Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Ruska garaikoak

Ruska garaikoak

(Olatz Prat)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Atzerriko haur azpeitiarrak

    Etorkinak, adopzioa | Olatz Prat |  2006/11/27  20:02

    Lagun batek esan dit ume txinatar bat adoptatzeko papeleoa egiten hasi dela. Egia esan, gero eta ume atzerritar gehiago ikusten dira toki guztietan, baita gure herrian ere. Batzuetan grazia egiten dit horren txikiak eta azpeitiar itxian hitz egiten ikusteak; arraroa egiten da, baina, haur horiek, azken finean, azpeitiarrak dira, askok hemen ikasi dute hitz egiten.

    Multikulturaltasunaren isla da eta etorkizunean gure gizartea izango denaren hitzaurrea. Dena den, oraindik ez gaude arraza ezberdineko pertsonak inguruan ikustera erabat ohituta. Txip aldaketa egiten hasi gara, baina kostatzen zaigu atzerritar baten albotik pasa eta, horixe, atzerritar dela pentsatzea ekiditea, begira ematen digu oraindik.

    Beste herrialde batzuetako haurrak ekarrita, gaurko haur azpeitiarrek etorkizunean gero eta normalago ikusiko dute arraza nahasketa hori. Eskolan, lagun taldean, musika eskolan, inglesean, kirol ekintzetan… hangoak eta hemengoak, denak nahastuta egongo dira ─ eta erabat integratuta pentsatu nahi dut─.

    Ezberdintasunak nabaritzen ditut, ordea, guraso azpeitiarrak dituzten kanpoko haur horien eta guraso atzerritarrak dituztenen artean. Berdin sartzen al dira gizartean? Berdin begiratzen al diegu?

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. tutipex | 2006-11-29 | 15:33

     

    Ruska garaiak

    Sarrera | Olatz Prat |  2006/11/20  15:09

    Ruska Laponiako udazkena da. Han ere zuhaitz hostoak gorri bihurtzen dira eta lurra orbelez estaltzen da. Han, ordea, ilunabarrak hilabete irauten du, ruska garaia, irailetik urrira.

    Ilunabarra da pentsatzeko garai onena. Eguzkia mendi artean ezkutatzen denean, itsasoak poliki poliki irensten duenean, zerua gorritu eta inguruak erritmo lasaiagoa hartzen duenean. Orduantxe gustatzen zait pentsatzea eta idaztea.

    Gure ruska motzak luzatu ahalko balira…

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: Otto | 2006-11-25 | 15:57

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak