Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Urrestildarrok hobeak!? »  Krisirik ez, hamazazpi kilometro liburu eta erdi

Urrestildarrok hobeak!?

(Ramon Etxezarreta)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Krisirik ez, hamazazpi kilometro liburu eta erdi

    Durangoko azoka, liburutegiak, liburua | Ramon Etxezarreta |  2008/12/17  17:38

               Hamabost urtetik gora izango dira LN lehendakariarenera zerbitzari, neskame, joan zela. Euskaldunak nahi izaten zituzten, mendikoak hobe, zintzoak, jatorrak, esanekoak, prestuak. Baserritik jauregira joan zen. Ez oso eskolatua baina, argia eta entzunekoa, jatorra, zintzoa eta zuzena. Harri landu gabea zen baina berezko onekoa, gure mendiek ematen dituztenena bezalakoa. Kontua ez zen etxeko lanak egiteko ingeniari titulua exijitzea, beraz oso ondo zegoen, ez zetorren liburupean itotzera. Azkenengo liburua eskolan ikusia zuen, etxean horrelakoetatik ez zuten behar ez eta mezetarakorik ere, ez zeukaten galtzeko denborarik. Argi zeukan lehendakariarenean ikus zitzakeen liburu eta paperak ez zirela beretzat etxe hartako norbaitentzat zirela.

                Ezkontzara arte iraun zuen. Ezkondu eta jaiotetxera itzuli zen, senar eta guzti. Artzaintzan eta ume eta etxe zain aritu da urte hauetan, gaztagile ezagun ere bilakatu da. Argia izaten jarraitzen du, bizkorra, langilea, jatorra, zuzena, ama  eta etxeko andre ona. Herritik gora bizi da, hiru bat ordulaurdenera oinez, Lan Roverrean saltakada bitan iristen da. Herrian eliza dago, zortzieroko elizkizunetarako eta urteko pare bat hiletetarako.

                Gaixotuz gero, lehen sendagilea herritik bederatzi kilometrotara dauka, ez dakit oinezko minutuak kalkulatzen, eta botika eta umeen eskola hamahiru eta erdira. Oso ondo bizi da, pozik, Euskal Herriaren euskal bihotzenean dagoela esan genezake.

                Neskame atera zenetik gaurdaino hamabost azokatik gora ospatu da Durangon urteroko abenduetan, arrakastaz, orriz orri, lerroz lerro, letraz letra. Hitz handi gozoak esateko aukerak izan dituzte agintariek, idazleek, editoreek eta euskaltzaleek. Zein aurrerabide garrantzitsuak egin diren, zein denboratara egokitze ezin aproposagoak.

                LN-k neskame atera zen egunean bezain hurbil dauka dagokion liburutegia, etxetik herrira hiru ordu-laurden oinez, herritik liburutegira hamahiru kilometro eta erdi, garraio publikorik gabe. Ez daude euskal nobela guztiak liburutegi horretan. Ez dago liburutegirik bere haurren eskolan. Ez dio euskal sareak bermatzen eskuetara euskarazko libururik helarazteko modurik.

                LN-ren semealabek jende jatorra izaten jarraituko dute. Krisia ez dela Durangora iritsi diote berripaperek. Euskal liburuen apalategietatik zenbat ordu edo kilometrotara bizi behar ote da....

    Oharra: Azkeneko Argian argitara emana da artikulu hau

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak