|
1. Ander - 2007-10-04 | 12:51
Ramon, ozpinduta nabaritzen zaitut. Erreta. Bi urteko umeari amak gozokia kendu eta zaplastekoa eman ondoren, umetxoa egoten den egoera berdinean. ETAren papeletan agertu zinelako eta horregatik utzi duzulako Donostiko PSOEko zinegotzi kargua, Azpetiko alkateak al dauka errua? AH!! EZKERREKOA IZATEKO OSO MONARKIKOA DA ZURE ALDERDIA. Besarkada bero bat.
2. Osky - 2007-10-04 | 17:41
Hori bai ozpina Ander! ETA papeletan azaltzen zelako alkatearekin ozpinduta?
1.ETAren begietan egotea ez du makala izan behar. Ez da txantxetako gauza.
2. Ezin al da monarkia errespetatu ezkertiarra izanda?
3. Anam - 2007-10-04 | 18:20
Ramon, heuk esan dek hau Errazkinetaz: "Alkate berria, alkate on bat izan daitekeena, itun txar baten ondorio dela iruditzen zait, erresuminezko harreman bihurrien adierazpena, eta hori ez da oso ona ere izaten".
Odon Elorzak nola lortu zian 1991n Donostiko alkatetza? Bozkatuna izan al zan? Ezta pentsau ere. 13.000 boto zizkian Odonek orduen. Ta PNVn laguntziekin modu raro batien, alkate orduen hire hori. Oindik hor ziok. 40.000 boto lortzea ailleau izen dek, ta nagusi.
Zer diyok hortaz?
4. Bego - 2007-10-04 | 18:30
Osky ia aklaratzen zeran, Anderrek esaten du< ETAren paperetan azaltzen delako erreta ikusten duela>, aldiz, zuk diozu <ETA paperetan azaltzen zelako> alkatearekin ozpinduta dagoela??????
Justu-justu dena alderantziz.
Gero diozu, <ETAren begietan egotea ez duela makala izan behar, ez dela txantxetako gauza>. Osky, zuk eta denak dakigu PSOek bere eskuetan eduki duela gatazkaren konponbidea, baina gertatzen dena da eskuinari begira egon direla eta daudela legislatura osoan, ia-ia ezin dira bereiztu zein den bat edo bestea, eta dena helburu bakar batengatik, datozen hauteskundeak irabaztea.
Eta monarkia errespetatu?, nola da posible errepublikazalea izan eta aldi berean monarkia onartzea. Ez al da kontraesan ikaragarria?, ah eta denak dakigu nork izendatu zuen <pertsonai> hau, franco diktadoreak.
5. Bego - 2007-10-04 | 18:43
Eta Manoli Urangak(PSOE), egin duena ere ez da txantxetakoa, udal hauteskundeetan emaitza txarren ondorioz ez zuen lortu Udalean sartzea eta orain Beasaingo udalean dago zinegotzi bezala. Lizartzan ppkoek egin duten gauza berbera egin du.
6. Ander - 2007-10-04 | 22:34
Garai batean EA alderdia zen nagusi Donostian, koloreipe! Nagusi eta jaun ta jabe gainera. Baino PNV eta EAren tirabirak tarteko, PNVk PSOEri eman zion alkatetza, baietz Ramon? Azpijokorik egin gabe Azpeitian bertan ez duzue zinegotzi mixerable bat bera ere ateratzen. Frankoren garaian ere bazeuden legeak. Lege horiek hauste zituena deabrua zen, hil beharreko gorri nazkagarri bat. Lege haiek legalitatearen barruan zeuden baino ez zeukaten legitimitaterik. Gaur egun ikus dezakegu Lizartza eta beste herri batzuetan gertatzen denaren berdin berdina. Otaola salbatzailea badator! herria askatzera tiraniatik! Guk geure sentitzen ez dugun bandera arrotz bat jartzera. Ertzaintzaren laguntzarekin Ina Zeberioren argazkia zakarretara bota eta espainiako bandera jartzera. Ina Zeberio ertzaintzak erail zuen Lizartzarra da. Azkuna ere hor dugu, ez dauka batere lotsarik ESPAINOLA dela esaterakoan eta ez du zirkinik ere egiten ez duela nahi Ibarretxeren galdeketa delakoa ezker abertzalearen laguntzarekin aurrera ateratzea. Azken finean, ez duela nahi pakerik. Ezker abertzaleko jendea ukatzea, euskal gizarteko 200.000 pertsona ukatzea da.
7. Ander - 2007-10-04 | 22:50
Inork jakin nahi badu, ErNE sortu zenean, ertzaintzaren sindikatua, ertzainek esan zuten Espainiako zenbait legeri PLANTOA egin behar zietela. Espainiako poliziak eta guardia zibilak hemen zeudela eta norbaitek alde egin behar zuela eta noski, beraiek hemengoak zirenez alde egin behar zutenak besteak zirela. Ikusita Guardia Zibilei egiten dieten agurrak eta zurikeriak, esan daiteke aho batez denak oso gustora daudela gaur egun. Elkarrizketa ikusi nahi duenak eskuragai izango du ARGIA astekarian.
8. ander - 2007-10-04 | 22:56
Hau gauza arraroa gure Ander mamuak eta etsaiak ikusten nonnahi...
Beharko izutu norbait etaren paperetan agertzen bada, hau loteria, ene! Herri honen gatazkaren amaieraren hasiera etorriko da ETA-k armak mahai gainean uzten dituenean, bitartean ez. Nola daiteke 2007. urtean, herrialde "aurreratu" batean mehatxuaren, hilketaren eta askatasun ezaren itzalean bizitzea... Ze sinesgarritasun izango du ezker abertzaleak oraindik gora ETA militarra oihukatzen duenean! Historiako liburuetara pasako gera, zoritxarrez!
Animo Manoli! niri berdin zait beasainea edo kankun-era joan bada ere. Gutako nork jasango zuen berak bere herrian jasan duena? Nik ez behintzat...
Erregearen asuntoarekin ba niri egia esan... baina aitortu beharra dago demokraziaren defendatzaile gartsua izan dela. Eta frankok aukeratu zuen bai, baina berez tokatzen zitzaiolako, Alfonso XIII. bere aitona izan bait zen.
9. Ander - 2007-10-04 | 23:46
ander, hamen mamu bakarra zagok, handi xamarra gainera, hi heu. Espainian ere demokrata mordoa zagok, hi bezala, frankismoa amaitu huanean denek kamiseta urdina aldatu eta zuria jantzi ziaten horietaz ari nauk. Bai, faxismoa sutsuki defendatu zuten haietatik asko, gaur egun espainiako botere judizialaren JABEAK dituk. Frankismoarengatik barkamenik eskatu ez duten urde mordo bat. Ez duk nire paranoia, hala duk. Bihar goizean Batasunako 22 mahaikideen atxiloketarekin esnatuko haiz. Hiri bost axola! ETA?ETA? ETA?ETA?ETA??????? ETA EGON EDO EZ EGON ESPAINIAK EZ GAITU INOIZ ERRESPETATUKO. Galdeketa? Erantzunaren beldur galanta!!! Mundu osoak orduantxe ezagutuko luke Espainiaren benetako aurpegi mafioso eta faxista, demokraziaren etorrerarekin desagertu ez zena.
10. ander - 2007-10-05 | 00:00
Ander, gehiegi eszitatzen zera eta hori ez da ona, zure osasunarentzat gehienbat...
Asteko nik ez nian frankismorik ezagutu, hik bezala pentsatzen diat, aitonak kontauta ez bada... Gure etxeko batzuek gerraren gogorra, kartzela, e.a luze bat jasan ziaben, guk arinkeri askorekin hitzegiten diagu gai horretaz. Nahi al dek jakin zer deken faxismoa? Joan hain ezkertiarrak eta gorriak dituken kubara, txinara, koreara...
Ezin dugu gure herriaren etorkizuna oinarritu frankismoak eragin zuen gorroto eta mendekuaren egarrian. Barkatzen jakin behar dugu eta barkamena eskatzeko momentuan gure herriak ere baditu hamaika arrazoia barkamena eskatzeko...
11. azpeiti - 2007-10-05 | 02:04
Gaur gauean 22 pertsona bahitu dituzte faxistek, goizean bat, atzo gehiago,...22 pertsona alderdi politiko bateko kide izateagatik kartzelara, 22 pertsona independentziaren alde egiteagatik kartzelara, 22 pertsona presntsaurreakoak emateagatik espetxera,...Noraino iritsi behar dugu? Honek nun du muga? Bush-en terrorismoaren diskurtsoa kopiatu eta euskal herrian Irak txiki bat egin behar aldute faxista hauek?? Aski da!! Nazkatu gara!! kitto!! Utz gaitzatela pakean!! Eta Ramon, hiretzat gauza bat; guzti honen arduradun bat haizen ehinean, nire mesprexurik haundiena duk, eta azpeitiar asko eta askorena ere bai. Jende askoren sufrimenduarekin jolasten ari haiz eta ez duk txantxetarako gauza. Zergaitik ez diozue hitza ematen herriari zurrunbilo zoro honetatik irtetzeko? Emaitzaren beldur alaiz?? Hori izango duk. Besterik gabe, utz gaitzak pakean!
12. J - 2007-10-05 | 08:38
Ramon Etxezarretak Realaren azken partiduari buruz idatziko balu ere, hemengo Ander, Azpeiti eta abar betiko kantinelarekin azalduko hituan, errepresioa ta hitza herriak eta bla bla bña... joder, beste diskurtsorik ez al daukezue? ez al tzeate nazkatzen?
13. joxemai - 2007-10-05 | 09:54
nazkatu ? bai, egia esan zuek danakin nazkatzen naiz ni, DANAKIN !!!!
Ramon Etxezarretaren idatzia ez zait batere guztatu, oso probokatiboa da eta honen helburu bakarra gertatzen hari dena gertatzea zen, hau da: gure arteko "xestra" horiek ("zeinek gehiago jakin" konkurtsoa ematen du).
bandera eta frontera guztien aurka nago, GUZTIENA. Horrek ez du esan nahi herri bakoitzak bere kultura mantendu ez dezakeenik, berdin berdin.
Monarkia denok aukeratutakoa da, bai, lehengo konstituazioan ( naiz eta frankok jarri hasieran indarrean ) garaiko partidu politiko guztiek adostu zuten aho batez.
Baino garaiak aldatu egiten dira, gaur egun alperrikakoa da Monarkia bat mantentzea eta gainera, jende berria dago herrian, beraz galdeketa bat egon behar luke espainian ea jarraitu nahi duten monarkian ala ez.
dana dela, gai garrantzitsuagoak daude jorratzeko; gosea, klima, langabezia, etxeen prezioak, lurraren balioa,...
Ideologia edo sinismen batzuen arabera, erresurrekzioan sinesten dute, nahiago nuke egia balitz eta zuek guztiak ( ni barne ) afrikako herri galdu baten jaioko bagina hurrengo bizitzan. ( hitzegiteko indarrik ere ez genuen izango ).
ASPERTUTA !!!!
14. Bego - 2007-10-05 | 11:02
J-ri erantzunez, “betiko kantinelarekin” azaldu omen gara, alegia beti diskurtso berdina erabiltzen dugula, “errepresioa, hitza herriak “ eta abar. Eta zuk, zein da zure diskurtsoa?. Hasteko, anonimotasun hutsa erabiltzen duzu, -J-, eta ezer ez duzu argudiatzen. Idatzi ezazu zerbait gehiago, agian, zure hizpide nagusia –kirola- izango da?. Ba horretarako ba dituzu beste foro batzuek eta han idatzi, guri utzi bake-bakean nahi dugunaz gure iritzia ematen.
Eta Joxemairi erantzunez, aspertuta omen zaude, ni ere halaxe nago hainbat gauzarekin, adibidez, gaur gaueko gertakizunekin. Eta Afrikaren aurka ez daukat ezer, baina ni oso harro nago EUSKALERRIAN jaio naizelako.
15. inakiodriozola - 2007-10-05 | 12:41
Ander-i eta ander-i. Bi tipo zarete, iritzi desberdinekoak oso, eta biok izen berarekin sinatzen duzue ('a' handiz batek, txikiz besteak). Besteok ez nahasteko-eta, zergatik ez duzue sinadura egokitzen berriro erregistratuta? Adibidez, Ander-A izan daiteke bat, bestea Ander-B.
Begori: seguru Manoli Uranga Beasaingo PSEko zinegotzia dela orain?
16. Bego - 2007-10-05 | 12:49
Iñaki Odriozolari erantzunez, nik ez dut asmatu Manoli Beasaingo zinegotzia dela, hemen daukazu froga:
http://www.beasain.net/eusk/ayuntamiento/politica_municipal/politica_municipal.asp
hor azaltzen dira bere izen-abizenak.
17. Ander - 2007-10-05 | 13:30
Arrazoi osoa daukazu iñaki. Askotan pentsatu izan dut zuk esan didazun hori egitea, neuri ere ez bait zait egoera askorik gustatzen. Uste dut beste e-posta bat beharko nukela hori egiteko, normalean bi izen ezin baitira erregistratu e-posta berdinarekin. Beste e-posta bat ez sortzeagatik, alperkeriagatik, neure partetik horrelaxe segituko dut.
18. ander - 2007-10-05 | 14:35
Ze Ander, noizbait nirekin nahastuko zaituztelakoan beldurrez? je, je, uste dut argi geratzen dela biok oso ezberdinak garela. Ez al da ederra gure herriaren pluraltasuna? Hala ere askorentzat nahasgarria gertatzen bada ni prest nago sakrifizio hori egiteko...
19. ander - 2007-10-05 | 14:41
Beste gauza bat, Manoli Beasaingo zinegotzi izatearen edo ez izatearekin asunto horrekin ez dakit zergatik jartzen zeraten horrela. Manoli bezalako horrelako kargu asko daude gure herrietako udaletxeetan parte hartzen eta ez da ezer gertatzen... Utzi Manoli pakean, zoritxarrez sufritu du herri honetan sufritu beharreko guztia. Aupa Manoli!
20. mikel - 2007-10-05 | 14:48
Joder... Etxezarretan artikuloa irakurri.. iritzi danak irakurri segidan, eta dagoeneko ahaztu naiz Etxezarretak zertaz idatzi duen.
21. ander - 2007-10-05 | 15:01
Egia da mikel, Etxezarretak bere artikuloan hau dio: "Alkate berria, alkate on bat izan daitekeena, itun txar baten ondorio dela iruditzen zait, erresuminezko harreman bihurrien adierazpena, eta hori ez da oso ona ere izaten. Behin erresuminez jokatu duenak erakutsi du, besterik ez bada ere erresuminez jokatzen dakiela...." Nik ez dut orain sartu nahi Iñaki alkate ona edo txarra izango den. Denbora eman behar zaio horretarako. Hala ere, ados nago bera alkate izateko jorratu den bidea ez dela bide garbia izan, sasiz beteriko bidea baizik. EA-ren aldetik, erresuminez, interes pertsonalez eta mendekuz jokatu duenak ba al du zilegitasun demokratikorik. Boterea lortzeko erdi aroko konplot haien usaina izan du Azpeitian gertatu denak. Tipo hori nik ez nuke nire etxean sartuko badaezpada... ez noski!
22. EnekoitzEsnaola - 2007-10-05 | 15:32
Bego-ren informazioa osatu asmoz.
PSE-EEk Beasainen bost zinegotzi lortu zituen maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, baina udal osaketako batzarrean (ekainaren 16an) bosgarren agiri-txartela jaso bai baina ez zuen Manoli Urangaren izenik eman (ez zuen inorena eman; lehen laurena bai, eta hartu ere bai).
Uranga ez zen Beasaingo zerrendan aurkeztu, Azpeitikoan baizik (zerrendaburu), baina hemen PSE-EEk ez zuen zinegotzirik lortu.
Ekaineko osaketa batzarraren ondoren, legeak hala ahalbidetuta, haren izena eman zuten Beasainen PSE-EEren zinegotzi kargua hartzeko. Eta hartu zuen. Aste honetan bertan, esaterako, Udal Euskara Batzordearen bileran hartu du parte Urangak.
23. jaione - 2007-10-06 | 13:30
Zatika doa, osorik ezin dut bialdu-ta
Orro itsuan lapidatu zaitudala esango duzu, baina, pentsatzen dudana esateko eskubide osoa dudala uste dut. Agian perretxikoei buruz, udazkenari buruz...jardungo bazenu ados egon gintezke, baina, politika kontuetan ez dut uste, beno, agian PNVren inguruko komentarioarekin bai
Izenburua ikusi dudanean ironiaz betetako testu bat espero nuen, baina ez, izenburuarekin zerikusirik ez duen testu bat ikusi dut, ze alde, alkatearen alde ezer gutxi esan duzu, eta hobe. "Eta zergatik egin behar dut nik oihu Azpeitiko alkate berriaren alde? Bada garbi dago, Azpeitiko egungo udal gobernuak ondo egingo dituen lan guztiak herritar guztientzako ere on izango direlako. Gaizki egingo dituenak kalterako izango diren bezalaxe. Beraz, ez dago inor alkate txar bat komeni zaionik" ??? Edozein jarrita ere biba alkate berria esango zenuke orduan?
24. jaione - 2007-10-06 | 13:30
Autoexijentzia, autokritika...esaten dituzu. Oso ondo besteei eskatzea norberak egiten ez duenean.
"Euskal kultura, euskarazkoa eta bestea, folklore soiletik oso gaindi dago eta ez dauka munduko beste adierazpen kulturalen beldur zer izanik." Noski ezetz. Horretan lana gogotik egingo duela seguru nago, zuk ordezkatzen duzun partiduak (euskarazko kultura), askotan folklore bezala ere ikusten ez duen arren. Hor zeuri eskatuko nizkizuke autoexijentzia, autokritika...
Ba horixe, alkatearen alde asko ez duzu egin, eta hamabost egun hilabete barru, bere kontra zer jarri behar duzun irakurtzeko irrikitan nago ja, testu oparoagoa izango dela ez dut dudareik egiten.
