Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 6,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna »  Ekologista, noski

Azpeitiarkeria ta azpeitiartasuna

(Nerea Aranguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ekologista, noski

    ekologismoa | Nerea Aranguren |  2005/10/28  22:10

    Azkenaldian lehen gizarteari egiten nion kritika bat autokritika bihurtu zait, ezinbestean. Ikasle soil izatetik langile ere izatera pasa naizenetik.

    Okindegi batean hasi naiz lanean, Azpeititik zenbait kilometrotara dagoen okindegi batean. Goizero mugikorreko iratzargailuak esnatzen nau -egia esan, azkenaldian iratzargailu gisa bakarrik erabiltzen dudan mugikorreko iratzargailuak-. Kotxea hartu eta hor abiatzen naiz, ni bezalako lau katu gizagaixo soilik ernai dauden orduetan, errepide ilunean aurrera, neu bakarrik nire autoan -beste laurentzat tokia duen autoan-. Ordu berean helmuga antzekoa duen eta pertsona bakarra daroan beste autoren batekin batera. Lanean hasi eta lehen bezerotik hasten naiz plastikozko zorrorik behar ote duen galdezka, goizeko, bataz-beste, hiru plastikozko zorro sorta xahutuz. Etxeetako kaxoiak, eta geroago zaborrontziak -ez plastikoari dagozkienak, gehienetan- plastikozko zorroz beteaz. Kontzientziako kargak eraginda plastikozko poltsarik ez eskaintzea erabakitzen dudan egunak ere badiren arren, nahiz bi ordu pasatzerako ahantzi erabakia..

    Hala ere, badira tartean Bixenta bezalakoak, sakelan beti beren poltsa dakartenak, Jose Inaziok aitortu bezala hautsi arte poltsa bera -bi aste irauten ei dio- erabiltzen dutenak, Jexuxak bezala bi kafesne jarraian hartzerakoan katilu berean ateratzea eskatzen dizutenak. Eta ez, ez zabiltza oker, Bixenta, Jexuxa eta Jose Inazio ez dira hogei-hogeita hamar urteko gazte ekologista aurrerakoiak; hauek erosotasunik gabeko bizitza zer den dakiten hirurogeita hamar urte inguruko pertsona xume eta apalak dira. Beren kontzientziak hala aginduta jokatzen dutenak, ez azken urteetako jarrera aurrerakoiak eta azken honek sustatutako iragarkiek eraginda jokatzen dutenak.

    Niri, aldiz, ez zait inoiz supermerkatura, ez eta okindegi batetara ere, etxetik zorroa ematea bururatu -ezta zorroa kobratzen dutenetara ere-. Azken aldian iratzartzeko soilik erabiltzen dudan mugikorra ere ez dut inoiz itzaltzen; inguruko mendiren batean mugikorrentzat antena ezartzen duten bakoitzean barrenak erretzen zaizkidan arren. Eta Gasteiza edo Donostira abiatu eta, bai joaterakoan eta bai etortzerakoan, errepidea gainezka ikusten dudanean ere -nahiz eta puntako orduak ez izan- garraio publikoa erabiliz bi ordu gehiago beharko nituzkeela eta nire burua eguneroko "okupatuak" hainbesterako abagunerik eskaintzen ez didala argudiatuz zuritzen dut. Gero, Eibarretik Gasteizerako autobidea naturaren aurkako astakeriatzat jotzen dudan bitartean.

    Miretsi egiten ditut, bada, Bixenta, Jexuxa, Jose Inazio eta beren gisakoak. Nire teoriak praktikan jartzeko orduan dudan flakezia gero eta nabarmenagoa den bitartean. 

     

     

     

    1.  Miren - 2005-11-04 | 14:04
    Arrazoie dauken. Kantu zahar batek esaten zuen bezala, "punkie de escaparate", gaur egun, "ecologista de escaparate" asko gatxauden.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak