Nerea Aranguren
Eongo gea
EONGO GEA
Iritsi da, ba, leihotxo honetatik agurtzeko ordua. Ohartuko zineten bezala, oporralditxo bat hartzeko parada ere izan dut “kontratua amaitu” baino lehen.
Ez naute bidali, ez dut alde egin. Azkenaldian eginbehar asko batu zaizkit: azterketak, asteko sei egunetako lana, zazpigarreneko klase-orduak... Eta era honetan pisu bat bilakatu da leihotxo hau astean behin –hilean behin, egia esateko- ireki beharra. Bestetik, aitortu behar dut ordenagailuek eta internetek nolabaiteko alergia bat sortzen didatela eta ez dela oso erreala alergia mota hau duen batek blog bat idaztea.
Bestalde, blog hau terapeutiko samarra ere izan dela esango nuke. Hori bai, psikoanalista kritiko eta –sarritan- kaputxadunekin. Hala, kontrako erantzunek sentsazio gozagarri bat ere pizten zidaten askotan (masokista samarra ote naizen pentsatzera ere eraman nauena), akuilu izanaren, jendearengan eragin izanaren poza ematen zidana.
pintau
Bada azpeitiarron lexikoian guztiz barneratua den hitz bat edo eremu semantiko bereko hitz sorta bat: pinta(t)u, pega(t)u....eta ez, noski, `margotu´ edo `itsatsi’ren sinonimo gisara, `itxurari dagokionez bat etorri´ adierarekin baizik.
Honela, eguneroko jardunean guztiz ohikoak dira: “Soineko horrek
ez’tizu pegatzen”, “holako mutilek pintatze’izue”, ... Eta duela gutxi
inguruan entzun nuen “eske zuri hor lana e(g)itiek pegatzeizu”. Azken
esaldi honek, ematen dugunarekin bat datorrela gure bizimoduaren zati
bat adierazten eta justifikatzen du. Eta honekin, Fredi Paiak irailaren
30eko Berrian zioena datorkit gogora, hots,  “...Sortzen ditugun
aurreikuspenen eta garenaren arteko konparaketaren beldur gar...”ela.
Eta ez ote luke gure bizimodua garenera hurbiltzeak izan behar
justifikazio? Eta ez ote gara itxurakerian eta ematen dugunaren
laberintoan sartuta bizi? Nik uste, ingurukoak harritzeko gaitasuna
galtzen goazela, gero eta gutxiago irteten garela gure roletik, gure
estilotik, ematen dugun iruditik...
Eta hau, ezin argiago lagunekin arropak erostera joatean ikusten
dut. Gehienek jantziren bat gustatu, ondo geratzen zaiela ikusi, baina
beren ohiko janzkeratik ezberdina dela ikusten badute ez dute erosiko
edota erosi eta armairuan utziko dute sits gizenketan. Eta nik buruan
darabilan galdera da: gustatzen zaigunak pintatzen digu ala pintatzen
diguna gustatu behar zaigu?
Eta gai honetaz hausnarrean ari nintzela Joseba Sarrionandiak Ez gara geure baitakoak liburuan biltzen duen pasarte bat aurkitu dut, azaltzen saiatu naizena eta agian lortu ez dudana ezin hobekiago biltzen duena:
Itzala
Pertsona bat, munduan asko legez, ohartu zen itzala beti bere
alboan zuela, eta itzal harek bere mogimendu guztiak imitatzen zituela,
zerbitzari adi eta arraro legez.
Baina apurka apurka ohartuz joan zen itzalak bere kabuz egiten
zituela mogimenduak, itzalak ez zuen bera imitatzen, lehen bulkada
itzalarena izaten zen eta, beraz, bera zen itzalaren mogikerak
jarraitzen zituena.
Orduan, itzalaren segitzaile izatearen kontzientzia hartu zuen,
eta harrezkero bere gorputza ez zen izan itzalaren zerbitzaria
besterik, eta uzetaka zebilen haren atzean, eta lehialki ahalegintzen
zen itzala lokatzetan zikin ez zedin, harrietan minik har ez zezan, eta
itzala aulkian eseri erazten zuen, nahiz eta bera zutik geratu behar.
Eguzkitza aurrean
Badut har bat barruan, beste askoren artean, aurtengo uztailean Saninaziyotako programa jaso nuenetik barrenak jaten ari zaidana. Eta leihotxo hau eskaini zidatenean, bertan aipatzeko abagune polita nuela iruditu zitzaidan.
Ez dakit etxean izango duzuen oraindik aurtengo Saninaziyoen udaleko programa edo egitaraua... Hala bada, ireki ezazue 22. orrian eta bertan, arratsaldeko 18:00etan Eguzkitza aurrean´ Udal Musika Bandaren kontzertua izango dela irakurri ahal izango duzue. Eta ez, ez zabiltzate oker, badu plazatxo horrek Eguzkitza eta gu denok baina askoz lehenagokoa den izena: Plaza Txikia. Eta ez da ez, urtean hainbeste diru xahutzen dugun Saninaziyo ofizialetako programa dotore hori horrelako arrunkeria bat agertzeko tokia. Izan ere, gazteenek ere ezagutzen edota erabiltzen duten toki-izen batek ez baitu merezi horrelako barrabaskeriarik.
Gainera, auzo berriak sortu eta sortu eta bataiatu eta bataiatu ari garen bitartean jazo da horrelako bat. Tokiei izena emateko santu eta gizon (-emakume?) entzutetsuen edo bestelako toki-izen soilen bila gabiltzan bitartean. Baina honelako agerraldiek, toki horretan dagoen edo irekitzen duten `lokalaren izena + aurrean / ondoan / atzean...´ sistema nahikoa dela erakusten digute.
Ekologista, noski
Azkenaldian lehen gizarteari egiten nion kritika bat autokritika bihurtu zait, ezinbestean. Ikasle soil izatetik langile ere izatera pasa naizenetik.
Okindegi batean hasi naiz lanean, Azpeititik zenbait kilometrotara dagoen okindegi batean. Goizero mugikorreko iratzargailuak esnatzen nau -egia esan, azkenaldian iratzargailu gisa bakarrik erabiltzen dudan mugikorreko iratzargailuak-. Kotxea hartu eta hor abiatzen naiz, ni bezalako lau katu gizagaixo soilik ernai dauden orduetan, errepide ilunean aurrera, neu bakarrik nire autoan -beste laurentzat tokia duen autoan-. Ordu berean helmuga antzekoa duen eta pertsona bakarra daroan beste autoren batekin batera. Lanean hasi eta lehen bezerotik hasten naiz plastikozko zorrorik behar ote duen galdezka, goizeko, bataz-beste, hiru plastikozko zorro sorta xahutuz. Etxeetako kaxoiak, eta geroago zaborrontziak -ez plastikoari dagozkienak, gehienetan- plastikozko zorroz beteaz. Kontzientziako kargak eraginda plastikozko poltsarik ez eskaintzea erabakitzen dudan egunak ere badiren arren, nahiz bi ordu pasatzerako ahantzi erabakia..
Hala ere, badira tartean Bixenta bezalakoak, sakelan beti beren poltsa dakartenak, Jose Inaziok aitortu bezala hautsi arte poltsa bera -bi aste irauten ei dio- erabiltzen dutenak, Jexuxak bezala bi kafesne jarraian hartzerakoan katilu berean ateratzea eskatzen dizutenak. Eta ez, ez zabiltza oker, Bixenta, Jexuxa eta Jose Inazio ez dira hogei-hogeita hamar urteko gazte ekologista aurrerakoiak; hauek erosotasunik gabeko bizitza zer den dakiten hirurogeita hamar urte inguruko pertsona xume eta apalak dira. Beren kontzientziak hala aginduta jokatzen dutenak, ez azken urteetako jarrera aurrerakoiak eta azken honek sustatutako iragarkiek eraginda jokatzen dutenak.
Niri, aldiz, ez zait inoiz supermerkatura, ez eta okindegi batetara ere, etxetik zorroa ematea bururatu -ezta zorroa kobratzen dutenetara ere-. Azken aldian iratzartzeko soilik erabiltzen dudan mugikorra ere ez dut inoiz itzaltzen; inguruko mendiren batean mugikorrentzat antena ezartzen duten bakoitzean barrenak erretzen zaizkidan arren. Eta Gasteiza edo Donostira abiatu eta, bai joaterakoan eta bai etortzerakoan, errepidea gainezka ikusten dudanean ere -nahiz eta puntako orduak ez izan- garraio publikoa erabiliz bi ordu gehiago beharko nituzkeela eta nire burua eguneroko "okupatuak" hainbesterako abagunerik eskaintzen ez didala argudiatuz zuritzen dut. Gero, Eibarretik Gasteizerako autobidea naturaren aurkako astakeriatzat jotzen dudan bitartean.
Miretsi egiten ditut, bada, Bixenta, Jexuxa, Jose Inazio eta beren gisakoak. Nire teoriak praktikan jartzeko orduan dudan flakezia gero eta nabarmenagoa den bitartean.
Erdi-Aroko azoka
Asteartetik
hasi ziren kaleak izaraz apaintzen, asteburuan Erdi-Aroko II. Azoka izango zela
inor ahantz ez zedin. Herria kolorez jantzita ikusi dugu, Historiako garairik
ilunena goraipatzea xede hartuta.  Eta,
kaleak jendez gainezka eta  poliki
apaindurik ikusi baditugu ere, herritar gehienon jai honetako parte-hartzea
hutsean geratu da; urtero bezala, Udaletxeak azokaren eta jaiaren antolamendua
enpresa espezializatuen esku uztean.
Enparango dorretxean, esaterako, hor ikusi dugu UZTARROZ zioen oihal
lodia, kale animazioan ere herriko banda ibili bada ere, gainontzeko talde,
bufoi  etabarrekoak ez ziren herrikoak.
Eta ez da ni kanpokoen parte-hartzearen aurkakoa naizela kontua, baizik eta
bertako herritarrek egin ditzaketen lanak besteen esku ez uztearen aldekoa
naizela; herria museo mugikor bihurtzearen eta herritar gehienok ikusle eta
erosle soil bilakatzearen aurkakoa.
Entzuna
dut, Artziniegako Erdi-Aroko Azokan herrira edo hiribildura sartu nahi duen
orok garaiko jantziez egin behar duela, herri sarreran kokatutako postu batean
arropak trukaturik; jaia parte-hartzaileagoa izateko ez legoke gaizki
-santotomasero baserritarrez janzteko lanak izaten dituen herrirako
errealistegia den ez dakidan arren-. Jaia herritarrona izateko beste bide bat
herriko malabarista, "klown" antzezle,... eta antzekoengana jotzea litzateke,
bufoiz jantzi eta kale animazioa beraien esku gera dadin. Eta, azkenik, zenbait
herri-taldek ere, litekeena da, jaian esku-hartu nahi izatea –kale-animazioan,
antzerkiren bat prestatuz, postuak jarriz...- bide batez beti ere ondo etortzen
diren sos batzuk lortuz. Gauza txikiak dira hemen proposatutakoak, lortu
daitezkeenak; eta ziur hortik zehar badituzuela proposamen eta aholku hobe eta gehiago
ere.
Eta amaitze aldera, gogoeta bat: Ez al litzake hobe
jai gehiago asmatu beharrean, ditugunak duinago eta asegarriago egiten
Baita zuri ere!
irakurri edo ikusi nahi dituenarentzat gure gogoeta, pasadizu , argazki
eta zeresanekin uztarria.com-eko bisitariak gozarazteko, gogoeta
egitera bultzatzeko eta zirikatzeko prest. Batzuk bikoteka, besteok
bakarka. Nahi dugun doinu eta neurrian; hori bai, Azpeitia eta
azpeitiarrok gai hartuta.
Bloga da, bada, zuengana iristeko aukeratu dugun bitartekoa, “estilo
pertsonal eta informalez idatziriko bitakora edo nerabe-egunkarien
tankerako testua”, begiratu ditudan web-orri eta aldizkarien arabera.
Blogen txoko honetan aurkituko gaituzu, beraz, blogile bakoitzaren
emariak ere baldintzatuko duen arren, astean behin gutxi gora-behera
berrituko ditugun kontakizunekin.
Niri dagokidanez, ardatz beraren bi muturren artean  arituko naiz
solasean gehienetan: azpeitiarkeria eta azpeitiartasunari, edota
nahiago bada, azpeitiartasuna eta azpeitiarkeriari buruz. Ez naiz,
ordea, oreka mantentzen ahaleginduko, ezinbestean. Azpeitiartasuna aski
barneratua dugun ezaugarria den heinean, azpeitiartasunera lerratuko
bainaiz lehen blogetan; nahikoa harrotutako ogiak ez baitu legami
gehiago behar. Jakin ezazu, baina, erantzuteko aukera ere baduzula;
eta lehen blog hau ofizialegia irten bada ere hurrengoetan izango
dugula iritziak tartekatzeko aukera, irakurle.
Oharra: “Agurra” zen berez blogaren izenburua, baina azpeitiarrok hain
sarri erabiltzen dugun eta aurretik agurrik esan gabe hain lehorra den