Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Urrestildarrok hobeak!? »  “Nazi” hitza lehenengoz bertsotan

Urrestildarrok hobeak!?

(Ramon Etxezarreta)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    “Nazi” hitza lehenengoz bertsotan

    Azpeitia euskara Garate ANV | Ramon Etxezarreta |  2007/07/3  00:29

    Euskal herriei eta euskal herritarrei buruz kanpoko jende eta idazleek esan dituztenen berri jakin nahi izanez gero liburu bat behintzat ezinbesteko egiten da: Viajeros extranjeros en Vasconia. Bere egileagatik datorkit gogora, Justo Garate bergararra.

    Garate euskalaritzan lan ugari egindako gizona genuen eta euskal politikan ere bai, erbesteratua bizi izan zen eta erbestean hil, nahiz eta Franco hilez geroztik honuntza etortzerik izan zuen.

    Bere ibili politikoan, beren pentsaera osoa historian oinarritzen dutenentzat eta historia osoa beren pentsaeran oinarritzen dutenentzat jakingarri, ANVko militantea izan zen eta partidu horretatik aurkeztu zen Espainiako Gorteetan diputatu izateko hautagai. Errepublikazalea, autonomista, akonfesionala, ezkertiarra eta ez abertzaleekin akordiotan aritze aldekoa.

    Beste izen bat bururatzen zait hauek esan ondoren, Joxe Mari Lopetegi (errepublikanoen bertsolaria) bertsolari irundarra, zeinaren lanak Paper Hotsak argitaletxean Joxan Elosegiren eskutik ezagutu ahal izan ditugu.

    Kontua da bi hauek Garate eta Lopetegi, gehi Gomendio eta beste lagunen bat Azpeitira etorri zirela 1931n ANVren alde mitin bat ematera  (Nun gertatu da onelakorik ,/ nun jaunak, nun, Azpeitiyan,// jesuita ta erlijiyua / besterik ez dan tokiyan) eta egurtuak atera zirela (eldu ziyoten zamarratikan / lau puska egin bearrez, // Santakruz zanen odol beretik / nazi dira nere ustez...) eta lehenbiziko aldiz “nazi” hitza euskal bertsotan aitzakia horrekin erabili zela Lopetegik Irun Republicano periodikoan uztail hartan argitara eman zituenetan. Bertsook entzun nahi dituenak bertsio zoragarri bat dauka Tapia soinujolearen Real politik diskoan.

    Joxan Elosegiren esanera “Herri karlista porrokatua zen orduko Azpeitia, apaizek esku handia zuten herria” eta Jerardo Elortzaren esanetan berriz, Garatetaz ari da, “Azpeitiko mitinean larri erabili zuten abertzale kontserbadoreek”.

    Nori egin kasu? Ez dakit nik. Agian beste bat da gakoa. Gaurko Azpeitiak baduela nahiko kapazidade nazi hitzari biderik eman gabe aurrera egiteko, baduela prestutasun aski kanpokoari eta kanpoko ideien beldurrik gabe bizitzeko, baduela indar aski berea deritzona defenditzeko.

     

     

    1.  JokinAspiazu - 2007-07-05 | 15:50
    kaixo Ramon

    Ta zer da nazi bat? erderaz NacionalSocialista ezaten dek, au da, abertzalea, ta sozialista.

    Nik Azpeitin, abertzale asko deudela uzte diat, baite ere sozializta asko, eta kamopotarrarengatik gorroto handia daukatela, ta beraiek munduko obeenak direla ere serioski pentsatzen dutela...

