Azpeititik Palestinara elkartasuna!!! Israel-i boikota!!!
Nakbaren urteurrena | Azpeititik Palestinara |
2008/05/13
13:09
Datorren maiatzaren 15ean Palestinako biztanleek beraien
historian izandako egunik gogorrenetako bat gogoratuko dute. NAKBA-ren 60.
urteurrena beteko da, Israel-go estatu sionista sortu eta Palestinarren
kontrako sarraskiaren hasiera hain zuzen ere.
- 1948an
750.000 palestinar bere etxe eta lurretatik bota zituzten, herritarren %60
hain zuzen ere, eta Cisjordania eta Gazako errefuxiatuen kanpamenduak
sortu beharrean aurkitu ziren. Gaur egun 4 milloi palestinar bizi dira errefuxiatu gune hauetan.
(Euskal Herriko biztanleria baino gehiago)
- 1948an
500 herri palestinar deuseztatu
zituzten. (Gipuzkoako udalerri kopurua baino 5 aldiz gehiago)
- Jerusalem-etik
gertu dagoen 600 biztanletako herri batean 60-170 zibil artean hil zituzten egun batean.
(emakumeak hil aurretik bortxatuak izan ziren)
- 1500 biztanletako beste herri batean
ehunka lagun hil zituzten momentuan bertan 10eko taldetan banatuta. 230 gorpu aurkitu ziren.
- NAKBA-ren
60. urteurrenean oraindik 58
errefuxiatu eremu daude eta oso baldintza kaxkarretan bizi diren 4 milloi lagun.
- Beach-ko
errefuxiatu eremuan 80.000
pertsona bizi dira kilometro karratu batean. (Azpeitian 5.600.000
pertsona bizitzea bezala da)
Errefuxiatu gune hauetan
etengabeak dira ejertzito israeldarraren bonbardaketak. Gauero sartzen dira
tankeekin etxeak bota edo bertako palestinarrak atxilotzera. Argindarra et aura
mozten dizkiote edozein unetan. Janariak sartzea galerazi etab. Orain dela 60
urte hasitako sarraskiak bere hortan dirau!
Geroztik sinatu diren bake
akordio faltsu guztietan ez dira errefuxiatuak aipatu ere egiten. Nazio batuen
erakundeak urteetan zehar hartu dituen konpromisoak ez ditu inondik inora ere
bete. Estatu palestinarrari zegozkion lurrak Israeldarrek okupatzen jarraitzen
dituzte, egunero palestinarren artean hildakoak, atxilotuak eta bizi baldintza
jasangaitzak mantenduz . 700 kilometroko harresiarekin inguratu nahi dituzte
kartzela erraldoi batean sartuz.
Juduak ez direnak 2. mailako
herritar kontsideratzen dituen estatu arrazista bat ezarri dute eta Europak ez
du honen aurrean ezer egiten. Horregatik Palestinatik datorkigun eskaera da produktu israeldarrei BOIKOT-a
egitea. Israel-ek bere estatuaren zilegitasuna aldarrikatzen du edozein kirol
ekimen edo kulturaletan, hortarako dirutza ugari bideratzen dituelarik. Estatu
israeldarra estatu terrorista bat da, inolako zilegitasunik gabe sortua,
NAKBA-ren bidez ezarria. Palestinari
gure elkartasuna luzatu behar diogu estatu israeldarraren aurkako BOIKOT
kanpaina honen bidez bere zilegitasuna ukatuz.
PALESTINAREKIN ELKARTASUNA
ISRAEL-I BOIKOTA!!!
KONTZENTRAZIOA MAIATZAREN 15EAN
AZPEITIKO PLAZAN ARRATSALDEKO 8ETAN. AZALDU!!!!!!!!!!!!!!
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
Abuali | 2008-05-14 | 21:17
Israelen kontrako boikoit kanpaina Azpeitian eta Euskal Herrian
Aurkezpena | palestina |
2008/04/10
13:53
2008ko maiatzaren 14an 60 urte
betetzen dira Israelgo estatua ilegalki eta gerraren ondorioz sortu zela.
“Nakba” edo benetako katastrofearen 60. urteurrena gogoratuko dute aurten
Palestinarrek.
1947an Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatu bitan zatitzea gomendatu
zuen eta jokabide hau nahikoa izan zen 1948an Israelek bere aldetik estatu
judutarraren jaiotza aldarrikatzeko. Sionistek Palestinako estatua ukatu eta
palestinarren aurkako sarraskia hasi zuten. 800.000 palestinar baino gehiagok
alde egin behar izan zuten beren etxeetatik, 500 herri baino gehiago suntsitu
eta desagerrarazi zituzten eta Palestinako lurren kolonizazioa hasi zen.
Kolonizazioak eta okupazioak ehunka hildako, milaka erbesteratu
eta 10.000 preso politiko baino gehiago eragin ditu. Gainera, okupazioa areagotu egin
da estatu sionista eraikitzen ari den harresi ilegala dela eta. Lotsaren
harresi horrek Palestinako errekurtso naturalak, ura eta airea kontrolatzea
ahalbidetzen dio Estatu sionistari. Palestinako hiri eta lurralde nagusiak euren
artean isolatu eta espetxe bihurtu ditu,
beste herri arabiarrekin harremanak izateko aukera guztiak uxatu ditu
eta estatu sionistaren erabakien menpeko egiten du, honela Palestinako estatua
sortzea eragotzi nahian.
Bitartean Nazioarteko Estatuek eta gizarte zibilak beste
aldera begiratzen dute terrorismoa aitzakiatzat hartuta, gobernu eta armada
sionistaren gehiegikeriak kritikatu beharrik ez izateko eta egiten ari diren
sarraskiaren aurrean EZER ERE EZ EGITEKO, EZER EZ ALDATZEKO.
Metodo genozida horiek guztiek ezin izan dute
palestinarren erresistentzia garaitu. Palestinak ERRESISTITZEN jarraitu du (Ameriketako Estatu
Batuetako armadaren atzetik) munduko armadarik boteretsu, moderno eta
subentzionatuenaren aurka jardun arren. Teknologia berri hiltzailea, suntsipen handi eta
selektiboko armak, ehunka eta ehunka bonba atomiko eta buru nukleardun misilak
dauzkan armadaren aurka bada ere, Palestinak BIZIRIK DIRAU.
Euskal Herritik, Azpeititik, badugu Palestinarrei
bizirauteko borroka horretan laguntzeko aukera. Borrokarako bide hori estatu
sionistari eta israeldar guztiei BOIKOTA egitea da. Hegoafrikan balio izan zuen
eta Palestinan ere balio izango du.
Hemen bildu garen internazionalistok honako aldarria egin
nahi dugu;
- Ideologia sionistan oinarrituta dagoen PALESTINA
herriaren ZAPALKETA KOLONIALAK eta SARRASKIAK JARRAITU bitartean,
- Sionistek eta euren erakundeek Nakban (1948ko inbasioan)
eduki zuten erantzukizuna, ERREFUXIATEN afera sortu zuen GARBIKETA ETNIKOA eta
LURRAK KENTZEKO PROZESUETAN daukaten erantzukizuna ukatu bitartean,
- Gazako eta Zisjordaniako KOLONIZAZIO ETA OKUPAZIO
MILITARREKO (Jerusalem ekialdea barne) krimenak (NAZIOARTEKO LEGERIAREN eta
NBEren erabakien AURKAKOAK) ukatu bitartean,
- HARRESIA eta palestinarren aurkako DISKRIMINAZIO ETA
SEGREGAZIO sistema oso bat mantendu bitartean;
- Euren espetxeetan 10.000 PRESO POLITIKOTIK GORA mantendu
bitartean,
eta nazioarteko interbentzio
guztiek porrot egin dutela ikusita... Euskal
internazionalistok bat egiten dugu Palestinako 170 erakunde sozial, politiko
eta sindikalek baino gehiagok deitutako ISRAELI BOIKOT ekimenarekin.
Bide horretan, hurrengo egunetan Azpeitian burutuko ditugun ekimenen
berri eman nahi dizuegu;
- Ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak emango ditugu Palestinako kasuaren inguruan.
- Argazki erakusketa egongo da hainbat tabernetan apirilaren 11tik 22ra, bi asteburutan.
- Gaztetxean mural
pintaketa egingo da
- Blog hau martxan jarri dugu www.uztarria.com web orrian Palestinaren
inguruko gogoetak eta argazkiak bertan biltzeko.
- Zine klubak hiru
pelikula eskainiko ditu. Hirurak gaueko 9 t´erdietan izango dira
Betharram-etan;
-
Apirilak 15; Piedras
-
Apirilak 17; Soñar en
Nablus
- Apirilak 22; documéntala
- Apirilaren 18an hitzaldia izango da Txarrantxa tabernan
gaueko 9 t´erdietan.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko
garaia da. EUSKAL HERRIAK eta Azpeitiak Palestinaren aurka Israel egiten ari
den genozidioaren konplize ez duela izan nahi erakusteko garaia da. Bide
bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu
parte hartzea da.
Hori dela
eta, dei egiten dizuegu, aipatu ditugun ekimenetan parte hartzera.
Bestalde,
aurten ere bada aukera Askapenarekin brigadista moduan Palestinara bidaiatzeko.
Hemen bildu garenetako batzuk izan dugu esperientzia hori bizitzeko aukera eta
animatu egin nahi zaituztegu aukera hori baliatzera.
Besterik
gabe, eskerrik asko eta ekimenetan ikusiko garelakoan agurtzen gara.
Lotura zuzena |
22 erantzun. Azkena:
ander | 2008-04-25 | 22:38