Gaia: aurkezpena
««Itzuli blog osora
aurkezpena
aurkezpena kartela | Sanjuandegiko Festa Batzordea |
2008/05/18
20:28
Ekitaldiz betea aurkezten dira Udaberri Jaiak
Sanjuandegiko Festa Batzordeak aurkeztu berri du 2008.urteko Udaberri jaietako egitaraua. Era guztietako emanaldiak daude bertan adin guztikoen gustura.
<SFB>Denon gustura prestatzea zaila dela bazekiten SFBkoek. Baian aurtengoan esfortzu handia egin dute biztanle gehiengoarengan iristeko. Gazteei festak erakargarriago egitea izan da lan ildoetako bat.
Taldeak eta ikuskizunak kontratatzeko orduan azpeitiarrak izatea erabili dute irizpide bezala. Hala ere, zenbaitetan oso zaila egin zaie. Beste urteetatik desberdintasun ugari daudela azpimarratu dute, nahiz eta ezarriko diren berezitasunak urteen poderioz galdutakoak izan. Ahalegin handia egin da ohitura zahar horiek errekuperatzean. Besteak beste, Judo Klub Kimurak erakustaldia eskainiko du ekainaren 7an udal igerilekuan. Umeen krosera apuntatzeko epea ere zabalik dago eta herritarren parte-hartzea potentziatu nahi dute.
Larunbata, indar-gunea
Ekainaren 7a izan da jaietako aurrekontutik kopururik handiena eman duen. Elvisabuelo taldeak emaitza onak eman ditu pasaden urtean eman dituen kontzertuetan. Azpeitiar talde honetan eta Emonen eskutik gau giroa bermatu nahi izan dute batzordekoek. Baina gaua markatzeko Eziņean taldeak bere diskoaren aurkezpena egingo du. Azpeitiar talde gazte honek bere bigarren diskoa kaleratu berri du. Arrakastaren olatuan punta-puntan egon dagoen talde honek horrela jarraitzea nahi du, horretarako erritmoz beteriko Cda eta kontzertua eskainiko du Udaberri Jaietako larunbat gauean.
Bestetik, urtero bezala igandea euskal giroz jantziko da. Dantzari txikiak, sokamuturra edo herri kirolak egongo dira. Prueba mistoa izango da azken hau, Goenatxo II eta III harri-jasotzaileak edo Biurri eta Mugerza aizkolariak ikusteko parada izango da besteen artean. Aurrekontuekin beste urteetan baino arazo gehiago izan badira ere azkenean jai borobilak irtengo direlakoan daude batzordekoek. Azpeitiko zein kanpoko jende guztia dago gonbidaturik jaietara. SFBkoek Udaberri Jai onak opa dizkiete denei.
Azkenik, uztarriak SFBarentzat egin duen bloga ere aurkeztu zuten: www.uztarria.com/blogak/sanjuandegi

Lotura zuzena |
Erantzun
Kaixo
aurkezpena sfb lehenegoa | SFB |
2008/05/12
01:29
Kaixo,
Web atari hau Sanjuandegiko Festa Batzordeak ireki du. Bertan Sanjuandegi zein udaberri jaiei buruzko informazioa jaso dezakezu.
2008 urtean, aurten, Festa Batzorde Berria osatu da auzoko talde desberdinekin eta beste urteetako batzordeko kideekin. Batzorde berri honek, gauzak hobetzeko gogoz etorri da.
Orain arte egin dena, ondo eginda dagoela dio SFB. Baina beti dago zerbait hobetzeko.
Alde batetik, aurreko urteetan SFB osatu duten pertsonei eskerrak eman nahi genioke egin duten lan eta esfortzu guztiagatik.
Webgune hau, SFBko komunikazio alorreko saiakeraren barnean dago. Beraz Komunikazioa bermatzen ahaleginduko gara.
Bloga fresko mantentzeko konpromisoa hartu nahiko genuke, eta weblog alaia mantentzea; argazki, bideo eta bestez beta.
Besterik gabe,
Laster-arte,
SFB
Lotura zuzena |
Erantzun