Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gorka Karapetori zorionak

    Gorka Karapeto | Txetxu Urbieta |  2006/11/27  18:06

    Gauza batzuk egiteko zahartu egin naiz. Adinez ez baina buruz bai, eta buruak ezetz badio alper-alperrik da. Denboran atzera egin eta gaur 15 urte banitu, seguru izan baloia ez zela nire lagun bakarra izango. Gustora, surfeko taula hartu eta olatu gainean dantza egingo nuke. Eskiak hartu eta malda malkorretan behera zilipurdika ere gustora jeitsiko nintzateke…eta gure kanteran ere gustora eskalatuko nuke. Baina nik ez, beste batzuk ikusiz gozatu beharko dut (azken finean hortik bizi naiz).

    Txapa guzti hau asteburuan Euskadiko kirol eskalada txapelketa irabazi duen Gorka Karapeto zoriontzeko.

    …ahhh…eta herriko agintariei, edo agintari izan nahi dutenei, tajuzko kirol programa osatu dezaten aholku bila jarraitzen dut. Horretarako buruak baietz esaten dit, egoskor eta temoso jarraitzeko.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Anam | 2006-11-27 | 18:40

     

    Hauteskundeak

    kirola | Txetxu Urbieta |  2006/10/20  19:18

    Maiatzeko udal hauteskundeak badatoz eta hasi da zalaparta, hasi da mugimendua. Botua eman aurretik ea posible zaigun alderdien programetan eragina izatea. Esatebaterako zuen ustez kirol mailan instalazio edo azpiegitura mailan gure herriak ze gabezia ditu.

    Instalazio aldetik iruditzen zait dauzkagunak zaharkituta daudela eta unean uneko partxeak ez direla nahiko. Epe motzera hori konpontzea ez da erraza izango baina epe ertainera zerbait pentsa eta egin beharko litzateke. Zuen iritzi gustora jasoko nuke.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Animo eta goazen aurrera

    Urrakiko igoera | Txetxu Urbieta |  2006/10/9  15:31

    Dena ezin hobeto zioan baina bapatean dena okertu. Josu Ugarte hil da, esan zidan Jorgek, emaitzak eskatzeko deitu nionean. Eta denok gertatu zenari arrazoi logikoren bat aurkitu nahian. Arrazoia xinple eta erraza. Gertatu beharrekoak gertatu egiten dira eta buelta eta buelta aritzea alperrikako lana. Pena bakarra, ordaina oso garestia izan dela, 35 urteko gazte batek gehien maite zuena egiten bizia galdu duela. Josu Ugarteren sendiari besarkada bero bat bidali nahi nioke, gasolina usaia maite duten guziei beste bat eta Lagun Arteako nire lagun guztiei, animo eta goazen aurrera.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Tirvix | 2006-10-17 | 19:46

     

    Ilunbe

    Saskibaloia | Txetxu Urbieta |  2006/10/2  15:50

    Hurrengoan politikari heldu behar diot baina gaur zezenak eta saskia uztartu behar ditut. Ñoñostiarrek, Ñbaren aroan, munduko ikuskizunik haundiena Txofre berrira eraman dute. Atzo festen egitarauko aurreneko eguna zuten. Burladeroan eta harmailetan gutar ugari. Zer moduz?

    Lotura zuzena  |  8 erantzun. Azkena: 7. ari | 2006-10-05 | 13:35

     

    Tenporek txarra iragarri dute

    Futbola | Txetxu Urbieta |  2006/09/25  16:40

    Pello Zabala lagunaren beharrik ez dut izan zalantza guztiak argitzeko. Tenporek Anoetarako giro txarra iragarri dute. Tenporena gezurra bada hobe.

    Hotza naizela diote, pragmatikoa. Bakero hitz eta pitz, esan eta jardun, baina gero zelaian ezebez. Zelaian zerbait egiten dutenean hasi bedi goizuetarra oraingoz saldu ezina dena saldu nahian.

    Hotza naiz baina nik ere badut nire bihotztxoa. Eta futbola niretzat sentimendua denez, bihotz horretan Realak badu bere lekutxoa. Horregaitik min egiten dit partidua hasi aurretik gure jokalariak txistukatzea. Neuri buruari harrika aritzeak ez du zentzurik.

    Modak moda dira eta moda izaten jarraituko dute. Reala Anoetara joan zenean, "lo chic" Realeko bazkide egitea zen. Orain kapitalean "lo chic" zezen plazara saskibaloia ikustera joatea omen da. Inor ez dago soberan baina Anoetan ez dira faltan botako.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. BAZKIDEA | 2006-09-25 | 21:42

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak