Gorka Karapetori zorionak
Gorka Karapeto | Txetxu Urbieta |
2006/11/27
18:06
Gauza batzuk egiteko zahartu egin naiz. Adinez ez baina
buruz bai, eta buruak ezetz badio alper-alperrik da. Denboran atzera egin eta
gaur 15 urte banitu, seguru izan baloia ez zela nire lagun bakarra izango.
Gustora, surfeko taula hartu eta olatu gainean dantza egingo nuke. Eskiak hartu
eta malda malkorretan behera zilipurdika ere gustora jeitsiko nintzateke…eta
gure kanteran ere gustora eskalatuko nuke. Baina nik ez, beste batzuk ikusiz
gozatu beharko dut (azken finean hortik bizi naiz).
Txapa
guzti hau asteburuan Euskadiko kirol eskalada txapelketa irabazi duen Gorka
Karapeto zoriontzeko.
…ahhh…eta
herriko agintariei, edo agintari izan nahi dutenei, tajuzko kirol programa
osatu dezaten aholku bila jarraitzen dut. Horretarako buruak baietz esaten dit,
egoskor eta temoso jarraitzeko.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Anam | 2006-11-27 | 18:40
Hauteskundeak
kirola | Txetxu Urbieta |
2006/10/20
19:18
Maiatzeko udal hauteskundeak badatoz eta hasi da zalaparta, hasi da mugimendua. Botua eman aurretik ea posible zaigun alderdien programetan eragina izatea. Esatebaterako zuen ustez kirol mailan instalazio edo azpiegitura mailan gure herriak ze gabezia ditu.
Instalazio aldetik iruditzen zait dauzkagunak zaharkituta daudela eta unean uneko partxeak ez direla nahiko. Epe motzera hori konpontzea ez da erraza izango baina epe ertainera zerbait pentsa eta egin beharko litzateke. Zuen iritzi gustora jasoko nuke.
Lotura zuzena |
Erantzun
Animo eta goazen aurrera
Urrakiko igoera | Txetxu Urbieta |
2006/10/9
15:31
Dena ezin hobeto zioan baina bapatean dena okertu. Josu Ugarte hil da, esan zidan Jorgek, emaitzak eskatzeko deitu nionean. Eta denok gertatu zenari arrazoi logikoren bat aurkitu nahian. Arrazoia xinple eta erraza. Gertatu beharrekoak gertatu egiten dira eta buelta eta buelta aritzea alperrikako lana. Pena bakarra, ordaina oso garestia izan dela, 35 urteko gazte batek gehien maite zuena egiten bizia galdu duela.
Josu Ugarteren sendiari besarkada bero bat bidali nahi nioke, gasolina usaia maite duten guziei beste bat eta Lagun Arteako nire lagun guztiei, animo eta goazen aurrera.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Tirvix | 2006-10-17 | 19:46
Ilunbe
Saskibaloia | Txetxu Urbieta |
2006/10/2
15:50
Hurrengoan politikari heldu behar diot baina gaur zezenak eta saskia uztartu behar ditut. Ñoñostiarrek, Ñbaren aroan, munduko ikuskizunik haundiena Txofre berrira eraman dute. Atzo festen egitarauko aurreneko eguna zuten. Burladeroan eta harmailetan gutar ugari. Zer moduz?
Lotura zuzena |
8 erantzun. Azkena:
7. ari | 2006-10-05 | 13:35
Tenporek txarra iragarri dute
Futbola | Txetxu Urbieta |
2006/09/25
16:40
Pello Zabala lagunaren beharrik ez dut izan zalantza guztiak
argitzeko. Tenporek Anoetarako giro txarra iragarri dute. Tenporena
gezurra bada hobe.
Hotza naizela diote, pragmatikoa. Bakero hitz eta pitz, esan eta
jardun, baina gero zelaian ezebez. Zelaian zerbait egiten dutenean hasi
bedi goizuetarra oraingoz saldu ezina dena saldu nahian.
Hotza naiz baina nik ere badut nire bihotztxoa. Eta futbola niretzat
sentimendua denez, bihotz horretan Realak badu bere lekutxoa.
Horregaitik min egiten dit partidua hasi aurretik gure jokalariak
txistukatzea. Neuri buruari harrika aritzeak ez du zentzurik.
Modak moda dira eta moda izaten jarraituko dute. Reala Anoetara joan
zenean, "lo chic" Realeko bazkide egitea zen. Orain kapitalean "lo
chic" zezen plazara saskibaloia ikustera joatea omen da. Inor ez dago
soberan baina Anoetan ez dira faltan botako.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
BAZKIDEA | 2006-09-25 | 21:42
Albiste zaharragoak »»