Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Matadeixe

Matadeixe

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Zinema paretara (Zinema airien)

    Oteiza frontoietan dokumental soinudantzatuak | Matadeixe |  2008/07/3  11:31

    2008  UZTAILA  2, 3, eta 4

    2an Asteazkena : LATCHO DROM   (Tony Gatlif) 1993 / 103 min.: Egipto, Turkia, Rumania, Slovakia,

    Frantzia eta espainako musika eta dantzaren bitartez "Romani" jendearen bizi bidaia erakusten da.

     

    3an Osteguna : CRUZANDO EL PUENTE: LOS SONIDOS DE ESTAMBUL (Fatih Akin) 2005 / 92 min. : Akinen "Cruzando el puente" filmako soinu banda sortzailea den Alex Hacke Estanbulerako bidaian jarraituko du, Baba Zula talde sikodelikoa ezagutuko dugu han ...

        Jarraian eta bizik : Ekialdekodantza/digeridoo ikuskizuna: TERE, IBAN eta NAIARAren eskutik.

     

    4an Ostirala : AGUJETAS, CANTAOR (Dominique Abel )  1999 / 58 min: "Me levanto con dolor de cabeza porque todas las noches sueño el cante"

     

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Matedeiko urtemugako egitaraua

    Kontzertuek, antzerkixe, pelixek, etabar. | Matadeixe |  2008/05/29  09:46

    azkoittiko matadeiko lokal handixe hartuzaneko 12.urtemugie.

    dozena urte hamaika kontukin...

                         MATADEIXE  2008ko ekaineko egitaraua


    jaixe 1, 20’30 : dvd proiekzioa

    "EN EL HOYO" (Juan Carlos Rulfo, Mexiko, 2006)

    zapatue 7, 21’30 kontziertue:  FERNALIA (etxeko uzta) + NED (Lyon) +KOURGANE (Pau) 
     Kourgane:  www.kourgane.com 
    www.myspace.com/ kourgane
     Ned:    http://nedisaband.wordpress.com 

    ostegune 12, 20'30:  laburmetrai aurkezpena   "Lo bakarrik" (Iban del Campo)

    zapatu 14
                  14'00  BAZKAIXE
                  17'00  KLOWNTUZ!  landa eremuA (Eibarko Koloklown konpainia)                   
                  GABIEN...  Le Noise (www.myspace.com/lenoise) + On Benito  (www.myspace.com/onbenito)

    jaixe 15, 20'00:  Bideo-lan aurkezpenak         
        "Proyecto Zero" (Ana Cabeza eta Antton Iturbe)
        "Laguna" (Paralux)
        "S/T" (Jesus Pueyo eta Oier Etxeberria)


    ostiela 20, 22'30 kontziertue: MORAU  (http://www.hotsak.com/A/Morau)

    zapatu 21, 21'30, 16mmtako proiekzixue:
    KING KONG (1933, Merian C. Cooper)

    jaixe 22, 20’30  antzerkixe
     "0 gradu 28minutu 0 segundo"(ZETAZEAK antzerki taldea) 

    astelena 23 gauean SUE

    ostiela 27, antzerkixe 22:00:   Ander Lipus eta Karabanak "hala mintzatu zen Zappatrusta"
     ta asteazkenero 21´30tan zine proiekzixue

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Lanaren kontrako zine-zikloa

    Gehi Baztartxon botatzeko filmak | Matadeixe |  2008/04/29  10:04

                                    LANAREN KONTRAKO ZINE-ZIKLOA

       LANAK: Libre egingo al gaitu?,... Duintasunik ematen al digu?,... Naskatzen ote gaitu?,... Munduko biztanle guztion bizibeharrak betetzeko eguneko hiru "fundamentozko" lanordurekin nahikoa izango litzatekeela, egia al da?,... Zergatik eta zertarako sartzen dugu bulegoetan nahiz lantegietan 8, 10 edo 12 lanordu egunero?,... Akaso ez al dugu ezer hoberik egiteko?,... Ba al dakigu zer ondorio ekartzen dituen produkzio-txikizioak?,... Denon artean egindako hain ahalegin handiaren etekinak, ba al dakigu nora doazen?,...

