Eguzkitza aurrean
Toki-izenak | Nerea Aranguren |
2005/10/28
23:03
Badut har bat barruan, beste askoren artean, aurtengo uztailean Saninaziyotako programa jaso nuenetik barrenak jaten ari zaidana. Eta leihotxo hau eskaini zidatenean, bertan aipatzeko abagune polita nuela iruditu zitzaidan.
Ez dakit etxean izango duzuen oraindik aurtengo Saninaziyoen udaleko programa edo egitaraua... Hala bada, ireki ezazue 22. orrian eta bertan, arratsaldeko 18:00etan Eguzkitza aurrean´ Udal Musika Bandaren kontzertua izango dela irakurri ahal izango duzue. Eta ez, ez zabiltzate oker, badu plazatxo horrek Eguzkitza eta gu denok baina askoz lehenagokoa den izena: Plaza Txikia. Eta ez da ez, urtean hainbeste diru xahutzen dugun Saninaziyo ofizialetako programa dotore hori horrelako arrunkeria bat agertzeko tokia. Izan ere, gazteenek ere ezagutzen edota erabiltzen duten toki-izen batek ez baitu merezi horrelako barrabaskeriarik.
Gainera, auzo berriak sortu eta sortu eta bataiatu eta bataiatu ari garen bitartean jazo da horrelako bat. Tokiei izena emateko santu eta gizon (-emakume?) entzutetsuen edo bestelako toki-izen soilen bila gabiltzan bitartean. Baina honelako agerraldiek, toki horretan dagoen edo irekitzen duten `lokalaren izena + aurrean / ondoan / atzean...´ sistema nahikoa dela erakusten digute.
Batzoki atzeari `Batzoki atzea´ deitzeak ez nau sumintzen, horrelako pasadizo batentzat ez baitago izen aukera handiegirik. Bai, ordea, Plaza Txikiari `Eguzkitza aurrea´ deitzeak. Ia Azpeitia bezain zaharra den tokiaren izena, gaur egun aurrean duen lokalaren izenaz ordezkatzeak. Eta ez dut ezer Eguzkitza tabernaren aurka. Baina bai, instituzioek beraien argitalpenetan horrelako arrunkeria bat erabiltzearen aurka.
|
1. Itxaso - 2005-11-09 | 12:39
Bai, azpeitiarrek baduzue ohitura aldrebes bat izen ezberdinez lekuak, gauzak eta abar bataiatzeko. Charlineko plazie, Loiolabideko monumentue, egaņa kalie (ba ote dao azpeiti osuen?) ta milaka hanka sartze izugarri gehiago.
Izen aldaketekin lotuta eta herriko kaletik ihes galdera bat azpeitiar, azkoitiar eta gainerakoentzat.
ZER DIRA ABELLANAK ERDARAZ??
Urteak daramazkit azpeitian eta beti gauza berdinaz eztabaidan amaitzen dut ingurukoekin.
ABELLANAK erdaraz, AVELLANAS dira.
AVELLANAS erdaraz eta euskaraz ABELLANAK? EZ NOSKI. AVELLANAS = URRAK dira.
eta zuek deitzen diezuen ABALLANA horiek erdaraz CACAHUETES dira. Kakahueteek izango dute beren izena euskaraz, hortaraino ez naiz iritsi baina behintzat bereizten ditut AVELLANAS eta CACAHUETES. Ez zuek bezala, KAKAHUETEEI ABELLANAK deitzen. Jakin bi fruitu ezberdin direla!! Nocilla ez dute Kakahueteekin egiten, URREKIN baizik!!
2. azpeitiar bat - 2005-11-10 | 13:57
Aizu Itxaso, azpeitiarrak ondo dakigu "kakahuetiek" zer dien eta zure baimenakin, "kakahuetiek" nahi ditugunien abellanak erostea jungo gea.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|