AHT Ez gunearen aldeko jaialdia, Matadeixen
ekitaldia | Matadeixe |
2007/01/26
17:33
Datorren
otsailaren 4ean, igandea, AHT EZ GUNEAren aldeko jaialdia antolatu du
Azkoitiko Matadeixe Kulturgune okupatuak, 19:30ean.
Maialen Lujanbio, Anari, Fermin Muguruza, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuk
(Berri Txarrak taldeko kantariak) parte hartuko dute jaialdi honetan. Sarrerak
mugatuak dira eta 10eurotan daude salgai, AHTren aurkako herri
mugimenduari laguntza emateko.
Jende askok ez du
jakingo, agian, Abiadura Handiko Trenaren aurkako AHT EZ Erresistentzia Gunea
egin denik. Bi hilabetetan zehar, azaroaren 3tik urtarrilaren 7ra, Arabako
Urbina herrian elkartu garenontzat, AHT EZ GUNEA desobedientzia eta
erresistentzia zibilaren bidetik proiektu txikitzaile horren obren hastapenari
oposizioa egiteko topagunea izan da. Lanen oinetara eraman dugu protesta,
ekintza zuzenari lehio bat ireki eta AHTren inposaketari aurre egiteko ahalmena
daukagun kontzientzia suspertzeko.
Urbinako erresistentziagunea
norberaren ilusioaren eta partehartzearen arabera eraikitako borroka espazio
autonomoa izan da. Batzuetan obretan sartu eta kateaketa ekintzak eginez lanak
gelditu ditugu; beste batean nekazaritzako lurrak okupatu asmoz jarritako
itxiturak eraitsi; bestetan kontzentrazioak, martxak, pintaketak, informazio
buzoneaketak eta kalteturiko biztanleei bisitak egin dizkiegu; eta sarritan
batzarrak, mahainguruak, herri bazkariak eta adin guztietako jendeari
elkartzeko aukera eman dioten jai kutsuko ekitaldiak antolatu ditugu. Urbinara
jende asko hurbildu da egun hauek guztietan, eta hamabostaldi batean eskualde
eta erakunde ezberdinen artean txandak ere egin dira (Durangaldea, Goierri,
Gasteiz, EHNE, tal de ekologistak ... ).
Erresistentzia
topatu eta gobernuek indar frogaren hautua egin dute, berriro ere, errepresio
polizialarekin herri mugimenduari eraso egiteko. Horren lekuko ditugu
Ertzaintzak nahiz Guardia Zibilak AHT EZ Gunean egindako 141 lagunen
identifikazioak, 25 pertsonen auziperatzeak eta 5 atxiloketak; baita Urbinaren
inguruan eman diren etengabeko patruilak, helikopteroen hegaldiak, kontrolak
eta auto miaketak, obretan zinpeko goardian despliegea, mendian ibiltzeko
debekuak, etabar. Horrela hasi dituzte AHTren lanak. Une honetan, "Altuna
y Uria" enpresa eraikitzaileak -Arrazua-Ubarrundia eta Legutioren arteko
AHTren zatiko lanen adjudikatzaileak-- 4 hilabete daramatza Luku herrixkaren
ondoan AHTrentzat pasabide bat eraikitzen, EibarGasteiz autopistaren azpian.
Porlanaren erregeek lur-eremu berriak okupatzeko eta obrak zabaltzeko asmoa
daukate berehala: egin kontu, AHTren eraikuntza lanetan ~5 milioi euroko
gastuak agindu dituzte Espainiako gobernuak eta Jaurlaritzak 2007 urteko
aurrekontuetan. Bistan denez, agintari-teknokratek AHTren inposaketan aurrerantz eraman
nahi gaituzte ihesi! Hala ere, AHTren
aurkako herri mugimendua egunetik egunera indartsuagoa da, eta bere
aldarrikapenak eta helburuak
argiak dira:
1) AHTren proiektua geldiaraztea eskatzen du, AHTak eragingo
lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik, baita
nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere.
2)
Inposaketa errefusatu eta kalteturiko herriei erabaki ahalmena itzultzea
eskatzen du.
3) Horrekin batera, instituzioetatik ezartzen ari den garraio eta
gizarte eredua eztabaidagai jarri eta sakonki eraldatu behar dela eskatzen duo
Alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak, eta inguru naturalak hondatzen
ari diren neurri bertsuan, ezartzen ari zaigun jendarte-moldeak edonolako
gizarte-kultura proiektu alternatiboren hondamena dakar berekin. Hortaz,
ezinbestekoa da jendea antolatzea, eztabaida bultzatzea, eta desarrollismoaren
eragin suntsitzaileak atzean uzteko egungo gizarte ereduaren eraldaketa sakon
bati ekitea ..
Hori denagatik,
AHTren aurkako herri mugimenduarekin bat egiteko eta euskal herri guztietara
zabaltzeko dei egiten dugu. Bakoitzak bere auzoan, ikastetxean, lantokian,
gaztetxean eta herrian badugu zereginik proiektu
txikitzaile hori borrokatzeko.
Beraz, otsailaren
4ean Azkoitiko "Matadeixe" kulturgune okupatuak AHT EZ GUNEArekin bat
eginez antolatu duen
sustengu jaialdian biltzeko dei egiten dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero. Harremanetan jar zaitezte: "Matadeixe"
kulturgune okupatua: 943025866 (Jontxu), 615747153 (Maolo) AHTren Aurkako
Asanblada: 695715510.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|