Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Astelehen goizeko mutur beltza

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Astelehen goizeko mutur beltza

    Futbola, sentimeduak, itxaropena | Txetxu Urbieta |  2005/11/28  11:52

    Nire aita Luixen astelehen goizetako umorea Realak lortutako emaitzaren araberakoa da. Pentsatuko duzuen bezala Luixek gaur mutur beltza du. Zainetan odol txuri-urdina darama eta oso sentibera da. Garaipenak neurrian gozatzen ditu baina porrotek sekulako mina eragiten diote. Eta atzokoa porrota izan zen. Zurien aurkari amorratua den Luixek ezin du ulertu nola demontre minutu terdian bi eta huts irabaztetik binako berdinketara pasatu liteken. Bere mutilek atzo huts egin zioten.

    Astelehenak astearteari txanda ematearekin batera gizona bere onera etortzen hasiko da. Sailkapeneari begiratuko dio, Reala hamargarren eta zurigorriak azken. Oraindik ere beste semeari adarratza jotzeko moduan da.

    ...Eta bere Real kuttunak kale egiten dionean Luixek hor izango du bere Aimar Olaizola maitea. Goizuetako txiki bihurriak ez dio sekula ez hutsik eta ez kalerik egiten.

    Kaleko hotza baino hotzago eta uniformeago den gizarte honetan zainetan odola dutenek itxaropena ematen didate. Futbola bezalako gauza txoroekin bada ere, gizakiak oraindik ere sentitu egiten du. Ez da gutxi...

     

     

    1.  realzale bat! - 2005-11-28 | 19:11
    egiye esan atzo realak intzuna rikidikulue ta lotsie izetzan!!! ya partidue irabazitzat hartzegendun danok e potrotako galantakin jungiņen etxea!

    2.  iturri - 2005-11-29 | 16:58

    Aupa:

    Partida kaxkarra benetan igande arratsaldean Anoetan sufritu genuena. Baina baita gure taldea 2-0 irabazten zihoanean ere.

    Ekipoa blokeatuta ikusten dut eta ez dut ulertzen.

    Jokalariei esan behar zaie, noizean behin, futbolaren burbujatik at bizita nolakoa den? Askotan uste dut ez direla enteratzen.



    3.  Jendie la ostia da... - 2005-11-30 | 11:53
    Eta jendiek noiz pentsau beher du fuolixtak pertsonak diela? Hala hemen mundu guztiye bere lanien el puto amo da? bakoitzei berie, ta labaka bezelako fuolixtek nahikue eitebe hor eonda... ta ahal dana einda, gainea jendien lata putie aitzeko

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak