Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Agur Makatzena

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Agur Makatzena

    Txki baten historia haundi bat | Txetxu Urbieta |  2005/10/21  16:39

    Imanol Eliasek herriko pertsonai ezagunei buruz egin zuen liburuan ez da ageri; Azpeitiko historia jasotzen duten liburuetan ere ez dugu bere berririk izango; baina badira eguneroko kontu txikiekin herriko historia ez ofizialak osatzen dituzten pertsonaia bereziak.

    Makatzena niretzako hoietako bat zen. Kanpotik etorri eta herrian primeran txertatu zen laguna. Denok genuen ezagun, denok genuen lagun...gizaki orok ditugun gabeziekin tipo jatorra eta langilea. Herriko zezen eta futbolaren alde makina bat lan egin du ixilean.

    Goian bego, Makatzena. Asteburuko golak bere omenetan....

     

     

    1.  Neroni - 2005-10-21 | 17:47
    Hoi dek arrazoie Txetxu!

    2.  Iosu Badiola - 2005-10-23 | 16:57
    Bejondeikela Txetxu !!

    Ostegun arratsaldien Makatzenai buruz zeoze idatzi naye euki nian baino enian asmatzen. Ta bertan behera utzi nian.
    Hain hitz gutxitan hainbeste esan dek...

    Besarkada bat Iriarte Martinez sendikoei.

    3.  Begoña Elías - 2005-10-23 | 19:30
    Txetxu, Imanolen, Azpeitia, 500...(Azpeitiarrak eta herriarekin bat eginak) liburuan, honela dio berak liburuaren sarreran:
    Izango da errurik gure lan honetan, ahaztu izango ditugulako bat baino gehiago bertan aipa beharrekoak, baina eman dugun urratsa hasiera bat besterik ez da, beste norbaitek osa dezakeena, gure hutsegiteak beterik, mesedegarria izango denez herritar guztiontzat.
    Liburuan, egilearen lana aurkezterakoan, aldiz, honela dio:
    Oraingo lan honetan, herriarekin bat eginik izan diren pertsonaien berri ematen digu, baina garbi utzirik beste hainbeste eta gehiago itzalean gelditzen direla, inolako agirietan beraien berri agertzen ez denez, nahiz eta aipatzen direnek baino merezimendu gehiago izan zerrenda osatzeko. Amaitu gabeko lan bat da beraren ustez, hasiera besterik ez, datu gehiago aurkitzen dituztenen aldetik osatzeko, gogoan izan ditzagun guztiak, aurkitu izan dugun Azpeitiko herrian oraindik bizirik bada, beraiei esker delako.





    4.  Txetxu - 2005-10-24 | 16:54
    Begoña, Imanolen liburua aipatzerakoan ez neukan liburu horri buruz inolako kritikarik egiteko asmorik. Bakar bakarrik adierazi nahi nuen kontu txiki eta gizaki txikiek osatzen dutela herrien historia. Azken finean denok gara gure herriaren historia.
    Zuek segin fin-fin lanean.


    5.  Begoña Elías - 2005-10-24 | 19:57
    Txetxu, nik ez dut hartu kritika bezala, ez da gutxiago ere, ipini ditudan liburuaren aipamen horiek, zuk esandakoa adierazten dutelako ipini ditut, hau da , naiz eta liburuan ez azaldu, azaltzen direnen baino merezimendu gehiago dutelako. Zuri ere berdina esaten dizut, segi fin-fin lanean.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak