Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Urrestildarrok hobeak!? »  Beldurra dutenen beldur, herritarren beldur

Urrestildarrok hobeak!?

(Ramon Etxezarreta)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Beldurra dutenen beldur, herritarren beldur

    hauteskundeak nazionalistak ez-nazionalistak | Ramon Etxezarreta |  2009/02/20  21:21

     Aldaketa16k eskatu eta idatzitako artikulua.

     

                Urte andana luzean gobernuan egon izana arrazoi aski da askorentzat agintari aldaketa baten beharra ikusi ahal izateko. Ikusi eta exijitzeko. Bbetirakoak ziruditen CIU eta PP makurtu eta lekualdatu ziren Katalunian eta Galizian, beti ere independentistekin lankidetza eta koalizioan. Orain Andaluziako PSOE eta gure PNV geratzen dira, Adanen egunean izendatu eta Josafaterako zelairainoko agindua balute bezala.

     

    Ona al den galdetzen diot askotan neure buruari alderdi batek hain iraupen luzeko agintealdiak izatea. Ezetz seguruena erantzuten diot. Hainbeste urte boterean dauden alderdiak, berriro galdetzen diot, aldatzera derrigortuta al gaude politikagintza egokiago baten alde? Eta hemen ere ezetz erantzuten diot, agian komenigarria bai baina ez derrigorrezkoa eta ez ona zer izanik ez duela beti.

     

                Hemengo agintean autonomia asmatu zenetik egun bat bera ere hutsegin gabe daukagun PNV boteretik kendu beharra al dago? Aldatu beharra al dago? Nik erantzuteak barregura eman dezake baina, algarak algara, erantzun egingo dut, bai. Nire ustez, eta gogoz eta nahiez, noski, aldatu egin behar da. Ez ordea, arrazoi handi eta pisu nabarmenekoa izanik, boterean osatu dituen hiru hamarkadengatik, eginkizunak egoki bete ez izanagatik eta beste batzuek izan dezaketen gobernatzeko eskubidea jende askok zalantzan jarri izanagatik. Lehendabiziko argudioa oso eztabaidagarria da eta nire iritzia izanik ere ez dauka egia zer izanik, politikagintzan munduko edozein partetan egon daitekeen eztabaida da eta argudio guztiz subjektiboa beraz, lehia politikorakoa. Bigarrena, aldiz, guztiz nagusia da niretzat. Euskal Herrian jende askok ez du aitortu nahi nazionalista ez diren herritarrek izan dezaketen gobernatzeko eskubidea. Kanpokotzat, ez hemengotzat, hartu ohi dira euskal nazionalista ez direnak. Areago oraindik, nazionalista ez dena kanpozaletzat, kanpotarzaletzat hartzen da, etxeko eta bertakoen kontrariotzat. Demokrazia garrantzizkoa eta ezinbestekoa delako eta lehen helburua delako jarrera horiek desagertu egin behar dute eta desagertzeko modurik hoberena kanpotar, kanpozaletar, atzerrizale, apatrida, bertakoaren eta bertatiarren kontrario jotzen diren horiek gobernuan jarri eta ezer ez dela gertatzen den probatzea da Eskubidea aitortu bakarrik ez, teoria inork ez die ukatzen, praktikan jarri ere bai.

     

                Patxi Lopezen hautagaitza dela eta, Espainiako eta Euskal Herriko zirkunstantzia politiko ugari medio, badirudi esan dudana gauzatzeko aukerak egon daitezkeela oraingo honetan. Kanpaina pixka bat behatzea besterik ez dago bertako erreferentzia Patxi Lopez dela ikusteko. PNVren diskurtso osoa erreferente horren inguruan ari da osatzen, azken egunotan gainera lurrin naziak nahastuz bere diskurtsoari, PPk ere Lopez du erreferentzia ahiezina, EBk ere ezker izateko, Lopez eta PSOE behar ditu abiatzeko eta bere mugak ezagutu ahal izateko, EA eta Aralarri ere “badatozela”-ren mamuak gartzen diote libidoa. Lopezek dirudi lehendakaria eta gobernua, beste guztiek aspiranteak dirudite, aurrekon gobernu eginkizunetan ez nahastu eta eskuak zikindu dituztenak.

     

    Ez dira esanak harritzekoak, funtsean eta oinarrian gure politikan, estalirik eta lo baina, beti hor egon direnak izan baitira. Baina oraingoan jendea urduri jartzea lortu da. Eta neurriz kanpoko erreakzioak haizatzeko saio ugari bistaratzen dira.

     

    Erreakzio horietan nire iritzirako onartezinak direnak badaude, gezurtiak, faltsuak, iruzurtiak eta asmo txarrekoak direlako. Iritzi artikulu ezberdinetan 36ko uztailaren 18az hitz egiten da, faszismoa eta espainiartasuna nahastuz, euskaldun nazirik egon ez balitz eta ez balego bezala. Fronte nazionalaz hitzegiten da oraingoz hemen eta indarrean dagoen fronte bakarra gobernua bera denean. Gure nortasuna, nazionalisten nortasuna esan nahi dute, arrisku neurrigabe bat asmatzen da. Euskarari buruz egundo ahalakoak esaten dira, euskaraz bizi, jan, hitzegin, irakurri, idatzi eta lo egiten dugunok politikoki ez nazionalista garelako euskararen etsai publiko izendatuz. Eta ez dago eskubiderik. Boterea galtzen ikusteak ez dio inori lizentziarik ematen hemen herritarrok zintzo eta gaiztoen artean sailkatzen hasteko. Klemperer, Roth… eta beste idazle asko gomendatuko nituzke zeren nazismoa Auschwitzen eta Munchausenen bukatu bazen ere hasi, askoz ere lehenago hasi zen eta gaur entzuten ditugun antzeko faszistada asko entzun izan ziren, alemanek alemanen kontra, juduek juduen kontra esanak.

     

    Noticias de Gipuzkoa edo Deia irakurriz bururatzen zaio bati hauteskunde hauek euskararen etsairik etsaienak irabazita ere, euskara debekatuta ere, gazteleratik hori esaten ari direnak lasaitasun osoz jarraituko luketela esaten dituztenak esaten eta egiten dituztenak egiten. Esan nahi da, Noticias de Gipuzkoa edo Deia, adibidez, inoiz ez lituzketela inork itxiko euskara aitzakia hartuz behintzat.

     

    Zergatik jasan behar ditut nik horrelako irainak? Zergatik ez dut bada Patxi Lopez bozkatuko Euskal Herriaren alde, euskararen alde edo gogoa ematen didanaren alde?

     

     

     

               

     

     

    1.  Pablo - 2009-02-21 | 11:35
    Aupa Iñaki:
    Iritsi artikulo intiresgarria benetan, norbera dagoen ikuspegia argitzen duena zinez, iritzi zabaltasuna bermatze aldera onartuko dizkidazu zenbait kritikatxo.

    Kuriosoa egiten zait aldaketa politikoaren beharraz zu zeu idazten ikusteak horrenbeste urte Donostiako poltronatik jaitsi nahi ez dutenetakoa izanik, baina horretan ziria sartzeak tranpan erortzea besterik ez da atzetik aldaketak beti ez direlako onerako aitortzen baituzu. Zein ondo zaintzen dituzuen politikook zuen esanak aldaketa eta aldaketa eza era berean defendituaz (zure alderdiko batzuen esanak Chavezen inguruan irakurri besterik ez dago). Besteak paretik kendu, geureari eutsi! bejondeizula.

    Ni neu aldaketaren aldekoa naiz erabat, baldin eta sistemaren estruktura benetan demokratikoak eta zintzoak direnean behintzat, kasu honetan ez bezala bide batez esanda. Zein kendu zein jartzeko? betikoak kendu betikoak jartzeko? lotsa pixka bat izan beharko zenukete politikook aldaketei buruz hitz egiten duzuenean ze ikusterik besterik ez dago zenbat urte daramazuen batzuk politika munduan berriak zatoztela aldarrikatzeko. Horrelakoetan nire ezagun baten antza hartzen duzue gehienok: ta zu zertan jardutezu? ni arotza naiz baina orain alkate moduan nabil. Hurrengo urtean: ta zu zertan jardutezu? ni alkatea naiz, naiz eta arotz gisa ere jardun izan dudan. Azkenean, alkatetza galdu eta arotzerako balio ez, beraz, aldundira konfiantzako kargu, to txapelduna!

    Bestetik demokrazia ezaren kontua errez ulertuko didazu: demokratikoa al da sistema kudeatzen duten partiduen eskuetan egotea nork parte hartzen duen eta nork ez erabakitzea? justiziaren izenean medioak ixtea lehendabizi handik urteetara epaitu gabe segitzeko? joko demokratikoaren barruan sartzen al da hitzaren indar hutsarekin urteetan ezin irabazi izan dena anai nagusiaren laguntzarekin bidetik aurkari batzuk kenduaz zenbakiak gure alde jartzearen ahalegina (nazien jarduna izan zena imitatuaz bestalde, ze onartuko didazu nazi germanoak irabazi ondoren legeak beren alde aldatzen zituztenaren kontua ezta?)?

    Beste kontu batzuk ere baditut tartean baina horiek hurrengorako.

    Adeitasunez.

    2.  Ander - 2009-02-21 | 20:07
    Kaixo Ramon,

    Beti buruan dabilkidan gauza bati erantzungo al zenidake? Zergatik zaudete zuek hamengo nazionalismoaren aurka, zuek izanik espainiar nazionalistarik haundienak? Hogeitamar urtean euskal haizeek ez dute espainiar bandera arrotzik astindu. Zuek, hogeitamar urteren ostean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako diputazioetan bandera arrotz hori jartzera inposatu gaituzue, horretarako zuen epaileak erabiliz.Bai zuen epaileak, nik baino hobeto bait dakizu, espainian ez dagoela botere banaketarik. Bestela, zergatik borrokatzen duzue PSOE eta PPkoek elkarren artean epaileak izendatzerako orduan? Bakoitzak bereak jartzeko. Gaira itzuliz, ongi dakizue, bandera arrotz horrek ez duela eskualdun jatorren artean estimazio haundirik, eta ongi jakin gainera, zuen mitinetan bandera hori azaltzea galarazi bait duzue. Nere uste apalean, alderdi hipokrita eta faltsu bateko kide zara. Odon Elorzak ere, gustora jarriko zukeen lehenago espainiako trapu hori, baino ongi daki, horrek bozkarik ez diola emango, kendu baizik. Horregatik paltsukeri horretan baliatuz zuen benetako izaera espainiarzalea tapatuz, euskal "ezdakitzer" saldu nahi diguzue. Euskaltasuna bihotzean sentitu behar da. Zer ziri sartu nahi diguzu? Patxi Lopez euskerazalea dela? Nor engainatu nahi duzu? Sozialista espainiarrak euskeraren alde? Zuk Ramon, zorte izugarria duzu Urrestilla bezalako herri euskaldun batean jaio zarelako, eta horri eskerrak ongi dakizu euskeraz. Ez dakit zer obsesio duzun naziak euskal nazionalismoarekin lotzeko. Testua hasi bezala bukatuko dut. 187.000 bozka jaso zituen alderdi bat legez kanpo utzita, joko zelaitik kanpo, lo lasai egiten al duzu? Nolatan daukazu hain aurpegi gogorra euskaltzalea zarela esateko, sei urte igaro ondoren Egunkaria itxi zuen epailearen alderdi berekoa izanik? Nork du noren beldurra? Ez ote duzu zeuk izango euskal alderdi subiranista bat eratzearen beldur haundia? Ez ote duzu zuk Ezker Abertzalearen beldurra? Ez ote duzu zuk eta zure alderdiak, Ezker Abertzaleko bozkatzaileek hautesontzietan esango dutenaren/(luketenaren) beldur? Arazo politikoa atzeratu besterik ez duzue egingo, bi aldeetako sufrimendua denboran gehiago luzatuz. Euskal nazionalismoaren aurka zabiltz jo ta su, eta aldi berean, zeu zara espainiar nazionalistarik haundiena. Nola jaten da hori? Gaur gauean hau irakurri ondoren lo lasaiago egin dezazun, egun batean euskaldun denen artean, alderdi subiranista bat sortuko dugula esan nahi dizut. Berandu baino lehen sortuko bait dugu eta ez zuk, ez zure alderdiak eta ezta zuek jarritako epaileek ere, ez dutela geldituko. Ideiak ezin bait dira kriminalizatu eta inor ezin delako kartzelara bidali delitua egin aurretik. Zuek ez gaituzuelako gartzelara bidaltzen esaten dugunagatik, esaten ez dugunagatik baizik. Kontrolatu nahi duzuelako zer esaten dugun eta zer ez, beste alderdiak ez bezala, ez gaituzuelako beldurtzen. Ez zuen telebistak, ezta zuen prentsak ere. Alderdi sendo bat dago gaur egun Euskal Herrian kontrolatzen ez duzuena eta horrek sutan jartzen zaitu. Jakin ezazu Ezker Abertzaleak lurrera meteorito bat erori eta guztiak suntsitzen gaituen arte, jarraituko duela politika egiten. Ez zuk nahi duzun bezela klandestinitatean, baizik eta kalean. Besarkada bero bat, Himmler.

    3.  azpeiti - 2009-02-22 | 22:55
    torturatzaileak sarean. lotsagarria!! noiz idatziko duk tortura justifikatuz artikulu bat?? horren zuria zergatik haiz?? egindakoa hartu zuen gain!! izan ausartak!!

    4.  korteta - 2009-02-23 | 15:18
    RAMON:

    Azpeitiko udaletxean ere makina bat urte eraman zituen PNVk agintean. Aldaketaren unea iritsi zen eta txakurrak bezala erantzun zuten (pnvkoak) eta ANVrekin uste dut gauzak ondo joan direla eta herriko zenbait ohartu dela udaletxea edo herria beste era batetara eraman daitekeela. Arrazoi batengatik ANV udaletxetik kanpora bota da eta PNV dugu berriro udaletxean. Mesede ederra egin zion ETAk PNVkoei, berriro udaletxearen jabe (udaletxea, ez herria).

    Hemen garbi ikusi da aldaketa. 30 urte PNVrekin egon ondoren gero urte t'erdian ANVrekin aldaketak nabarmenak izan dira.

    Euskal Herrian...?? PNVk agintzen du auskalo noiztik eta oso konfiatuta dabil, ez du politika aldatzen eta poltsikoak ondo betetzen ditu.


    5.  korteta - 2009-02-23 | 15:18
    Nik garbi esango dizut Ramón, PSOEkoak ez ditut gogoko baina ziur nago oraingoko hauteskundeetan irabaziko duela. Eta irabazten ez badu, ziur nago PPkoekin bat egingo duela Juanjo Ajuria-Enetik bidaltzeko. Hori ziur. Eta aldaketa izango da, hori ziur, aldaketa handia.

    Eta Juanjok galtzen badu, galduko du joko zikinetan ibili delako urte asko eta askoetan. Eta irabazten badu ziur nago ezker abertzalekoek emandako botuekin izango dela. Halaxe gertatu zen oker ez banago 2001eko urtean.

    Aldaketarako beldurrak eragiten duen alarma soziala deitzen zaio horri eta denak esaldi batetara mugatzen gara, sarritan esan ohi dugun esaldi batetara: "MÁS VALE MALO CONOCIDO QUE BUENO POR CONOCER".

    Zu Ramón, Urrestildarra izanik eta euskalduna, ez al zaizu iruditzen atzera egitea dela Patxi Lopez lehendakari jarri eta euskaraz tutik ere ez jakitea?? Ez al zaizu iruditzen Euskadiko lehendakari izateko behintzat euskaraz mintzatu behar dela? Nola defendituko du Patxik euskara, gure ama hizkuntza, hitzegiten ere ez baldin badaki? Absurdoa da. Zuk bai, Ramón, zuk defendituko zenuke ziur nagoelako zure politikatik ere maite duzula etxean erakutsi dizuten hizkuntza eta mintzatzen zaren hizkuntza baina zure kide den Patxik?? Ez dut uste.



    6.  korteta - 2009-02-23 | 15:19
    Eta nire ustez lehendakari batek bi hizkuntzak dominatu behar ditu, bai euskara eta bai gaztelera, eta jakin dezala baita ere PSOEkoen botu asko dituela baina Euskadin botu emaile ezberdin asko dagoela eta azken finean Euskadiko lehendakaria dela.

    Galde iezaiozu Patxiri ea AEKan edo IKAn apuntatzeko asmorik duenik... Iturgaitzek ez jakitetik jakitera pasa zen, euskaldunberria izatera pasa zen, ondo edo gaizki baina saiatu egin zen, ea ba Patxi López hori egiteko gai den... larri larri...

    Ni neu ere larri larri nabil hauteskunde hauetan botua emateko. Hala ere bat falta zait zalantzaren zakuan sartzeko eta agian... hautaketaren eskubidea urratu dioten alderri horri emango diot nire botua, botu zuria, botu urratua, botu zuloa.

    Eta etorriko dena, etorri dadila. Agian PSOEko bat behar dugu lehendakaritzan benetan ohartzeko zertan gabiltzan...Euskaldunak elkarri harriak botatzen ibiltzen gara eta agian hau beharko dugu elkar batzeko, ez dakit...

    Agur Ramón, eta suerte.


    7.  korteta - 2009-02-23 | 15:22
    Ez dut gehiegi sinesten politikan, barkatu esatea baina denak txerri batzuk iruditzen zaizkit. Bakoitzak bereari tira egiten dio poltsikoak ondo beteta eta herria izorratu dadila.

    bart gauean Lazkaoko PSOEko egoitza lehertu dute ETAkoek, nik jakin nahiko nuke zenbat botu irabaziko dituen alderdi honek "por la pena y la lástima de..." hainbeste jende dagoelako zeini botua eman ez dakiela... erantzungo zenidake?

    8.  Jonmi - 2009-02-23 | 19:29
    Ramon, zure artikulua irakurri ondoren ondorio honetara iritsi naiz. Amorratuta zaudela. Francisco Lopez bezelako bat lehendakari izatera iristeko, lehenik herri honen zati garrantzitsu bat errotik moztu behar duzue, hots, ahoa itxi eta ondoren PP bezalako alderdi franquista, ustel eta ultraeskuindar kotserbadore batekin bat egin behar duzue. Nik uste dut hori gehiegi ez zaizula gustatzen, "sozialista" espainiar demokrata bati ezin zaio holarik gustatu behintzat. Julio Anguitak atzo esan zuen bera espainiar petoa zela baino euskaldunak gure etorkizuna erabakitzearen aldekoa zela, ea noiz ikasten duzun. Bukatzeko, lotsa gutxi behar du gizonak hainbeste euskaldunei bere alderdia suntsitu ondoren (hori bai dela benetako nazismoa, aitzaki txarrekin apaindua), idatzi duzun artikulua idazteko. Non geratzen ote dira garai bateko Felipe Gonzalezen "Gora Euskadi askatuta" eta AUTODETERMINAZIOA BAI bezalako adierazpenak....edo Rubialesek espainiako erregeari esan ziona: "Majestad le voy a derrocar, pero democraticamente"....ederki aldatu zarete.

    9.  Maldon - 2009-02-25 | 11:10
    Ramon, aldaketak oso onuragarriak dira, batipat oposizioan zaudetenontat. Donostiko udalak ere majo ezkertukoluke aldaketa.
    PPatxik lehendakaritza irixten denean, dena esanda, Rajoi-etsaiaren laguntzarekin, zer entzun behar degu:

    "la ertxantxa cierra el batxoki de abaltxixketa porke abia mutxo kabreo y poka txantxa"

    Aldaketak bai, norbereak ere bai, noski, baino oreka bati jarraituz. Ez dizkiat ulertzen hire aldaketak: Javierko seminariotik, urrestilgo independentziaren ideologo-burua izatera, hiztegi erotiko bustiñetik donostiko alkate-itzalera, beti progre kutsuarekin.
    Pendulu horrek digestio astunegia dirudi.
    Bizkerkada bat, botx.


    10.  korteta - 2009-02-28 | 23:08
    Gabon.
    Ah, nik pentsatzen nuen hemen iritzia jarri eta gero Ramonek erantzungo zuela, baina badirudi ezetz.
    Bihar igandea Lehendakari berria ezagutu behar al dugu... beldurra, ikara, kk iteko gogue ta dana etortze zat... gobernuak duen armarik onena hori omen da... beldurra zabaltzea...

    11.  Jonmi - 2009-03-01 | 13:19
    Euskal Herriaren konkistaren bideoa:

    http://www.youtube.com/watch?v=_VSWxeQ0RtI


    Gauza bat falta zaio bideoari:

    2009: konkista de Euskal Herria

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak