Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna

Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna

(Nerea Aranguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Toki-izenak

    ««Itzuli blog osora

    Eguzkitza aurrean

    Toki-izenak | Nerea Aranguren |  2005/10/28  23:03

    Badut har bat barruan, beste askoren artean, aurtengo uztailean Saninaziyotako programa jaso nuenetik barrenak jaten ari zaidana. Eta leihotxo hau eskaini zidatenean, bertan aipatzeko abagune polita nuela iruditu zitzaidan.

     

    Ez dakit etxean izango duzuen oraindik aurtengo Saninaziyoen udaleko programa edo egitaraua... Hala bada, ireki ezazue 22. orrian eta bertan, arratsaldeko 18:00etan Eguzkitza aurrean´ Udal Musika Bandaren kontzertua izango dela irakurri ahal izango duzue. Eta ez, ez zabiltzate oker, badu plazatxo horrek Eguzkitza eta gu denok baina askoz lehenagokoa den izena: Plaza Txikia. Eta ez da ez, urtean hainbeste diru xahutzen dugun Saninaziyo ofizialetako programa dotore hori horrelako arrunkeria bat agertzeko tokia. Izan ere, gazteenek ere ezagutzen edota erabiltzen duten toki-izen batek ez baitu merezi horrelako barrabaskeriarik.

     

    Gainera, auzo berriak sortu eta sortu eta bataiatu eta bataiatu ari garen bitartean jazo da horrelako bat. Tokiei izena emateko santu eta gizon (-emakume?) entzutetsuen edo bestelako toki-izen soilen bila gabiltzan bitartean. Baina honelako agerraldiek, toki horretan dagoen edo irekitzen duten `lokalaren izena + aurrean / ondoan / atzean...´ sistema nahikoa dela erakusten digute.

     

    Batzoki atzeari `Batzoki atzea´ deitzeak ez nau sumintzen, horrelako pasadizo batentzat ez baitago izen aukera handiegirik. Bai, ordea, Plaza Txikiari `Eguzkitza aurrea´ deitzeak. Ia Azpeitia bezain zaharra den tokiaren izena, gaur egun aurrean duen lokalaren izenaz ordezkatzeak. Eta ez dut ezer Eguzkitza tabernaren aurka. Baina bai, instituzioek beraien argitalpenetan horrelako arrunkeria bat erabiltzearen aurka.

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: azpeitiar bat | 2005-11-10 | 13:57

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak