JOHN CASAVETTES ZIKLOA
Matadeixen. Asteazkenetan, 21.30etan. | Matadeixe |
2008/11/28
11:39
AZAROAK 12: 'Faces' (AEB, 1968)
AZAROAK 19: 'Shadows' (AEB, 1959)
AZAROAK 26: 'Opening Night' (AEB, 1977)
ABENDUAK 3: 'Una mujer bajo la influencia' (AEB, 1974)
Lotura zuzena |
Erantzun
ZINE-KLUBEKO 35mmko DATOZEN PELIXEK
Baztartxon, ostiraletan, 22.00etan | Matadeixe |
2008/09/26
12:21
ZINE KLUB SAIOAK BAZTARTXON
2008-2009
Urriak 3: El aliento (Soom, Kim Ki-duk. Hego Korea, 2008)
Urriak 17: Buda explotó por vergüenza (Buda as sharm foru rikht, Hana Makhmalbaf. Iran, 2007)
Urriak 31: Honeydripper (John Sayles. AEB, 2007)
Azaroak 14: Los testigos (Les Témoins, André Techiné. Frantzia, 2007)
Azaroak 28: Funny Games (Michael Haneke. AEB, 2007)
* Saio guztiak ostiraletan izango dira, jatorrizko bertsioan azpitituluekin, 22:00etan.
Lotura zuzena |
Erantzun
Klown tailerra Matadeixen
Hilak 26, 27, 28an | Matadeixe |
2008/09/10
10:37
Kaixo Matadeixetik, Azkottitik:
Irailararen azkenengo astebukaerarako Klown tailerra antolatu dugu. Nerea izango da gidari lanak egingo ditunak. Ostiralean, hilak 26 atsaldeko 18:30ak aldera emango diogu hasiera. Sarrera moduan klownaren nondik norakoak jakiteko aukera izango dugu. Aurkezpen lanak egin ondoren, afari merienda inguruan sapaturako prestatuko gara. Sapatuan, hilak 27 goizean goizetik murgilduko gara esperientzia berri bat bizitzeko, 9:30tatik 14:00tara, bazkaldu ondoren, jarraipena emango diogu 16:00tatik 20:00tara. Bertan afaltzeko aukera egongo da, ostean etorriko denaren zain. Eta jaixen, hilak 28 itxiera emango diogu 10:30tatik 13:00tara.
Bertaratzeko aukera eta gogoa baduzu deitu 652735286 zenbakira edo idatzi goretex@euskalnet.net helbidera.
Guzti honen kostua, izerdia, lotsa, ausardia, poza eta tristuraz gain, 10euroko sarrera egin beharko da. Bertan, ostiralean ordainduz nahikoa izango da.
Lotura zuzena |
Erantzun
AHT-aren kontrako kontzertue Matadeixen 2007-02-06
Irudiak | Matadeixe |
2007/04/26
11:18
AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga.
AHT GELDITZEA BADAGO, PAREMOS EL TAV!!!
2007/02/06 00:12:52.092 GMT+1
Matadeixeko irudi ta bideoak: BIBA ZUEK!!
Mundiala!! Ez dago beste hitzik aurreko igandean Azkoitiko Matadeixen izan genuen elkartasun festa deskribatzeko.

Matadeixera gerturatu ginanok, abeslariak entzuterako, 15 minutuko bideo bat gozatzeko aukera izan genuen, non Urbinako Erresistentzi gunearen historio azaltzen zen.
Jarraian, Maialen Lujanbio, Joseba Tapia, Anari, Ruper Ordorika, Berri Txarrakeko Gorka Urbizu eta Fermin Muguruza ta taldekideak izan genituen gozagai... ta Juan Jose Ibarretxe ta Javier Gurrrutxaga!!!

A ze espektakuloa!! Azpikaldean festaren irudi eta bideoak ikusgai badituzue ere, ez dago konparatzerik bertan montatu zen eskandaloarekin!!! DE TRACA!!
Javier Gurrutxagaren "Viaje con nosotros" abestiaren letra jarraitzeko ondoko flyer hau banatu zen.
AHT EZ! Guneko weblog honetaz BIHOTZEZ ESKERRAK eman nahi dizkizuegu, bai kantariei gure gonbidapenari kaso egiteagatik, eta bai gerturatutako lagun eta adiskideei.
Animo denei, lana eta borrokak ZUTIK DIRAU!!!!!!
Argazki sorta ikusteko klik egin hemen.
Juan Jose Ibarretxe, Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia aurkezten.
Joseba Tapia eta Maialen Lujanbio
Juan Jose Ibarretxe, Azkoitiko alkateari koplak ateratzen eta Anari aurkezten.
Fermin Muguruza & akolitoak.
Javier Gurruchaga & Juan Jose Ibarretxe
Javier Gurruchaga & Juan Jose Ibarretxe, argia joan zenekoa.
Azken agurra.
Nork: AHT EZ! Gunea.2007/02/06 00:12:52.092 GMT+1
Etiketak: tav matadeixe euskal_herria azkoitia aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat
Izena:
Lotura zuzena |
Erantzun
AHT Ez gunearen aldeko jaialdia, Matadeixen
ekitaldia | Matadeixe |
2007/01/26
17:33
Datorren
otsailaren 4ean, igandea, AHT EZ GUNEAren aldeko jaialdia antolatu du
Azkoitiko Matadeixe Kulturgune okupatuak, 19:30ean.
Maialen Lujanbio, Anari, Fermin Muguruza, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuk
(Berri Txarrak taldeko kantariak) parte hartuko dute jaialdi honetan. Sarrerak
mugatuak dira eta 10eurotan daude salgai, AHTren aurkako herri
mugimenduari laguntza emateko.
Jende askok ez du
jakingo, agian, Abiadura Handiko Trenaren aurkako AHT EZ Erresistentzia Gunea
egin denik. Bi hilabetetan zehar, azaroaren 3tik urtarrilaren 7ra, Arabako
Urbina herrian elkartu garenontzat, AHT EZ GUNEA desobedientzia eta
erresistentzia zibilaren bidetik proiektu txikitzaile horren obren hastapenari
oposizioa egiteko topagunea izan da. Lanen oinetara eraman dugu protesta,
ekintza zuzenari lehio bat ireki eta AHTren inposaketari aurre egiteko ahalmena
daukagun kontzientzia suspertzeko.
Urbinako erresistentziagunea
norberaren ilusioaren eta partehartzearen arabera eraikitako borroka espazio
autonomoa izan da. Batzuetan obretan sartu eta kateaketa ekintzak eginez lanak
gelditu ditugu; beste batean nekazaritzako lurrak okupatu asmoz jarritako
itxiturak eraitsi; bestetan kontzentrazioak, martxak, pintaketak, informazio
buzoneaketak eta kalteturiko biztanleei bisitak egin dizkiegu; eta sarritan
batzarrak, mahainguruak, herri bazkariak eta adin guztietako jendeari
elkartzeko aukera eman dioten jai kutsuko ekitaldiak antolatu ditugu. Urbinara
jende asko hurbildu da egun hauek guztietan, eta hamabostaldi batean eskualde
eta erakunde ezberdinen artean txandak ere egin dira (Durangaldea, Goierri,
Gasteiz, EHNE, tal de ekologistak ... ).
Erresistentzia
topatu eta gobernuek indar frogaren hautua egin dute, berriro ere, errepresio
polizialarekin herri mugimenduari eraso egiteko. Horren lekuko ditugu
Ertzaintzak nahiz Guardia Zibilak AHT EZ Gunean egindako 141 lagunen
identifikazioak, 25 pertsonen auziperatzeak eta 5 atxiloketak; baita Urbinaren
inguruan eman diren etengabeko patruilak, helikopteroen hegaldiak, kontrolak
eta auto miaketak, obretan zinpeko goardian despliegea, mendian ibiltzeko
debekuak, etabar. Horrela hasi dituzte AHTren lanak. Une honetan, "Altuna
y Uria" enpresa eraikitzaileak -Arrazua-Ubarrundia eta Legutioren arteko
AHTren zatiko lanen adjudikatzaileak-- 4 hilabete daramatza Luku herrixkaren
ondoan AHTrentzat pasabide bat eraikitzen, EibarGasteiz autopistaren azpian.
Porlanaren erregeek lur-eremu berriak okupatzeko eta obrak zabaltzeko asmoa
daukate berehala: egin kontu, AHTren eraikuntza lanetan ~5 milioi euroko
gastuak agindu dituzte Espainiako gobernuak eta Jaurlaritzak 2007 urteko
aurrekontuetan. Bistan denez, agintari-teknokratek AHTren inposaketan aurrerantz eraman
nahi gaituzte ihesi! Hala ere, AHTren
aurkako herri mugimendua egunetik egunera indartsuagoa da, eta bere
aldarrikapenak eta helburuak
argiak dira:
1) AHTren proiektua geldiaraztea eskatzen du, AHTak eragingo
lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik, baita
nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere.
2)
Inposaketa errefusatu eta kalteturiko herriei erabaki ahalmena itzultzea
eskatzen du.
3) Horrekin batera, instituzioetatik ezartzen ari den garraio eta
gizarte eredua eztabaidagai jarri eta sakonki eraldatu behar dela eskatzen duo
Alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak, eta inguru naturalak hondatzen
ari diren neurri bertsuan, ezartzen ari zaigun jendarte-moldeak edonolako
gizarte-kultura proiektu alternatiboren hondamena dakar berekin. Hortaz,
ezinbestekoa da jendea antolatzea, eztabaida bultzatzea, eta desarrollismoaren
eragin suntsitzaileak atzean uzteko egungo gizarte ereduaren eraldaketa sakon
bati ekitea ..
Hori denagatik,
AHTren aurkako herri mugimenduarekin bat egiteko eta euskal herri guztietara
zabaltzeko dei egiten dugu. Bakoitzak bere auzoan, ikastetxean, lantokian,
gaztetxean eta herrian badugu zereginik proiektu
txikitzaile hori borrokatzeko.
Beraz, otsailaren
4ean Azkoitiko "Matadeixe" kulturgune okupatuak AHT EZ GUNEArekin bat
eginez antolatu duen
sustengu jaialdian biltzeko dei egiten dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero. Harremanetan jar zaitezte: "Matadeixe"
kulturgune okupatua: 943025866 (Jontxu), 615747153 (Maolo) AHTren Aurkako
Asanblada: 695715510.
Lotura zuzena |
Erantzun
Albiste zaharragoak »»