Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeititik Palestinara »  Israelen kontrako boikoit kanpaina Azpeitian eta Euskal Herrian

Azpeititik Palestinara

()

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Israelen kontrako boikoit kanpaina Azpeitian eta Euskal Herrian

    Aurkezpena | palestina |  2008/04/10  13:53

    2008ko maiatzaren 14an 60 urte betetzen dira Israelgo estatua ilegalki eta gerraren ondorioz sortu zela. “Nakba” edo benetako katastrofearen 60. urteurrena gogoratuko dute aurten Palestinarrek.

    1947an Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatu bitan zatitzea gomendatu zuen eta jokabide hau nahikoa izan zen 1948an Israelek bere aldetik estatu judutarraren jaiotza aldarrikatzeko. Sionistek Palestinako estatua ukatu eta palestinarren aurkako sarraskia hasi zuten. 800.000 palestinar baino gehiagok alde egin behar izan zuten beren etxeetatik, 500 herri baino gehiago suntsitu eta desagerrarazi zituzten eta Palestinako lurren kolonizazioa hasi zen.


    Kolonizazioak eta okupazioak ehunka hildako, milaka erbesteratu eta 10.000 preso politiko baino gehiago eragin ditu. Gainera, okupazioa areagotu egin da estatu sionista eraikitzen ari den harresi ilegala dela eta. Lotsaren harresi horrek Palestinako errekurtso naturalak, ura eta airea kontrolatzea ahalbidetzen dio Estatu sionistari. Palestinako hiri eta lurralde nagusiak euren artean isolatu eta espetxe bihurtu ditu,  beste herri arabiarrekin harremanak izateko aukera guztiak uxatu ditu eta estatu sionistaren erabakien menpeko egiten du, honela Palestinako estatua sortzea eragotzi nahian. 

    Bitartean Nazioarteko Estatuek eta gizarte zibilak beste aldera begiratzen dute terrorismoa aitzakiatzat hartuta, gobernu eta armada sionistaren gehiegikeriak kritikatu beharrik ez izateko eta egiten ari diren sarraskiaren aurrean EZER ERE EZ EGITEKO, EZER EZ ALDATZEKO.

    Metodo genozida horiek guztiek ezin izan dute palestinarren erresistentzia garaitu. Palestinak ERRESISTITZEN jarraitu du (Ameriketako Estatu Batuetako armadaren atzetik) munduko armadarik boteretsu, moderno eta subentzionatuenaren aurka jardun arren. Teknologia berri hiltzailea, suntsipen handi eta selektiboko armak, ehunka eta ehunka bonba atomiko eta buru nukleardun misilak dauzkan armadaren aurka bada ere, Palestinak BIZIRIK DIRAU.

    Euskal Herritik, Azpeititik, badugu Palestinarrei bizirauteko borroka horretan laguntzeko aukera. Borrokarako bide hori estatu sionistari eta israeldar guztiei BOIKOTA egitea da. Hegoafrikan balio izan zuen eta Palestinan ere balio izango du.

    Hemen bildu garen internazionalistok honako aldarria egin nahi dugu;

    • Ideologia sionistan oinarrituta dagoen PALESTINA herriaren ZAPALKETA KOLONIALAK eta SARRASKIAK JARRAITU bitartean,
    • Sionistek eta euren erakundeek Nakban (1948ko inbasioan) eduki zuten erantzukizuna, ERREFUXIATEN afera sortu zuen GARBIKETA ETNIKOA eta LURRAK KENTZEKO PROZESUETAN daukaten erantzukizuna ukatu bitartean,
    • Gazako eta Zisjordaniako KOLONIZAZIO ETA OKUPAZIO MILITARREKO (Jerusalem ekialdea barne) krimenak (NAZIOARTEKO LEGERIAREN eta NBEren erabakien AURKAKOAK) ukatu bitartean,
    • HARRESIA eta palestinarren aurkako DISKRIMINAZIO ETA SEGREGAZIO sistema oso bat mantendu bitartean;
    • Euren espetxeetan 10.000 PRESO POLITIKOTIK GORA mantendu bitartean,

    eta nazioarteko interbentzio guztiek porrot egin dutela ikusita...  Euskal internazionalistok bat egiten dugu Palestinako 170 erakunde sozial, politiko eta sindikalek baino gehiagok deitutako ISRAELI BOIKOT ekimenarekin.

    Bide horretan, hurrengo egunetan Azpeitian burutuko ditugun ekimenen berri eman nahi dizuegu;

    • Ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak emango ditugu Palestinako kasuaren inguruan.

     

    •  Argazki erakusketa egongo da hainbat tabernetan apirilaren 11tik 22ra, bi asteburutan.

     

    •  Gaztetxean mural pintaketa egingo da

     

    • Blog hau martxan jarri dugu www.uztarria.com web orrian Palestinaren inguruko gogoetak eta argazkiak bertan biltzeko.

     

    • Zine klubak hiru pelikula eskainiko ditu. Hirurak gaueko 9 t´erdietan izango dira Betharram-etan;

    -         Apirilak 15; Piedras

    -         Apirilak 17; Soņar en Nablus

    -         Apirilak 22; documéntala


    • Apirilaren 18an hitzaldia izango da Txarrantxa tabernan gaueko 9 t´erdietan.

     
    Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. EUSKAL HERRIAK eta Azpeitiak Palestinaren aurka Israel egiten ari den genozidioaren konplize ez duela izan nahi erakusteko garaia da. Bide bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu parte hartzea da.

    Hori dela eta, dei egiten dizuegu, aipatu ditugun ekimenetan parte hartzera.

    Bestalde, aurten ere bada aukera Askapenarekin brigadista moduan Palestinara bidaiatzeko. Hemen bildu garenetako batzuk izan dugu esperientzia hori bizitzeko aukera eta animatu egin nahi zaituztegu aukera hori baliatzera.

    Besterik gabe, eskerrik asko eta ekimenetan ikusiko garelakoan agurtzen gara.

     

     

    1.  Ander - 2008-04-10 | 14:01
    http://www.gara.net/paperezkoa/20080410/71910/es/Boicot-concierto-Noa

    2.  ander - 2008-04-17 | 23:43
    Onartu beharra dugu Israel historikoki oso herri erasotua izan dela. Ez dut uste inungo boikotarik merezi duenik...

    3.  bi - 2008-04-18 | 11:28
    Israel inongo zilegitasunik gabe sortutako estadu bat da. Palestinarren lurretan indarrez sartu ta sekulako sarraskiye egin zutelako existitzen du gaur egun estatu horrek.Aurten 60 urte beteko die NAKBA izan zela.2. gerra mundialien komunidade judiuek jasan zuten holokaustuek ez du inolaz ere justifikatzen beste batzuen lurrek okupau, hauek bertatik bialdu eta historiko sarraski handienetako bati bidie emateko. Eta pixkanaka palestinuen lurrek eta akuiferuek okupatzen segitzen dute. Egunero hiltzen dituzte palestinuk, umillatu, zapaldu eta beaien biziraupena ezinezko egin (Gaza-n argindarra kentzie adibidez). Genozidio bat da egiten ari diena eta Europak begiek isten ditu horren aurrien. Handik datorren danai boikot-a egitea estadu horren zilegitasun eza eta egiten dutenarekiko gure bazterketie adieraztie da. Lotsagarriye da Europa-k daken jarrerie, Israel beste edozein estatu bezela tratatzie egiten ditun sarraskiyen aurrien bere axolagabekeye baino ez du erakusten. Beharrezkue da ISRAEL-I BOIKOT-an aldeko jarrerie hartzie, herrietatik hasi eta pixkanaka estadu desberdinek inplikatzie. Ustet gai honen inguruko ekimen desberdinek antolau diela herriyen; hitzaldi, bideo emanaldi... bertan parte hartzea deitze zaitut ander. ondo segi.

    4.  Ahmed - 2008-04-19 | 13:19
    Ezjakintasuna ausarta dela dio esaera batek, eta anderren iritzia da horren adibide argi bat. Israelen istorioa juduen istoriarekin nahastu duelakoan nago. Iritziak eman aurretik oinarrizko ezagutza batzuk izatea beharrezkoa dela uste dut.

    5.  Ahmed - 2008-04-19 | 13:45
    Israelgo hainbat soldaduk torturak ohiko praktika dela esaten dute.

    http://www.gara.net/azkenak/04/73665/es/

    Zer deritzozu ander?

    6.  ander - 2008-04-19 | 14:42
    Besteen begietako egur zatia ikusi bai baina ez dugu geurean dugun habea ikusten! Egunen batean gure herrian ETA-k urtetan egiten ari den sarraskia kondenatzen dugunean ni izango naiz lehenena beste herrietako egoera kondenatuko duena...

    7.  Ahmed - 2008-04-19 | 15:02
    Atzo Peņagarikanok ezin izan zuen Irujoren aurka irabazi...

    8.  Ander - 2008-04-20 | 21:59
    ander, zure iritziekin ados edo aurka egon naiteke, baino 6. iritzia nahiko "kutrea" iruditu zait.

    9.  Abuali - 2008-04-21 | 18:20
    Blog honek duen gaiari helduz, hainbat kontu argitu nahiko nituzke.
    Alde batetik Anderri hitz batzuk, zuk diozu istorian zehar Israel behin baino gehiagotan erasotua izan dela, horrek ez du inolako oinarririk, ez baita egia, Israel duela 60 urteko Maiatzean sorturiko estatu okupatzaile bat da. Beste kontua da juduak istorian zehar askotan erasotuak izan direla, bai egia da, baina horrek ez du esan nahi hori gertatu zaienez, orain Palestinarrekin genozidio erraldoi bat egiteko eskubidea dutenik.
    Palestina-Israel gatazka, ez da gatazka erlijioso bat, nahiz eta askotan hori saldu nahi diguten. Ez da horrela, lurralde hauetan denetarik aurki genezake, Palestinarrak diren musulmanak, Juduak diren Palestinarrak, erlijiorik ez duten Palestinar zein Israeldarrak, juduak ez diren Israeldarrak...
    Hemen arazoa OKUPAZIOA da eta inongo herrialdek ez du beste bat zapaltzeko inongo eskubiderik, beraz inoiz baino ozenago esan beharra dago. GORA PALESTINA! Eta Palestinarren zapalkuntzak dirauen bitartean.
    ISRAELI BOIKOT!


    10.  azpeiti - 2008-04-24 | 10:38
    ander, zein haizen jakiteko jakin mine zauket. ezin diat ulertu azpeitiko herritar bat (seguru gaztie haizela gaņea ta gure ingurun ibiltze haizela) hi bezelako deklaraziyuek itea nola aminatzean. elizie defenditzen jo ta su, israel defenda dek (sinestesina!! milaka palestinon heriotza justifika dek...hi ez al haiz ba pakezalie?). hasi hai pixkat geyo letzen,... ta batipat,...HASI HAI KAUSA TA ONDORIOA BEREIZTEN, ONDORIYUEI KAUSA DEITZEKO JOERIE DAKEK ETA. gatazkak konpontzeko zergaitira jo ber dek, kausa, ta are konpondutakun ondoriyo guztiyek automatikoki arreglatzeituk. Hi berriz ondoriyotan enpeņauta geratze haiz beti. ta portzierto, utzi pakean herriak,...PALESTINA-EUSKAL HERRIA LIBRE!!

    11.  ander - 2008-04-24 | 13:51
    Azpeiti, azken finean batzuren arazoa hauxe dek: Herriari buruz hitzegiten dutenean beraien buruan dagoen herri-ideiari buruz ari dituk, berdin herriko gaztediari buruz hitzegiten dutenean eta beste hainbat gauzetan. Herria sentitzeko modu asko daude, berdin gazte izateko ere modu asko daude, ez bakarra eta ez batzuek inposatu nahi dutena gainera.
    Bestetik esan, nik dakidala ez diat justifikatu milaka palestinon heriotza. Non irakurri dek hori? Zuzenketa bat egin nahi dut, egia da, israel hitza kasu honetan erabili nuen moduan ez dek egokia. Esan nahi nian judutar herriak asko sufritu dikela historian zehar, eta horregatik herri bezela errespetu bat merezi dik, beste gainontzeko herriak barne. Herriei boikota egitea ez dek jarrera egokia ezta paketzailea ere...
    Hala ere, honen inguruan, ziur nago Israeli boikota egitea defendatzen diaben askok, ez ditukela adoz egongo EEBB-ek Kubari egin dioten boikotarekin? Asmatu al dut? Zergatik ote?
    Gainera duela gutxi, politikari bati entzundako esaldi bat datorkit gogora, abertzaletasun itsua garaitzeko modurik hoberena bidaiatzea dela eta egia dek, bai noski!

    12.  Abuali - 2008-04-24 | 16:57
    Aupa Ander
    Gauza bakar batean bada ere, zurekin ados nagoela esan beharra daukat, bidaiatzen kontuarekin hain zuzen, baina puntualizazio batekin, zenbat eta gehiago bidaiatu, nere ustez orduan eta abertzaleago bihurtzen da bat. Hau da zeure herriaren nortasuna, historia, kultura... gehiago zaintzeko eta borrokatzeko joera izaten da, nire kasuan behintzat. Nortasuna galdu duten hainbat herrialde bisitatu ez gero behintzat.
    Bestalde, Palestinar herriarekin zer egiten ari diren jakiteko modurik onena, bertara bidaiatxo bat egin dezazun animatzen zaitut, oso ondo zainduko zaituzte, bertako herritarren goxotasuna sentitu ahalko duzu eta duten bizi nahia transmitituko dizute, aldiz, israeldar soldaduen harrokeriarekin aurrez-aurre topatuko zara eta itzultzerakoan, baiezt beste modu batean pentsatu?
    Ezin baduzu bertara joan edo Israeldarren beldur bazara, hainbat DVD ere ikusi zenitzake.
    Hala nola, "Soņar en Nablus" "Jenin Jenin"... youtuben palestina hitza jartzearekin hainbat agertuko zaizkizu.
    Piska bat informatuko zarelakoan.
    Intifada!

    13.  TxipliTxaplaPum - 2008-04-24 | 22:40
    Nik eztiat sinisten ander gaztie danik! Holako frikiye etzeok izeteik! Adarra jotzen ai altzeate? Elizie jo ta su ze gaztek defendaukoik ba??????? Ezta konfirmaziyue eindare! Nik einda zaukeat eta egiye esan atzeko zulotik ematezik eliziatik esateizkiabenak. Ehuneko haundi bat egiye baitek! Elizie urte batzuta eztek ezer izengo! Artzaye ardik gabe geraukok eta munduk etzeok ardik gabeko artaldeik! ander, jubilauai! hi haiz hi tipo retrue! nik usteyat 40 bat urte dauzkakela. Ta dixkuratzen banauk eta gaztie bahaiz, tio! ertenai pixket kalea!

    14.  ander - 2008-04-24 | 23:06
    Ba begira, gaztea nauk 786-an jaiotakoa alegia. Hi bai haizela frikiye! Artaldeari buruz mintzatu haiz, hi ze artaldetakoa haiz? Nahiago ezer ez esan ze nere iritzia borratuko diabe bestela... Tristea dek gazte danak ikustea beee, beeee! Bata bestearen atzetik, beee, beeee! Ni frikiye, retrue eta nahi deken guztia izango nauk, hi ignorante eta paleto galanta!

    15.  ander - 2008-04-24 | 23:07
    Barkatu akats bat dago, 78-an jaioa.

    16.  Abuali - 2008-04-25 | 10:51
    Ander eta besteoi.
    Aizue nahikoa da, blog hau Palestinari buruzkoa da, beraz zerbait esan nahi baduzue, mesedez gaiari buruzkoa izan dadila.
    Asperturik bazaudete, elkarri kendu telefono zenbakia eta kafetxo bat hartuz, eztabaidatu gauza inozoei buruz.
    Gaiari helduz, esan Txarrantxa eta Orkatz tabernetan bi erakusketa daudela, nik aurreko batean ikusi nituen eta bertako egoera zein den jabetzeko ederki daudela, argazki mordo bat bait dago beraietan.
    Euskal Herriak Israeli BOIKOT!

