Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna

Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna

(Nerea Aranguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: agurra

    ««Itzuli blog osora

    Baita zuri ere!

    agurra | Nerea Aranguren |  2005/10/3  09:45

    Hemen gara, bada, azpeitiar -tartean, azkoitiar bat- talde bat sarean, irakurri edo ikusi nahi dituenarentzat gure gogoeta, pasadizu , argazki eta zeresanekin uztarria.com-eko bisitariak gozarazteko, gogoeta egitera bultzatzeko eta zirikatzeko prest. Batzuk bikoteka, besteok bakarka. Nahi dugun doinu eta neurrian; hori bai, Azpeitia eta azpeitiarrok gai hartuta.

    Bloga da, bada, zuengana iristeko aukeratu dugun bitartekoa, “estilo pertsonal eta informalez idatziriko bitakora edo nerabe-egunkarien tankerako testua”, begiratu ditudan web-orri eta aldizkarien arabera. Blogen txoko honetan aurkituko gaituzu, beraz, blogile bakoitzaren emariak ere baldintzatuko duen arren, astean behin gutxi gora-behera berrituko ditugun kontakizunekin.

    Niri dagokidanez, ardatz beraren bi muturren artean arituko naiz solasean gehienetan: azpeitiarkeria eta azpeitiartasunari, edota nahiago bada, azpeitiartasuna eta azpeitiarkeriari buruz. Ez naiz, ordea, oreka mantentzen ahaleginduko, ezinbestean. Azpeitiartasuna aski barneratua dugun ezaugarria den heinean, azpeitiartasunera lerratuko bainaiz lehen blogetan; nahikoa harrotutako ogiak ez baitu legami gehiago behar. Jakin ezazu, baina, erantzuteko aukera ere baduzula; eta lehen blog hau ofizialegia irten bada ere hurrengoetan izango dugula iritziak tartekatzeko aukera, irakurle.

    Oharra: “Agurra” zen berez blogaren izenburua, baina azpeitiarrok hain sarri erabiltzen dugun eta aurretik agurrik esan gabe hain lehorra den agurrak merezi zuen hainbeste.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Amelie | 2005-10-04 | 15:24

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak