Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeititik Palestinara

Azpeititik Palestinara

()

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Azpeititik Palestinara elkartasuna!!! Israel-i boikota!!!

    Nakbaren urteurrena | Azpeititik Palestinara |  2008/05/13  13:09

    Datorren maiatzaren 15ean Palestinako biztanleek beraien historian izandako egunik gogorrenetako bat gogoratuko dute. NAKBA-ren 60. urteurrena beteko da, Israel-go estatu sionista sortu eta Palestinarren kontrako sarraskiaren hasiera hain zuzen ere. 

    • 1948an 750.000 palestinar bere etxe eta lurretatik bota zituzten, herritarren %60 hain zuzen ere, eta Cisjordania eta Gazako errefuxiatuen kanpamenduak sortu beharrean aurkitu ziren. Gaur egun 4 milloi palestinar bizi dira errefuxiatu gune hauetan. (Euskal Herriko biztanleria baino gehiago)
    • 1948an 500 herri palestinar deuseztatu zituzten. (Gipuzkoako udalerri kopurua baino 5 aldiz gehiago)
    • Jerusalem-etik gertu dagoen 600 biztanletako herri batean 60-170 zibil artean hil zituzten egun batean. (emakumeak hil aurretik bortxatuak izan ziren)
    •  1500 biztanletako beste herri batean ehunka lagun hil zituzten momentuan bertan 10eko taldetan banatuta. 230 gorpu aurkitu ziren.
    • NAKBA-ren 60. urteurrenean oraindik 58 errefuxiatu eremu daude eta oso baldintza kaxkarretan bizi diren 4 milloi lagun.
    • Beach-ko errefuxiatu eremuan 80.000 pertsona bizi dira kilometro karratu batean. (Azpeitian 5.600.000 pertsona bizitzea bezala da)

    Errefuxiatu gune hauetan etengabeak dira ejertzito israeldarraren bonbardaketak. Gauero sartzen dira tankeekin etxeak bota edo bertako palestinarrak atxilotzera. Argindarra et aura mozten dizkiote edozein unetan. Janariak sartzea galerazi etab. Orain dela 60 urte hasitako sarraskiak bere hortan dirau!

    Geroztik sinatu diren bake akordio faltsu guztietan ez dira errefuxiatuak aipatu ere egiten. Nazio batuen erakundeak urteetan zehar hartu dituen konpromisoak ez ditu inondik inora ere bete. Estatu palestinarrari zegozkion lurrak Israeldarrek okupatzen jarraitzen dituzte, egunero palestinarren artean hildakoak, atxilotuak eta bizi baldintza jasangaitzak mantenduz . 700 kilometroko harresiarekin inguratu nahi dituzte kartzela erraldoi batean sartuz.

    Juduak ez direnak 2. mailako herritar kontsideratzen dituen estatu arrazista bat ezarri dute eta Europak ez du honen aurrean ezer egiten. Horregatik Palestinatik datorkigun eskaera da produktu israeldarrei BOIKOT-a egitea. Israel-ek bere estatuaren zilegitasuna aldarrikatzen du edozein kirol ekimen edo kulturaletan, hortarako dirutza ugari bideratzen dituelarik. Estatu israeldarra estatu terrorista bat da, inolako zilegitasunik gabe sortua, NAKBA-ren bidez ezarria.  Palestinari gure elkartasuna luzatu behar diogu estatu israeldarraren aurkako BOIKOT kanpaina honen bidez bere zilegitasuna ukatuz.

    PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ISRAEL-I BOIKOTA!!!

    KONTZENTRAZIOA MAIATZAREN 15EAN AZPEITIKO PLAZAN ARRATSALDEKO 8ETAN. AZALDU!!!!!!!!!!!!!!

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Abuali | 2008-05-14 | 21:17

     

    Israelen kontrako boikoit kanpaina Azpeitian eta Euskal Herrian

    Aurkezpena | palestina |  2008/04/10  13:53

    2008ko maiatzaren 14an 60 urte betetzen dira Israelgo estatua ilegalki eta gerraren ondorioz sortu zela. “Nakba” edo benetako katastrofearen 60. urteurrena gogoratuko dute aurten Palestinarrek.

    1947an Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatu bitan zatitzea gomendatu zuen eta jokabide hau nahikoa izan zen 1948an Israelek bere aldetik estatu judutarraren jaiotza aldarrikatzeko. Sionistek Palestinako estatua ukatu eta palestinarren aurkako sarraskia hasi zuten. 800.000 palestinar baino gehiagok alde egin behar izan zuten beren etxeetatik, 500 herri baino gehiago suntsitu eta desagerrarazi zituzten eta Palestinako lurren kolonizazioa hasi zen.


    Kolonizazioak eta okupazioak ehunka hildako, milaka erbesteratu eta 10.000 preso politiko baino gehiago eragin ditu. Gainera, okupazioa areagotu egin da estatu sionista eraikitzen ari den harresi ilegala dela eta. Lotsaren harresi horrek Palestinako errekurtso naturalak, ura eta airea kontrolatzea ahalbidetzen dio Estatu sionistari. Palestinako hiri eta lurralde nagusiak euren artean isolatu eta espetxe bihurtu ditu,  beste herri arabiarrekin harremanak izateko aukera guztiak uxatu ditu eta estatu sionistaren erabakien menpeko egiten du, honela Palestinako estatua sortzea eragotzi nahian. 

    Bitartean Nazioarteko Estatuek eta gizarte zibilak beste aldera begiratzen dute terrorismoa aitzakiatzat hartuta, gobernu eta armada sionistaren gehiegikeriak kritikatu beharrik ez izateko eta egiten ari diren sarraskiaren aurrean EZER ERE EZ EGITEKO, EZER EZ ALDATZEKO.

    Metodo genozida horiek guztiek ezin izan dute palestinarren erresistentzia garaitu. Palestinak ERRESISTITZEN jarraitu du (Ameriketako Estatu Batuetako armadaren atzetik) munduko armadarik boteretsu, moderno eta subentzionatuenaren aurka jardun arren. Teknologia berri hiltzailea, suntsipen handi eta selektiboko armak, ehunka eta ehunka bonba atomiko eta buru nukleardun misilak dauzkan armadaren aurka bada ere, Palestinak BIZIRIK DIRAU.

    Euskal Herritik, Azpeititik, badugu Palestinarrei bizirauteko borroka horretan laguntzeko aukera. Borrokarako bide hori estatu sionistari eta israeldar guztiei BOIKOTA egitea da. Hegoafrikan balio izan zuen eta Palestinan ere balio izango du.

    Hemen bildu garen internazionalistok honako aldarria egin nahi dugu;

    • Ideologia sionistan oinarrituta dagoen PALESTINA herriaren ZAPALKETA KOLONIALAK eta SARRASKIAK JARRAITU bitartean,
    • Sionistek eta euren erakundeek Nakban (1948ko inbasioan) eduki zuten erantzukizuna, ERREFUXIATEN afera sortu zuen GARBIKETA ETNIKOA eta LURRAK KENTZEKO PROZESUETAN daukaten erantzukizuna ukatu bitartean,
    • Gazako eta Zisjordaniako KOLONIZAZIO ETA OKUPAZIO MILITARREKO (Jerusalem ekialdea barne) krimenak (NAZIOARTEKO LEGERIAREN eta NBEren erabakien AURKAKOAK) ukatu bitartean,
    • HARRESIA eta palestinarren aurkako DISKRIMINAZIO ETA SEGREGAZIO sistema oso bat mantendu bitartean;
    • Euren espetxeetan 10.000 PRESO POLITIKOTIK GORA mantendu bitartean,

    eta nazioarteko interbentzio guztiek porrot egin dutela ikusita...  Euskal internazionalistok bat egiten dugu Palestinako 170 erakunde sozial, politiko eta sindikalek baino gehiagok deitutako ISRAELI BOIKOT ekimenarekin.

    Bide horretan, hurrengo egunetan Azpeitian burutuko ditugun ekimenen berri eman nahi dizuegu;

    • Ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak emango ditugu Palestinako kasuaren inguruan.

     

    •  Argazki erakusketa egongo da hainbat tabernetan apirilaren 11tik 22ra, bi asteburutan.

     

    •  Gaztetxean mural pintaketa egingo da

     

    • Blog hau martxan jarri dugu www.uztarria.com web orrian Palestinaren inguruko gogoetak eta argazkiak bertan biltzeko.

     

    • Zine klubak hiru pelikula eskainiko ditu. Hirurak gaueko 9 t´erdietan izango dira Betharram-etan;

    -         Apirilak 15; Piedras

    -         Apirilak 17; Soñar en Nablus

    -         Apirilak 22; documéntala


    • Apirilaren 18an hitzaldia izango da Txarrantxa tabernan gaueko 9 t´erdietan.

     
    Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. EUSKAL HERRIAK eta Azpeitiak Palestinaren aurka Israel egiten ari den genozidioaren konplize ez duela izan nahi erakusteko garaia da. Bide bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu parte hartzea da.

    Hori dela eta, dei egiten dizuegu, aipatu ditugun ekimenetan parte hartzera.

    Bestalde, aurten ere bada aukera Askapenarekin brigadista moduan Palestinara bidaiatzeko. Hemen bildu garenetako batzuk izan dugu esperientzia hori bizitzeko aukera eta animatu egin nahi zaituztegu aukera hori baliatzera.

    Besterik gabe, eskerrik asko eta ekimenetan ikusiko garelakoan agurtzen gara.

    Lotura zuzena  |  22 erantzun. Azkena: ander | 2008-04-25 | 22:38

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak