Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna »  Eongo gea

Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna

(Nerea Aranguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Eongo gea

    AGURRA | Nerea Aranguren |  2005/12/18  12:42

    EONGO GEA

     

    Iritsi da, ba, leihotxo honetatik agurtzeko ordua. Ohartuko zineten bezala, oporralditxo bat hartzeko parada ere izan dut “kontratua amaitu” baino lehen.

     

    Ez naute bidali, ez dut alde egin. Azkenaldian eginbehar asko batu zaizkit: azterketak, asteko sei egunetako lana, zazpigarreneko klase-orduak... Eta era honetan pisu bat bilakatu da leihotxo hau astean behin –hilean behin, egia esateko- ireki beharra. Bestetik, aitortu behar dut ordenagailuek eta internetek nolabaiteko alergia bat sortzen didatela eta ez dela oso erreala alergia mota hau duen batek blog bat idaztea.

     

    Bestalde, blog hau terapeutiko samarra ere izan dela esango nuke. Hori bai, psikoanalista kritiko eta –sarritan- kaputxadunekin. Hala, kontrako erantzunek sentsazio gozagarri bat ere pizten zidaten askotan (masokista samarra ote naizen pentsatzera ere eraman nauena), akuilu izanaren, jendearengan eragin izanaren poza ematen zidana.

     Eta amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Uztarriakoei aukera hau eskaintzearren; eta zuei irakurtzearren. Eongo gea!

     

     

    1.  osky - 2005-12-19 | 16:31
    Eskerrak zuri!Ezta erreza pantaila aurrean jartzea jakin gabe ze erantzun ta erreakzio ekarriko dituen.Segurazki bloglari gehienok "conejillo de indias" bezelaxe sentituko zaretela,zuen aurpegiak izan bait dira lehenak interneteko atal berri honetan.Zorionak eta urrenarte!

    2.  Begoña Elías - 2005-12-19 | 17:40
    Nerea, blogarion etxepetik, batek aldegiteak pena ematen dit, zure abentura berri horretan, sorte ona opa dizut.

    3.  maitane - 2005-12-19 | 18:53
    Ondo joan dakizula nerea. Pozten nau zure artikuluren bat edo beste irakurtzeko aukera izana.



    4.  Lagun bat!! - 2005-12-20 | 20:27
    Aupa Nerea! Onena zea!!!!Segi holaxe!


    5.  beste lagun bat - 2005-12-21 | 11:09
    earra izen da zu letzie,aber beste noizbait berrize letzeko aukerie dakeun.Ta aber noiz hartzezun tarte txiki bat juergako afai bat hor dakeu ta pendiente!

    Aurrekuei: Ieu julaien ze habil? jejeje

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak