Gaia: Sarrera
««Itzuli blog osora
Ruska garaiak
Sarrera | Olatz Prat |
2006/11/20
15:09
Ruska Laponiako udazkena da. Han ere zuhaitz
hostoak gorri bihurtzen dira eta lurra orbelez estaltzen da. Han, ordea,
ilunabarrak hilabete irauten du, ruska garaia, irailetik urrira.
Ilunabarra da pentsatzeko garai onena. Eguzkia
mendi artean ezkutatzen denean, itsasoak poliki poliki irensten duenean, zerua
gorritu eta inguruak erritmo lasaiagoa hartzen duenean. Orduantxe gustatzen
zait pentsatzea eta idaztea.
Gure ruska motzak luzatu ahalko balira…
Lotura zuzena |
3 erantzun. Azkena:
Otto | 2006-11-25 | 15:57