25. jaione - 2007-10-06 | 13:31
Baina normala irudituko zaizu jendea isilik ez gelditzea, ezta? Etzara edozein. Zuk partidu bat ordezkatzen duzu eta askok, partidu horrek gure herriari min izugarria egiten diola sentitzen dugu. Agian alkate berriaren kontra hitzegiteko argudio sakonak edukiko dituzu, eta bota lasai, baina guk ere baditugu zuk ordezkatzen duzun partiduaren kontra egoteko arrazoi bat baino gehiago eta eskubide osoarekin egingo diogu aurre zure hitzei. Ez, etzara batere harritzen jendeak horrela erantzutearekin. Gehiago esango dizut, batzuei izugarri gustatzen zaie sua piztea eta saltsaren baten tartean ez badaude eztira inoiz gustora egoten. Eta noski, Donostiako eginkizunak utzita aspertzen ariko zinen, ezta? Ba gu hamentxe egongo gara eta poz bat behintzat emango dizugu, Uztarriako blog guztien markak hautsiko dituzu. Nola zen zerak esan zuena? Gaizki bada ere norberagatik jardun dezatela... Zuretzako egina dirudi esaldiak
26. jaione - 2007-10-06 | 13:31
Hau atzo idatzia da, arazo tekniko batzuk tarteko ezin izan dut bidali. Beste mezuak irakurri gabe nituen.
Ze ander, dabilenari gertatzen zaiola pentsatzen jarraituko duzu, ezta? Ai ai, izugarria iruditzen zaigu Atutxa deklaratzera eramatea baina hogeitabi lagun atxilotzea...
Frankismotik hona kartzelak zenbat aldatu direla uste duzue? Paranoia? ander, kalenturie eo eztezuba eukiko? Kuba? Gero gaitik irteten dugula esango digute, baño konparazazu Kubako egoera, ez gure erosotasun, gehiegikeria, kontsumismo...etabarrekin. Konpara ezazu bere inguruko herriekin eta gero hitzegin
FREEBATASUNA
27. Ander - 2007-10-06 | 15:10
Iritzi artikulu bikaina, ez zaio ezertxo ere falta, 10 bat Tazio Erkizia!
http://www.gara.net/paperezkoa/20071006/41851/eu/Ez-gaituzue-kikilduko-
28. ander - 2007-10-06 | 22:27
Eskerrikasko Ander!
Beno, nik iradokizun batzuk Tasio Erkiziaren artikuloaren inguruan:
1. Ezker abertzeleko mahaia atxilotu dute bai, baina epaitegi batean galdeketa bat egiteko, ez dituzte gillotinara eramango. Ezer egin ez badute eta berain ekintzak guztiz demokratikoak eta garbiak izan badira berehala irtengo dira kalera.
2. Ni abertzalea naiz, ez naiz umezurtz sentitzen, eta irtenbide politikorik eta zuzendaritzarik gabe gabiltzanik ezta ere, ez dut sinisten.
3. Ezer inposatu nahi ez izatea eta errespetu guztiarekin... hori oraingo kontua izango da ze orain arte badakigu nola ibili geran...
4. Ez dut uste Josu Jon Imazek ezker abertzaleari inungo gorrotoa dionik, eta bat nator berarekin, bere "eskema" politikoan behin bakarrik bada ere armen, hilketen, beldurraren, mehatxuaren, gorrotoaren eta errespetu faltaren argudioa erabili duenak FAXISTA du izena, argi eta garbi.
5. Eta ez bakarra, baina noski gure Euskal-herriak duen arazo nagusienetarikoa ETA dela. Noiz amaituko ote da gure herriak hainbeste urtetan jasaten hari den amets gaizto hau?
6. Azkenik esan inguruan dituen guztiak etsaitzat eta mehatxutzat ikusten dituenak arazo bat duela eta serioa gainera.
GORA EUSKADI ASKATUTA! IMAZ LEHENDAKARI!
29. ander - 2007-10-09 | 13:51
Ander, ze gaixorik edo???
30. Ander - 2007-10-09 | 14:24
Super BM-n izan nauk xanpaina erosten. Nire zorionak direlako e? ez beste ezerrengatik.
31. ander - 2007-10-09 | 14:37
ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ANDER, ZORIONAK BETI!!!
URTE ASKOTARAKO, ZENBAT ERORI DIRA?
32. ander - 2007-10-09 | 15:34
Gaur eguerdiko atentatu berriari nire mesprezurik handiena. Gure herriak behar duen askatasuna lortzeko indarkeria eta heriotza ez da bidea!
|