Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 9,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Sanjuandegiko Festa Batzordea »  Sanjuandegiko Jaiak ’10

Sanjuandegiko Festa Batzordea

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Sanjuandegiko Jaiak ’10

    Festak | Sanjuandegiko Festa Batzordea |  2010/02/8  12:32

    Sanjuandegiko Festa Batzordeak, 2010eko jaiak antolatzen hasteko lehen bilera jarri du Ostegun honetarako. Batzordetik, auzotar guztiok animatu nahi zaituztegu auzoko jaietan parte hartzera. Denon artean, jaiak aberatsagoak eta indartsuagoak izatea lortu behar dugu 

    Edozertan bere ekarpena egiteko prest zaudeten guztiok azaltzea nahi da. Lehen bileran ahal dugun guztiok egotea komeni da. Ondoren bertan zehazten saiatuko gara bakoitza zer egiteko prest dagoen. Batzuk egunero buru-belarri murgilduko dira, beste batzuek txosnan txanda bat egiteko ardura hartuko dute etab. SFBk argi dauka guztiok garela beharrezkoak.

    Orain arte parte hartu ez dutenei eta zalantzan daudenei honakoa adierazi nahi dizuegu: jaiak antolatzen aritzen direnen artean, aurtengorako ere jende berri bat animatu da aurrez. Beraz, utzi zalantzak alde batera eta animatu zu ere! Hemen denontzako tokia dago eta!

    Eguna: Otsailak 11

    Ordua: 21:00

    Tokia: Parrokiak auzoan duen lokalean (katekesiko geletan)

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak