Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Sanjuandegiko Festa Batzordea

Sanjuandegiko Festa Batzordea

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: sanjuandegiko

    ««Itzuli blog osora

    Asteko egitaraua

    sanjuandegiko jaiak | Sanjuandegiko Festa Batzordea |  2008/06/5  00:22

    Indarrez beterik datoz Udaberri jaiak

    Astelehenean hasi ziren giroa sustatzen Sanjuandegiko kaleetan zehar. Dagoeneko jendearen parte-hartzea handia izan da

    <SFB> Jendetsuak benetan astean zehar egin diren ekitaldi guztiak. Astea indartsu hasi zen Sanjuandegi auzoan. Ekainaren lehenengoa eta urtero legez Udaberri jaiak antolatzen hartutako lanaren ondoren hasi dira ekitaldiak.

    Astelehenean Jose Mari Karrerek bere ipuin harrigarriekin arrakasta handia izan zuen emanaldia eskaini zuen Atseden tabernan. Denak sartu zituen bere helduentzako ipuinen bilduman. Jaungoikoa, politikoak, santuak... Den-denak izan zuten tokia gizon xelebre honen kontakizunetan . Azkarregi amaitu zelaren sentsazioarekin geratu ziren asko. Baina laster bete zuten egitaraua SFBko kideek.

    Diego tabernan gaueko hamarretan idiazabalgo txiste kontalariak irribarrea eragin zien bertara hurbildu ziren denei. Taberna gainezka zegoen. Ez zegoen bertan kabitzerik. Ugari zen kanpotiko ikuskizuna entzun zuten pertsonak.

    Astean zeharreko toke musikala Amaia garmendiak eta bere taldeak jarri zuten. Furra-furra, ama alaba... eta horrelakoak ez ziren falta eskaini zuten kontzertua. Emanaldia Jim Clark tabernan izan zen asteazken gauean. Zortzikote honek ez zituen ikusleak defraudatu. Beti bezala giro polita eta euskalduna jarri zuten tabernan. Ez zuten erreparorik izan taberna alaitu eta ikuslegoa kantan jartzeko.

    Astea ondo amaitzeko Mus txapelketa azkarrean urtero baino jende gehiago espero da. Ea nork irabazten duen aurtengo saria. Betiko legez Ongi Etorri erretegian izango da eta inskripzioa 30eurokoa izango da. Aurreko urtean bezala, ea aurtengoan ere bi neska gaztek irabazten duten. Agerian geldituko da lehiaketaren nibela, benetan profesionala.

      Txupinazoa

    Ostiralean arratsaldeko 20,00tan izango da txupinazoa Jose Antonio Aguirre plazan. Bertatik buruhandiak eta erraldoiak kalejira hasiko dutela Antxieta musika-eskolako ikasleaz lagunduta. Gaua guztiz betea dago, Jose Mari Orbegozo bere dantza taldearekin eta Eusko-disko Dj-ak alaituko dute gaua.Egun horretan ere SFBko txosna irekiko da eta bertan egongo dira salgai jaietarako atera den kamiseta. Giroa kolorez betetzeko eta bide batez jaietako finantziazioari laguntzeko, SFB berriak aspaldi erabaki zuen aurten aurrenekoz kamisetak jarriko zituela salmentan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak