Gaia: adopzioa
««Itzuli blog osora
Atzerriko haur azpeitiarrak
Etorkinak, adopzioa | Olatz Prat |
2006/11/27
20:02
Lagun batek esan dit
ume txinatar bat adoptatzeko papeleoa egiten hasi dela. Egia esan, gero eta ume
atzerritar gehiago ikusten dira toki guztietan, baita gure herrian ere. Batzuetan
grazia egiten dit horren txikiak eta azpeitiar itxian hitz egiten ikusteak;
arraroa egiten da, baina, haur horiek, azken finean, azpeitiarrak dira, askok hemen ikasi dute hitz egiten.
Multikulturaltasunaren
isla da eta etorkizunean gure gizartea izango
denaren hitzaurrea. Dena den, oraindik ez gaude arraza ezberdineko pertsonak inguruan
ikustera erabat ohituta. Txip
aldaketa egiten hasi gara, baina kostatzen zaigu atzerritar baten albotik pasa
eta, horixe, atzerritar dela pentsatzea ekiditea, begira ematen digu oraindik.
Beste herrialde
batzuetako haurrak ekarrita, gaurko haur azpeitiarrek etorkizunean gero eta
normalago ikusiko dute arraza nahasketa hori. Eskolan, lagun taldean, musika
eskolan, inglesean, kirol ekintzetan… hangoak eta hemengoak, denak nahastuta
egongo dira ─ eta erabat integratuta pentsatu nahi dut─.
Ezberdintasunak
nabaritzen ditut, ordea, guraso azpeitiarrak dituzten kanpoko haur horien eta
guraso atzerritarrak dituztenen artean. Berdin sartzen al dira gizartean?
Berdin begiratzen al diegu?
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
tutipex | 2006-11-29 | 15:33