Baita zuri ere!
agurra | Nerea Aranguren |
2005/10/3
09:45
Hemen gara, bada, azpeitiar -tartean, azkoitiar bat- talde bat sarean,
irakurri edo ikusi nahi dituenarentzat gure gogoeta, pasadizu , argazki
eta zeresanekin uztarria.com-eko bisitariak gozarazteko, gogoeta
egitera bultzatzeko eta zirikatzeko prest. Batzuk bikoteka, besteok
bakarka. Nahi dugun doinu eta neurrian; hori bai, Azpeitia eta
azpeitiarrok gai hartuta.
Bloga da, bada, zuengana iristeko aukeratu dugun bitartekoa, “estilo
pertsonal eta informalez idatziriko bitakora edo nerabe-egunkarien
tankerako testua”, begiratu ditudan web-orri eta aldizkarien arabera.
Blogen txoko honetan aurkituko gaituzu, beraz, blogile bakoitzaren
emariak ere baldintzatuko duen arren, astean behin gutxi gora-behera
berrituko ditugun kontakizunekin.
Niri dagokidanez, ardatz beraren bi muturren artean arituko naiz
solasean gehienetan: azpeitiarkeria eta azpeitiartasunari, edota
nahiago bada, azpeitiartasuna eta azpeitiarkeriari buruz. Ez naiz,
ordea, oreka mantentzen ahaleginduko, ezinbestean. Azpeitiartasuna aski
barneratua dugun ezaugarria den heinean, azpeitiartasunera lerratuko
bainaiz lehen blogetan; nahikoa harrotutako ogiak ez baitu legami
gehiago behar. Jakin ezazu, baina, erantzuteko aukera ere baduzula;
eta lehen blog hau ofizialegia irten bada ere hurrengoetan izango
dugula iritziak tartekatzeko aukera, irakurle.
Oharra: “Agurra” zen berez blogaren izenburua, baina azpeitiarrok hain
sarri erabiltzen dugun eta aurretik agurrik esan gabe hain lehorra den
agurrak merezi zuen hainbeste.
|
1. Amelie - 2005-10-04 | 15:24
Aupa Nerea!
Lehenik eta behin, animo hartutako ardura berrian!
Egia esan, azpeitiartasuna eta azpeitiarkeria hizpide hartuz gero, izango dun zer kontatua.
Saiatuko gaitun ahal denean irakurri eta iritzia ematen.
Besarkada bat.
[azkenportu.blogspot.com]
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|