    17.  azpeiti - 2008-04-25 | 10:54
    ardiyek bezela ibiltzegeala esateiguk ezker abertzaliekin bat ite deunoi?? ba gauza bat esangoiat, gure inguruen gehio diela paso itebenak guzti hontaz!! beraz korrontie segitzen ibiliko bagineke futbola ikusi, marca irakurri ta lasai biziko gitxuan. Hik iteken bezela, irabazlien ta boteretxuen albuen kolokau ta diskurtso ofizialai jarraitu "gaiztuek ezkerreko hoyek dituk",..eta hik dana tragau. patetikue.

    18.  TxipliTxaplaPum - 2008-04-25 | 14:03
    Txoipito galanta haiz hi, ander! ignoratie eztiat uste naukenik, paletue, gutxiyo. Hi ordie, hi haiz hi praille zarra! lan horretan egiten ez badezu atzera, praille sartu zintezke komentu batera! jajajaja. 78-kue ta atte santue alabatzen, sekula holakoik! Etxetik ertetze al dek? o ordenadora aurrin eote haiz paja eiņien?

    19.  Igor - 2008-04-25 | 14:36
    Zenbat arazo ematen jarraitzen lur santuak ez? Kristau, judu eta Musulmanentzako, denentzako lur santuak...

    Nere galdera da, nola egin daiteke Israeli boikota? Zer dago munduan "made in israel" dena?

    Txinari ere egin diezaiokegu Tibeten auzia dela eta, produktu txinoak aurkitzea errazagoa da.
    (tonu ironiko gabe doa galdera, badaezpada ere)

    20.  Abuali - 2008-04-25 | 16:16
    Aupa Igor:
    Nahiz eta bertako produktuak ez izan hain ezagunak, hamaika marka, produktu eta enpresa dira israeldarrak. Aurretik esan, boikota ez dela soilik ekonomikoa, boikota arlo guztietara zabaldu nahi da. Alde batetik, boikot kulturala, kulturari esker israeldarrek beraien estatuaren zilegitasuna bilatzen dute, Noa abeslari ezagunarekin, Mayumara perkusio taldearekin... Planteamendua, hauek EH-ra etortzen diren bakoitzean, berauen aurrean konzentrazioak... egitea da. Bestalde, kirol arloko boikota legoke, hemen Maccabi saskibaloi taldea askotan etortzen da Gasteize-era Tau-ren aurka jokatzera, ba hauek etortzen diren bakoitzean, protesta egitea. Era berean,boikot akademikoa, hemen unibertsitae israeldarrekin, intelektual sionistekin... harremanak apurtzea litzateke... Beste arlo batzuren artean eta norbanako orok modu errazean egin dezakena, boikot ekonomikoarena da, hainbat eta hainbat produktu ezagun diren, israeldar sionisten eskutan daudenak, hala nola; MC Donalds kate ezaguna, Nokia telefono mugikorrak, Lōreal, Coca cola, Motorola, Siemens, Calvin Clein, DYM, Hugo Boss, Dysnei, Caterpillar, Giorgio Armani, Vichy, Timberland, Marlboro, Knor, IBM, Good year, Kellog`s, Revlon... Hauetaz gain beste hamaika ere badaude, kontua piskanaka, jendeak kontzientzia hartzea da eta denborarekin boikota ahal den esparru guztietara zabaltzea.
    Beraz, boikot honetan parte hartu nahi duen orok du aukera.
    ZAPALKUNTZA SIONISTAK DIRAUEN BITARTEAN, EUSKAL HERRIAK BOIKOTA!

    21.  Abuali - 2008-04-25 | 16:21

    Zerbait erostera joaten garen bakoitzean, barra-kodea 729 zenbakiarekin hasten bada, Israeldarra dela esan nahi du. 729, 729, 729, 729, 729, 729, 729, 729, 729, 729, 729



    22.  ander - 2008-04-25 | 22:38
    TxipliTxaplaPum, hainbeste errespeto falta adierazten duen tipo batekin ez diat denborarik galduko. Hau hiretzat nire azken mezua izan dek.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak