Aupa Mikel
Futbolea, kirola, reala | Txetxu Urbieta |
2005/12/5
11:51
Nire aitaren astelehen goizeko umorea Realaren igandeko emaitzaren araberakoa denez, Luix gaur ere haserre zegoen. ONG baten pare atzo beste bi puntu oparitu.
Luixen semearen umorea ez da bere taldearen emaitzaren araberakoa izaten. Baina gaur atzo oheratu zen bezala jaiki da, triste eta kopetilun. Mikel Aranbururi atzo egin ziotenak ez du hitzik. Belauna guztiz txikitu diote eta akabo urtea Mikelentzat.
Ume-umetatik ezagutzen dut eta ez daukat saltzeko, nire kuttuna da. Aupa Mikel eta sendatu azkar. Hire magiaren beharra diagu
|
1. xabier - 2005-12-05 | 12:18
Gure errealak duen jokalaririk onena mindu digute eta ez dut esaten azpeitiarra delako. Benetan min handia eta tristura dugu realzaleok, min egitera joandako sarrera horren ondorioz belauna txikituta. Mikel lerro hauek irakurtzen badituk ANIMO ETA EUTSI GOIARI, AHAL BEZAIN AZKAR ETA ONDO SENDATU ETA gogoratu errela animatu diagu baiņa faltan ere asko botako diagu.
ANIMO MIKEL ETA AUPA ERREALA!!!!!!!
2. Aitor - 2005-12-05 | 12:28
Gaur egun ¨profesionalismo¨horren ingurun moitzean pertsonaik garbi eta humilena dana, nere iritziyen,oņe seguru asko zarata gutxi ateako dik.
Aber besteren batzuk ateatze deben oingo hontan, denen on beharrez, nik uzte diat eztaola ezkubideik jasan duna ixiltasunin jasateko eta batematek parte hartuber lukela halako asko gertau ez ditezen.
Realeko kosejuek adibidez zerbait inber lukela iritze zitek. Beaiek dituk nundik eta nola moitu ondona dakibenak o jakinber luketenak beintzet.
Aupa Mikel.
Animo.
3. iņigo - 2005-12-05 | 14:56
Mikel pixket ezautzeko suertie zaukeat. Lagun ona ta humille, jatorra ta ximplie. Eliteko deportista danak holakuek izen baituan.... Animo Mikel !!!!!
4. 4.forofo bat. - 2005-12-05 | 15:18
besteiek gabe, animo Mikel!Hi berriz ikusteko zai egongo gaituk.
5. Goierritik - 2005-12-05 | 15:58
Animo Mikel Goierri aldetio ta suerteik haundina euki dezazula.
6. mila - 2005-12-08 | 11:57
Mikel, nire partetik animuak bidaltzen dizkizut, eta momentu gogor hauetan, zelaietan azaldu duzun barruko indar hori atera eta aurrera muxu bat
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|