruitze zitek bai batek eta bai bestiek eitebena. Baino, kiroletik bizi dan batentzat, hori dek bere lana ezta? Neure neure lanien aldan obena eiten sayatzen nauk! Eta etzibek premiyoik ematen ( jejeje ).
Ez, oain seriyo. Andonina dpm iruitze zitek eta daon tokiyen etziok kasualidadez, baino ez altzazube iruitzen naiko rekonpensa badaukela, komunikabidiek emateiyoben inderrarekin eta hilien bukaeran jasotzeun nominiekin.
Etzekiat, hau esatie zenbaiti etzikok gustuauko, baino gure herriyen baziok bakiñat deportista, inongo rekonpensaik gabe, lanetik ertenda bakiñat ordu pasatzeitubenak beayen deporte hortan jo ta fuego!
Momentu hontan Nuarbetarrak etortze ziztek burua. Lanien jardun ta gero han ibili einber dik eh, jateituben gramo danak e kalkulauta zeuzkeabe ta!!!
Nei iruitze zitek, hauek bide hortatik segitzeko rekonpensa bat badala urteko kirolai onenan sariye ematie. Etzekit, Andoniri kixton ilusiyue eingo ziok baino ez emandare beak hor segikoik lanien. Baino nei iruitze zitek, Xabini o Disdirai emanda bere barrun zeoze gehiyo piztukoala.
14. Baita - 2005-12-14 | 08:58
Iosu hirekin guztiz ados natxiok
15. atzeko edo izkutuko lana - 2005-12-14 | 10:13
Udaletxeak urtero egiten duen sari banaketa hau ondo iruditzen zitek, baino niretzat badizkik pare bat akats.
1.- Profesional onenari saria eta popular onenari saria adibidez bereiztu egin behar litezke.
2.-Sari denak normalean beti ageriko lana egiten dutenei ematen zaie eta inoiz ez "atzeko edo izkutuko lana" egiten dutenei.
Kontuan izan behar dugu denok kirolari asko beraien kiroletan zerbait izatera iristen direla bai beraien lanari esker eta baita beste batzuk izkutuan egin duten lanari esker ere. Eta azken lan hau ez dela behar bezala baloratzen instituzioen aldetik iruditzen zitek.Adibideak( kirol eskolarretan urte mordoan lanean dabiltzan entrenatzaileak, herriko klub denetan dauden batzordekideak ...)
16. azpi - 2005-12-14 | 10:43
Azken lau urteetako sarituak hauek izan dira.
2001 Leire Agirre
2002 Joseba Albizu
2003 Aitor Zubillaga
2004 Ilunpe Pilota Elkartea
Aurreko urteetan nor izan diren esaterik ba al dauka inork?
17. Uzkudun - 2005-12-14 | 13:16
Txetxuk galdera bat egin dik. Nor izan da zuen ustez 20005ean Azpeitiko kirolari onena? Ez dik galdetu zuen ustez udalak zer saritu beharko lukeen.Niretzat ere onena Urrestildarra izan duk baldin eta Urrestilla herria ez bada.
18. Baita - 2005-12-14 | 14:16
nik usteiat Txetxuk galdera horrekin badakila eztabaida hau sortuko dala, eta usteiat horreatik eindula gainea!!! Ta nei oso ondo iruitzezetak!!!
19. Lope - 2005-12-14 | 16:06
Deportiste onenai premiyue emetiez gain beste izendapen batzuk ere iteituk. Nik Pello Potxuri sari bat emango nitxokek pixu botatzen indunaatik.
20. Eperra - 2005-12-14 | 16:07
Nik Julian Toallei piszinan ordu gehien sartzeatik
21. jeje - 2005-12-14 | 19:53
Nik ordun Estitxu Elduaieni aurten Behobian in dun hazañieatik
22. Xabi - 2005-12-14 | 20:48
Onena Andoni, baiño nik enitxoan beai emango...
...urrustildarra dek, ta ez azpeitiarra!!
23. Andoni - 2005-12-15 | 08:25
Hori da, gainea usteiat bea urrestildar independientie dekela, beraz, balatxakek ez identifikaute sentitzie
24. ba nik... - 2005-12-15 | 09:10
Gotzon Aranbururi, kartzelan entrenaute Behobian lehenengo azpeitiarra izatie lortu zuelako..
25. Pilina - 2005-12-15 | 10:45
Hi...ta zeatik ez World Series hoyetan ibili dan Antonio Aristiri.Urrestilla power.
26. Koldo - 2005-12-15 | 12:07
Oañarte azaldu dien hautagayek ikusite urtie ez dek oso ona izen, ezta...
27. nineu - 2005-12-15 | 14:30
Sariya emateko kirolian sartutako orduak neurtuzkeo, lehen premiyua Txetxu beak, oi dek jardutia urte guztiyan!!!!
28. EH - 2005-12-15 | 19:40
Nere ustez aurretik esan deben bezela profesionalak ez dienai emanberko lixkiyokebe askoz ilusiyo geyokin hartuko lukebelako.
29. Imanol - 2005-12-16 | 15:29
Ilusiyueatik balitz, eman nei...Au dek poza.
Onena Mikel Aranburu...Animo MIelooooooon
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|