Gaia: DA
««Itzuli blog osora
Azkoitiko Matadeixeko X. urtemugako komunikatua
10 URTE EZ DA EZER | Matadeixe |
2006/06/29
10:33
Ure bat gehiago. Eta iada 10 doaz.
Urte bat gehiago, kontzertu, antzerki, olerki, hitzaldi-eztabaida, pelikula, liburu aurkespen,... urte bat gehiago.
Bizitza urte bat gehiago, egi bihurtutako ametsena.
Asko gara txikienetakoak, xumeenetakoak, egunez egun eta pixkanaka kolore eta ekimenak bueltatze dizkiogunak denborarekin arnasa galdu zuten guneei. Gure zintzotasunarekin, gure eguneroko lanarekin, eta gure giza akatsekin..
Sarritan esan dugu ez dugula instalazio erraldoirik nahi, ezta muntaia argitsurik ere, ezta errekonozimendu heroikorik ere. Hori guztia dirutza kostatzen baita eta guk ez dugu hainbeste behar, bai baitakigu gutxirekin eta askoren artean mordoa egiten dela.
Gure bihotzak mugiarazten dituen jakiminetan sakondu eta hauek egi bihurtzen ikustea da nahi duguna. Barnean dugun giza arima erakutsi eta sakondu nahi dugu. Autonomoki eta personalki antolatzen ikastea iritzi guztien balioraren onarpenak.
Holaxe, zalantzak argituz eta gogor zapalduz, beste urte bat pasa dugu.
Baina mehatxuaren itzal ilunak jarraitu gaitu. Urtero bezala: proiektu urbanistikoak, benetan beharrezkoa ez den zubi bat, alkatea,... betikoa.
Gure agintariek, beti bezala, geure kasa pentsatu eta ekiteko ez gauzak garela uste dute. Zaharberritu eta antolatzen ditugun lokalak garapen sozialerako tresna bezala ez dituzte ikusten, ez dute onartu nahi gune hauetan egiten diren ekimenen balio kultural izugarria. Salerosteko artalde bezala ikusten gaituzte.
Ixilik edo urruti nahi gaituzte. Elkargune baten, Aizpurutxuko apeaderoan, Jan da Lo zaharrean (baztertuak).
Autoritarismo arroan murgilduta, indar ekonomiko handiez inguratuta itxuak eta gorrak bihurtu dira, ez dira gai kalearen taupada eta etorkizuna sentitzeko. Beraien interes pertsonal eta alderdikoiak bakarrik ikusten dituzte. Eraien "agintzen dut"arekin kaosa zabalduz.
Herriak asfaltoa, hormigoia eta proiektu faraonikoekin betetzen dituzte. Diru publikoa enpresa handien mesederako, beraien irudiarekiko errespetua bultzatzeko, kanpaina mediatiko lotsagarriak egiteko erabiltzen dute.
Gainera txikiak itotzen gaituzte, gehiengo garenak, beraien soldata eta gehigarriak ordaintzen ditugunak alegia.
Kartelak jarriz gero multak ezartzen dizkigute, herri bezala ixiltzen gaituzte eta ezarritakoaren beste aukera bezala gutxiesten gaituzte.
Bortizkeri horren aurrean datorkigu errebeldia, eta ezetz diogu. Ez goazela Matadeittik. Gure ametsen arnasa mantendu behar dugu, askatasun gune txiki hauen bizitza. Eguneroko lanaz hitza argi izateko borrokatu behar gara. Pertsonak baikara, eta horrexegaitik aske izan behar dugu.
Baina ezin dugu guk bakarrik egin eta nahastuta ibil daitekeen jende askoren bihotzak ukitu nahi ditugu, agian esklabu izatera, lau urtean behin agintariz aldatzera makurtzen ez den jendea.
Gure arima kolektiboa hazten joatea lortu behar dugu jakin-min intelektual dosi txikiekin, antolakuntza gaitasunarekin, etika pertsonalarekin, eta harremanen parekotasuna maila guztietara hedatuz.
Lerro hauek irakurtzean ispilu baten aurrean bezala ikustea gustatuko litzaiguke, zuen bihotzak penatzea gauden egoera ezagutzean, herriko ekintza kulturalen txoko honen desagerpenaren mehatxuak, zure duintasunaren zati bat arriskuan ikustaraztea.
Atsekabe hau konpartitzea nahi dugu. Eta gu guztion minak indartsu egin gaitzala txikitzaileen boterea geldiarazteko, uxatuko dituen etsairik gabe gu guztiontzat amesgaizto bihurtzen ari dira.
Behingoz pakean utz gaitzatela eta egunero inguruan guztiok dugun ilunaren amaiera.
Egia da, hamar urte ez da ezer.
Ametsak egi bihurtzeko beste pila bat baititugu aurretik.
Guztionak. Guztion artean.
Lotura zuzena |
6 erantzun. Azkena:
Xab12i | 2006-07-14 | 16:21