Gaia: Matadeixe
««Itzuli blog osora
Ez goaz beste inora, Matadeixe bizirik!!
Azkoitiko Matadeixe harriskuan dago | Matadeixe |
2006/03/9
18:31
Duela gutxi jakin genuen Azkoitiko Udalak, inork eta ezerk galarazten ez badu
behintzat, Mataderoko eraikin zaharra botatzeko duen asmoa. Alkateak
irratiz nahiz prentsan, aurrera begira kontuan izango gintuela adierazi
zuen arren, denbora pasatu ahala beti bezala gezurretan dabiltzala
ikusten dugu. Era batera edo bestera beraien gonapean sartu nahi
gaituzte, eta hasieratik badakite gu horretarako prest ez gaudela.
Matadero Ekintzak duela bederatzi urte sortu zuten herriko gazteek,
nahiz eta 1984 urtetik herriko hainbat taldek entsaiatzeko lokal modura
erabili Matadeiko lokal batzuk. Gure ibilbidea orain erabiltzen dugun
lokal handian hasi zen, guztia garbitu eta atondu genuenean. Ordudanik
aurrera, eraikina berreskuratzeaz gain ehunka eta ehunka ekitaldi
antolatu ditugu (zine, kontzertu, ikastaro, hitzadi, antzerki...), hau
guztia bertan biltzen garenon borondatez eta muxutruk izan da, eta ez
Azkoitiko Udalak ematen digun -eta herritarrona den- diru laguntza
eskasagatik.
Matadeitik ez garela joango adierazi nahi dugu, eta bertan geratzeko
dugun arrazoia ez da ulergaitza, aspalditik dator herriko gazteok lokal
autogestionatuak geure erara kudeatzeko dugun beharra. Ez dugu nahi
zuen eradurik jarraitzea, sistema kapitalista honek eskaintzen digun
"zabor kultural" honen partaide ez garela sentitzen. guk ez dugu
kultura negozio baten modura ulertzen, guk behar baten modura sentitzen
dugu.
Azkoitiko Udalaren kultur politikaren jarrera eta jarduera beste
bide batetik doa, inork eskatzen ez dituen proektuetan milioiak eta
milioiak gastatuz. Hor ditugu Oteizaren 7 frontoiak (orain arte
2.993.337 euro), Elkargunea (6.913.000 euro), plazako makrokontzertuak
(4 kontzertu 60.000 euro).
Herritarrona den eraikin zahar hau eraisteko duten asmoa ulergaitza
dela deritzogu, zertarako eta beste zubi bat egiteko, inguruan hiru
zubi izanda. Herrian jasaten ari garen obra amaigabe hauen aurrean
berriro diogu, ez dugu Matadeitik mugitzeko asmorik eta are gutxiago
Azkoitiko Udalak bete behar duen kultur zulo horretara, Elkargunera.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
123 | 2006-04-16 | 21:37