|
1. Arrazoie - 2005-11-09 | 12:16
Bejondeikela Txetxu, egiye esan dek. Gauzak nola aldau dien gure garaitik, lehen gure entrenamenduek ikusten ondoren entrenatzen zeben taldekuek, Betarramistetan frontoien edo balonzeston zabiltzenak, edo hi heu pipak janez,eta gu berriz lasai entrenau, fuolin jokau, gozau hitz batien esanda, aitu berrekuek entrenadorien ahotik bakarrik aituta.
Guraso gutxi batzuk partiduta astebukaeran, gure zarra adibidez etzakiat inoiz jun al zan (eta etzoat ezer aurpegiratzen, oso ondo eman izen nauk eta emate nauk beakin gaņa), juxtu juxtu galdetze zian "ze ein dezue", ta "zazpi ta huts galdu" lasai asko, "ze, porteroipe?" "ja ja ja" eta aurrea.
Gaur egungo umientzat, iruitze zitek, eitebena eitebela, beayentzat test bat dala, froga bat, hau dek presiyue.
Umiek ez, usteiat gurasuek edukau ber diela.
2. Beste gauza bat - 2005-11-09 | 14:02
Aipatzekoa da baita ere zenbait entrenadoreek erabiltzen duten filosofia, batzuek beti bankiloa txupatzen, beti irabazi egin behar eta horrek, jakina, bi mailatako jokalariak sortzen ditu, onak eta txarrak.
3. bigarrengo argudioa - 2005-11-09 | 15:22
ados nago esan duzunarekin baina bigarren asuntu hori dala eta nik behintzet betidanik ezagutu det.
guk, neskatan, talde kontrariyotako bat ikastola gendun ta han ikustezan eh, niki gorri beltzak zazkebenak onenak zien (ekipuen ala banatzezituztelako)
nik gozau eite nun ta atte azaltzezanien, egualdi txarra zeuelako ta ia xira jazten nun ikusteko zan.
buff, iuel partidu erdiyen neska bat espageti eiten haste zan, bostek jokau berrien sei sartzen ginen jokua... Nik beti aktibidade extraeskolar hauek gozatzeko sentzaziyue emate ziben ta ez gaur egun bezela; batetik gurasuek umiek bazter danetan apuntatzeituzte beraien ordutegiye betetzeko ta bestetik esaten dezuen moduen presiyue sartu
4. Gurasoak - 2005-11-09 | 17:02
Nik ere zerbait aipatu nahi dut eskolarteko jolas hauen inguruan. Gaztea banaiz ere 23 urte Niri hiru alde ezberdinetatik bizitzea tokatu zait:jokalari, entrenadore eta arbitro. Lehenik jokalaria nola ez, eta ez dut oroitzapen txar bat garai hartakoa dena zen jolas eta algara. Gero entrenatzaile nik pasa nuen gauza berdina pasa zezaten saiatzen nintzen: jolas zezatela eta har zezatela kirola jolas bezala "engantxatu" egin bhar du kirolak garai horretan etz ez derrigorrezko gauza bat izan. Eta azkenik arbitro. Dudarik gabe lan zailena (ala delako) baina naiz eta oroitzapen batzuk baditudan onak asko eta asko txarrak dira. Entrenatzaileak kexuka lehen mailako partidua bailitzan, aita- amak kexuka nahiz eta beraien bizitzan ez duten saskibaloi partida bat ikusi, pitatzen den guztiaz kexu. Eta azkenik umeak ere ikusten dutenaz ikasten dute eta haiek ere kexuka haserre...
Urte gutxian asko aldatu dela uste dut eskolarteko kirola, umeek izango dute garaia nerbioak izateko edo ez lo egiteko baina ez dadila kirolagatik izan mesedez.
azkenik anekdota bat Txetxuk esandakoarekin. Nire garaian ni behintzat ostiral gauean afaldu eta segituan joaten nintzen ohera hurrengo goizean "fuerteago" esnatzeko eta amets eder askoak egin ere bai errealeko jokalari izengo nintzala edo NBA jolastuko nuela. Gaurko umeank berriz nerbioekin lorik ezin egin hau marka
5. Harrobi hitzari buruz - 2005-11-10 | 02:15
"Harrobi" hitza hitzetik hortzera erabiko duk hire eguneroko lanean Txetxu. Ibon Sarasolak oker-edo erabilita dagoela esan dik. Ikus HEMEN eta zabaldu erabilera egokia: haztegi
6. madrildik - 2005-11-11 | 09:59
Arrazoi guztia ematen diat baino irabaztea danok barruan dugun gauza da, gaztetxoa izanda ere beti nahi izaten dugu irabazi.. erakutsi bahar dena zera da: irabaztea ez dela dena, kirola disfrutatzeko dela eta guztia eman eta ala ere galtzen baduzu ez dela ezer gertatzen.... hori da gaztetxoei erakutsi behar zaien bidea.. "portzierto" gogoratzen eskolak izan beharrean Ongi Etorri, Goiko Alaiak, Video Club Kantoi, Berdelari, Tuko, Txalintxo eeta horrelako taldeetan jokatzen genuenean???
Agur bat denoi Madrildik.
7. Video Club Kantoi? - 2005-11-11 | 12:14
Ze ekipo huan hori? Vivero huan beste ekipue, kantoi ez nian behin ere aitu. Zestuarrak ere etortze hituan...
earrak partiduek Eroskiko kanpofuolien, Betarramistetan edo eta Alevin eta infantiletan Zubiolako kanpofuolien... erderaz "futbol en estado puro" esateana...
8. madrildik - 2005-11-11 | 12:24
Kantoi urte batzutan ibili uan, Grifok ede Mateos entrenatzen ziaben, ez nauk akordatzen Ongi etorri B moduko bat huan... ta fijo, hoiek bai partiduak.. gainera, beste eskolako gaztiekin jokatzen zen talde berean, nere gusturako askoz earro huan hori, talde berean ikastolakoak, beterramistakoak, jesuitinasekoak...
9. madrildik - 2005-11-11 | 12:29
Zubiolako lokatza, bizikletan junetorriko bidea, eroskin baloiak beti porkulohartzea ta bila jun behar, campeonato de Gipuzkoa jokatzea...zahartzen ari gaituk...
10. Hoyeituk garayek!! - 2005-11-11 | 14:38
Lokatzetan Zubiolan baloiek hartze zun pixue, haber kornerrien zeinek jartzen zun baloie arean... earrak garayek!
11. Neskak - 2005-11-11 | 14:39
Bai, orduan Txalintxo, Tuko, Ongi etorri... baina nesken talderik ez. Gauza batzuk atzera doazen bitartean beste batzuk behintzat aurrera egin dute.
|