    2.  Ander - 2007-07-05 | 20:01
    Kaixo Jokin Aspizu (Nahiz eta nik ez sinestu horiek direla zure izen abizenak):

    Azkenaldiko notiziek ez didate erantzuteko moduko zirrararik sortarazi, baina zuk esan duzunak guztiz harrituta utzi nau. La Razon edo El Mundo bezalako egunkari faxistetako foroetan irakurri izan banu zure erantzuna, ez lidake harridurarik sorraraziko. Azpeitiar askori nazi deitu diezu, nacional "abertzale" eta socialista "Sozialista" delako. Oso argumentu konplexu eta sendoa zurea, Joaquín. Benetan harrituta utzi nau zure gogoeta sakonak. Ni benetan PSOE bezalako "ezkerreko" alderdiarengatik kezkatuko nintzateke. Trantsizioan bere izaera ezkertiarra eta aurrerakoia saldu ziolako monarkiari eta zakarretara bota zuelako, partido komunista espainolak ere bai. Ez diozue herriari erabakitzeko eskubidea eman nahi. Hezurretaraino sartuta daukazue beldurra espainolek. Ez autodeterminazioaren galderarengatik, erantzunarengatik baizik. Benetako naziak zuek zarete. Derrigorrean espainolak izatera bultzatzen gaituzuelako. Argi eta garbi izan dezazuela borroka armatua ez dela sekula bukatuko bide polizialetik. Loreak puskatuko dituzue baino udaberria ez duzue suntsituko. Herriaren sentimendua ez duzue itzaliko. Europako herri zaharrenari galdeketa demokratikoa egin arte ez da soluziorik egongo. Abertzaleok hortzak erakutsiko dizkiogu espainiar estatu inperialista eta antidemokratoari. Ea buruan ongi sartzen zaizuen EZ DUGULA ESPAINOLAK IZAN NAHI!! Euskal Herria zazpi probintziaz osaturiko nazio bat da! Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa garaia, Nafarroa behera, Lapurdi eta Xiberua.

    3.  luix - 2007-07-09 | 15:21
    Gure herriaren historiaren zatirik latzenetakoaren berri emateko ez dugu beldurrik izan behar Ramon, hain esanguratsua, hain zabaldua, hain ezaguna den hitza erabili beharra dago. Datozen generazio berriek une haien berri jakin behar dute, ahalik eta ozenen baztertzeko, mespretxatuak izateko. Bai, naziek partehartze zuzena izan zuten gure herriaren aurkako erasoan, galdetu Gernikan edo Durangon bestela. Eta euren bide faxista erabili zuen Francok gure herriaren aurka. Ez ditzagun tapatu pasarteak, ezagutu eta ezagutarazi ditzagun, azalerazi ondo mespretxatuz. Hain airoso kontatzen duzu, aurreko gizaldiko hirugarren hamarkadan gertaturiko hura, jipoitu edo ia jipoituriko ANVko kide haren kontua, bi diktaduren artean eman zen udaberri hartako pasartea. Mespretxatu beharreko ekintza, dirudienez nahiko gaitzetsia izan ez dena, zeren, historia errepikatu egin da beste udaberri honetan ere. Azpeitian ANVko alkatea aukeratu duten egunean bere alde bozkaturiko EAko kideek zori berdina izan dute, etxeraino pertsegituak, paparretik helduak izan dira. Aspizu bat azaldu denez hemen, eta 1930eko hamarkada hura gogora ekarri duzunez Ramon, garai horretan kokaturiko Iñaki Azpiazu “uniyotar” azpeitiar honen liburua gogora ekarriko nuke,” 7 meses y 7 semanas en la españa de Franco”. Frankistek heriotzara kondenatu zuten uniyotar hau, kartzelaratu, erbestera ihes egingo zuen ondoren, iparraldera lehenik eta Argentinara ondoren. Herri honek 1936an, (70 urte besterik ez dira atzean,) jasan zuen genozidioaren bizipen zehatza jasotzen du, azpeitiar iheslarien berri, Azpeitiko kartzelako berri, Azpeitian fusilatuen berri. Erabili beharreko hitza NAZI hitza, gaur ere, mespretxuz, gaitzespenez, Euskal Herriari hitzik kendu gabe, hitza emanez.

    4.  Ander - 2007-07-09 | 21:16
    Kaixo Ramon, zer iruditzen zaizu zure alderdiak euskal herritarrei egin dien azken erasoa? Hemeretzi euskal kirol federaziori helegitea sartu gorenean, alegia. Hori demokraziaren barruan sartzen da, ezta? Ez al da ekintza NAZI bat? Horrelako ekintzekin garbi erakusten duzue, ETA egon edo ez egon, euskaldunak errespetatzeko ez daukazuela inongo asmorik. Uste nuena baino beldur handiagoa duzue. Herri galdeketa gertu dagoelako izango ote? Egunen batean herri galdeketan independenteak izatea nahi dugula izanen bada emaitza, espainiako armada inbaditzaileak espainiar konstituzioan jartzen duena, beteko al du? Espainiako batasuna ARMAZ babestuko dutela, alegia. Zergatik ez diguzue erabakitzeko eskubidea ematen? (Zuentzat ETA aitzaki ederra da).

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak