Hona non!
urrestilla agurra | Ramon Etxezarreta |
2007/06/26
12:25
Ez da makala jarri Azpeitia alde hori. Egoera berriak asko dauka gaiztotik, beste hainbeste itxaropenetik, auskalo, auskalo, eta guzti guztia berritik. Joko du nonbaitetik.
Denborak dira inguru haietatik Donostiaratu nintzela baina, oraindik ere, hogei urtetik aurrrera dihoazen nere semealaba donostiarrek ere ez dute esaten urrestildarrak ez direnik. Esan daiteke beraz gogoa eta zerbait gehiago ere neure herrian, Urrestillan, ditudala.
Beti jakin nahi izan dut hango –Uztarrian nagoenez esan dezadan hemengo- berri, eta beti jarraitu izan dut gogoz. Ez gutxitan, parte hartzeko gogoari eutsiz, gogor eutsiz. Errespeto falta eta dena iruditzen zitzaidan Donostian eta bertako udal gobernuan egonik horko –hemengo- kontuetan sartzea, baina ikusten nuen kezkaz, gehiegitan, eta pozez, askotan, oraindik ere bertakotzat nindutela horkoek, bai eta ezagutzen ez nindutenek ere.
Ez dakit zertarako. Saltsetan sartu eta atera gabe ibiltzeko, oraindik hain urruti ez dudan gaztaroa berbizitzeko, beste lau urtez isilik egon nahi ez dudalako, nere urrestildartasuna, ergo aho txikiz baina, eskubidezko azpeitiartasuna, aldarrikatzeko, gauzari kolore pixka bat emateko, Azpeitian orduan ikusi nahi nituen ahalbideak orain ikusten ditudalako, neure buruari gustu emateko (arrazoirik garrantzitsuena)... Bloga eskatu diot Uztarriari eta baietza eman didate. Ez dakizue nolako poza daukadan!
Saiatuko naiz gauzak errespetuz esan eta egiten.
|
1. andere - 2007-06-26 | 15:57
ongi etorri, benetan eskertzen dizut, uztarrian ere aire freskoa sartzea komeni da, bestela , ito egingo gara, zeren pentsatzen dut ia ia urteetan geundela
2. Osky - 2007-06-26 | 16:16
Ze ondo ideia eta pentsakera berriak ekarriko dituen bloglari bat, sortu den atari birtual honetan!Ongi etorri
3. iturri - 2007-06-26 | 20:06
Kaixo Ramon Stones:
Ondo etorria euskal blogosferara. Txikia da mundu hau eta berehala zabaltzen dira notiziyak.
Aio.
4. azpeiti - 2007-06-26 | 21:33
Espainiako Gobernuan agintzen duen alderdi "sozialistako" kide hau Uztarrian idazten hasiko omen zaigu. Ba niretzat ez da batere berri pozgarria, zeren pertsona hau parte den alderdiak euskaldunoi erabakitzeko eskubidea ukatzen digu eta espainiar izatera derrigortu, gure lagunak ehundaka kilometrotara dituzte bahituta, torturatu egiten dute,...beraz NIRE ONGI ETORRIRIK EZ DUK!!
5. aimar - 2007-06-26 | 22:33
Azpeiti-kin erabat ados. Ongi etorria eman diozuen guztiok pentsatu al duzue Etxezarretaren alderdia dela eta ze eskubide urraketa pairatzen ditugun euskaldunok? NIRE ONGI ETORRIRIK ERE EZ DUK!!!
6. Norah - 2007-06-27 | 09:57
Aurreko biei: faborez, nahikoa dugu!! Ni Ezker Abertzalekoa naiz, eta seguru Ramonekin ez dudala koinzidituko ia ezertan.... Baina Uztarria.com-ek eztabaidagune zabala izan behar du, eta horretarako denei zabaldu behar zaizkie ateak. Pertsona eta ideia guztiei. Alde horretatik, nire ustez oso-oso-oso albiste ona da Ramon blogari izatea uztarria.com-en, nola eta bere ekimenez, gainera. Ongi etorri, Ramon.
7. Ane - 2007-06-27 | 16:25
Nik ongi-etorriye eman nahi diyot Ramoni. Uztarria zenbat eta pluralo izen hobeto
8. itxaso - 2007-06-27 | 18:52
Ni ere poztu nau Ramonen parte hartzeak. Ongi etorri beraz. Dudarik ez aberasteko izango dela.
Nik ezker abertzalea ulertzen eta sentitzen dudanaren arabera, ez dut sinisten 4 eta 5.aren iritziak hortik datozenik, ezker abertzaleak jendeari atzerakada eman diezaion egiten direla pentsatzen dut. Hori baino askeago izan behar da.
9. haizea - 2007-06-27 | 23:52
Ongi etorri Ramon!!! Asko poztu naiz zure bloga ikusita. Piztu eztabaida, hori ona da eta.
10. azpeiti - 2007-06-28 | 19:47
Norah, zu ezker abertzalekoa zarela??? Bueno ez dakit sinestu edo ez,... baina baldin bazara, gauza bat galdetuko dizut, hainbeste defendatu eta piropeatu duzun Ramon horrek, ba aldakizu zure Gipuzkoako Aldundirako bozka zaborretara bota zuela???(azpeitian ANVko alkatea txiripaz dugu, tonbolan tokatu zelako ANV azpeitin legala izatea). BAKOITZAK ERABAKI DEZALA, BAINA NIK LAGUNAK EHUNDAKA KILOMETRORA BAHITUTA DITUZTENEI, TORTURATZEN GAITUZTENEI, GAL-EN SORTZAILEEI ETA HAINBESTE SUFRIMENDU ERAGIN DIGUTENEI EZ DIET ONGI ETORRIRIK EMANGO, ETA EZ NAIZ OSO-OSO-OSO POZIK JARRIKO NORAH BEZALA. BATZUK BADIRUDI MUNDU ROSA BATETAN BIZI ZARETELA BAINA,..EZ DA GUZTION KASUA. PSOE-ren atzaparrak kolpatu dituzten milaka euskal herritarrek errespetu bat merezi dute.
11. mendi - 2007-06-28 | 21:08
falta zena, garbi ezango dizut ez zera nire parekoa, badakit saltsa guztien perejilla izatea guztokoa duzula, baina gutxiena espero nuna zu uztarriako blogkean azaltzea, bueno Voltairen aipu honekin bukatzen det "Te combatiré hasta el final pero daré mi vida por tu derecho a réplica"
12. inakiodriozola - 2007-06-29 | 10:09
Azpeiti-ri galdera: Garak PSEko bati elkarrizketa egiten dionean (egiten dio, eta Rajoyri ere gustora egingo lioke), kexa adierazten al duzu Garako zuzendariari-edo idatzita?
Beste galdera bat: zer da zuretzat adierazpen askatasuna?
13. hortxe - 2007-06-29 | 18:52
Hitz polttek jarri zixkiguk Etxezarreta jaunak, bere betiko estilue segiuez, oaiñe golpeik jo gabe eurotxo batzuk poltxikoa emateko modue bilau dik gizon honek.
Artistie dek hortan, urte mordo bat Donostiko udaletxien kulturako rollo horrekin earki bizi izen dek, "sozialista" omen dek, bea nehiko ondo ezautzen jende batzuk esateiabenez, Etxezarreta jauna dirue errex irabazi leiken eozein partidutako omen dek.
Eozeiñ eratare ongi etorri Etxezarreta sozialistie.
14. Igor - 2007-07-02 | 14:00
Nere parteze ongi etorri!
Ez diat uste hire aportaziyuek derrior politikuek izen ber debeniken eta esatekena esatekela atentziyoz irakurrikoiat eta ados ez banatxeok erantzungoiat, beztiei bezelaxe.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|