Azpeititik Palestinara elkartasuna!!! Israel-i boikota!!!
Nakbaren urteurrena | Azpeititik Palestinara |
2008/05/13
13:09
Datorren maiatzaren 15ean Palestinako biztanleek beraien
historian izandako egunik gogorrenetako bat gogoratuko dute. NAKBA-ren 60.
urteurrena beteko da, Israel-go estatu sionista sortu eta Palestinarren
kontrako sarraskiaren hasiera hain zuzen ere.
- 1948an
750.000 palestinar bere etxe eta lurretatik bota zituzten, herritarren %60
hain zuzen ere, eta Cisjordania eta Gazako errefuxiatuen kanpamenduak
sortu beharrean aurkitu ziren. Gaur egun 4 milloi palestinar bizi dira errefuxiatu gune hauetan.
(Euskal Herriko biztanleria baino gehiago)
- 1948an
500 herri palestinar deuseztatu
zituzten. (Gipuzkoako udalerri kopurua baino 5 aldiz gehiago)
- Jerusalem-etik
gertu dagoen 600 biztanletako herri batean 60-170 zibil artean hil zituzten egun batean.
(emakumeak hil aurretik bortxatuak izan ziren)
- 1500 biztanletako beste herri batean
ehunka lagun hil zituzten momentuan bertan 10eko taldetan banatuta. 230 gorpu aurkitu ziren.
- NAKBA-ren
60. urteurrenean oraindik 58
errefuxiatu eremu daude eta oso baldintza kaxkarretan bizi diren 4 milloi lagun.
- Beach-ko
errefuxiatu eremuan 80.000
pertsona bizi dira kilometro karratu batean. (Azpeitian 5.600.000
pertsona bizitzea bezala da)
Errefuxiatu gune hauetan
etengabeak dira ejertzito israeldarraren bonbardaketak. Gauero sartzen dira
tankeekin etxeak bota edo bertako palestinarrak atxilotzera. Argindarra et aura
mozten dizkiote edozein unetan. Janariak sartzea galerazi etab. Orain dela 60
urte hasitako sarraskiak bere hortan dirau!
Geroztik sinatu diren bake
akordio faltsu guztietan ez dira errefuxiatuak aipatu ere egiten. Nazio batuen
erakundeak urteetan zehar hartu dituen konpromisoak ez ditu inondik inora ere
bete. Estatu palestinarrari zegozkion lurrak Israeldarrek okupatzen jarraitzen
dituzte, egunero palestinarren artean hildakoak, atxilotuak eta bizi baldintza
jasangaitzak mantenduz . 700 kilometroko harresiarekin inguratu nahi dituzte
kartzela erraldoi batean sartuz.
Juduak ez direnak 2. mailako
herritar kontsideratzen dituen estatu arrazista bat ezarri dute eta Europak ez
du honen aurrean ezer egiten. Horregatik Palestinatik datorkigun eskaera da produktu israeldarrei BOIKOT-a
egitea. Israel-ek bere estatuaren zilegitasuna aldarrikatzen du edozein kirol
ekimen edo kulturaletan, hortarako dirutza ugari bideratzen dituelarik. Estatu
israeldarra estatu terrorista bat da, inolako zilegitasunik gabe sortua,
NAKBA-ren bidez ezarria. Palestinari
gure elkartasuna luzatu behar diogu estatu israeldarraren aurkako BOIKOT
kanpaina honen bidez bere zilegitasuna ukatuz.
PALESTINAREKIN ELKARTASUNA
ISRAEL-I BOIKOTA!!!
KONTZENTRAZIOA MAIATZAREN 15EAN
AZPEITIKO PLAZAN ARRATSALDEKO 8ETAN. AZALDU!!!!!!!!!!!!!!
|
1. bi - 2008-05-14 | 13:57
Ustet gaur dala israel-eko estatue sortu zala 60 urte, hau sortu eta hurrengo egunien hasi zien palestinarrak beaien lurretatik botatzen!! hemen irakurtzen dan bezela izugarrizko sarraskiye izan zan eta oaindik bere hortan segitzen du. Egunero irakurtzen die egunkaritan eraildako palestinuen notiziyek...
Horren aurrien begiyek isten ditun europak ere badu bere erantzunkizune.
ISRAEL-EKO PRODUKTUEI BOIKOTA!! PALESTINAI ELKARTASUNE!
ostegunien plazan 8etan!!!
2. Abuali - 2008-05-14 | 21:17
Bihar ez dago deus ospatzekorik, israeldar sionistei BOIKOTA!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|