       Gehienek madarikatu eta oso gutxik bedeinkatutako gai honi buruzko hausnarketak egiten lagunduko diguten pelikula batzuk ditugu hemen.

       Guk argi daukagu: Lana ona izango balitz, dirudunek beraientzat eta beraien kideentzat bakarrik gordeko lukete. Ala ez?

    MATADEIXEN     Asteazkenetan 21,30ean eta jaixetan 20,30ean

    Apirilaren  30ean:   TIEMPOS MODERNOS - Chaplin 1936 EEBB 87 min.

    Maiatzaren  7an: ATRACO A LAS TRES  - J.M. Forqué 1962 Esp. 92 min.

                    

                     11an: EL METODO - Marcelo Piñeyro 2005 Esp. 155 min.

                     14an : ARCADIA - Costa Gavras 2005 Frantzia 122 min.

                     18an: LA CUADRILLA - Ken Loach EB 2001 96 min.

                     21ean: SMOKIN ROOM - R. Dual + J.D. Wallovits 2002 Esp. 88 min.

                     25ean: PAN Y ROSAS - Ken Loach 2000 EB, Frantzia, Alem.,.. 110 min.

                     28an: RIF-RAF - Ken Loach 1991 EB 95 min.

    Ekainaren  1ean: EN EL HOYO - J.C. Rulfo 2006 EEBB 84 min.

     

    ...eta Baztartxon, ostiraletan, 22,00tan

    Maiatzaren  9an: AL OTRO LADO   Fatih Akin  "122 min. Turkia, Alemania"

                     23an: COMETAS EN EL CIELO Marc Foster "122 min. EEBB"

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    AHT-aren kontrako kontzertue Matadeixen 2007-02-06

    Irudiak | Matadeixe |  2007/04/26  11:18

    AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga. AHT GELDITZEA BADAGO, PAREMOS EL TAV!!! 2007/02/06 00:12:52.092 GMT+1 Matadeixeko irudi ta bideoak: BIBA ZUEK!!
    Mundiala!!
    Ez dago beste hitzik aurreko igandean Azkoitiko Matadeixen izan genuen elkartasun festa deskribatzeko.

                    

    Matadeixera gerturatu ginanok, abeslariak entzuterako, 15 minutuko bideo bat gozatzeko aukera izan genuen, non Urbinako Erresistentzi gunearen historio azaltzen zen.

    Jarraian, Maialen Lujanbio, Joseba Tapia, Anari, Ruper Ordorika, Berri Txarrakeko Gorka Urbizu eta Fermin Muguruza ta taldekideak izan genituen gozagai... ta Juan Jose Ibarretxe ta Javier Gurrrutxaga!!!

                            

    A ze espektakuloa!! Azpikaldean festaren irudi eta bideoak ikusgai badituzue ere, ez dago konparatzerik bertan montatu zen eskandaloarekin!!! DE TRACA!!

    Javier Gurrutxagaren "Viaje con nosotros" abestiaren letra jarraitzeko ondoko flyer hau banatu zen.
           

    AHT EZ! Guneko weblog honetaz BIHOTZEZ ESKERRAK eman nahi dizkizuegu, bai kantariei gure gonbidapenari kaso egiteagatik, eta bai gerturatutako lagun eta adiskideei.

    Animo denei, lana eta borrokak ZUTIK DIRAU!!!!!!

    Argazki sorta ikusteko klik egin hemen.


    Juan Jose Ibarretxe, Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia aurkezten.


    Joseba Tapia eta Maialen Lujanbio


    Juan Jose Ibarretxe, Azkoitiko alkateari koplak ateratzen eta Anari aurkezten.


    Fermin Muguruza & akolitoak.


    Javier Gurruchaga & Juan Jose Ibarretxe


    Javier Gurruchaga & Juan Jose Ibarretxe, argia joan zenekoa.


    Azken agurra.

    Nork: AHT EZ! Gunea.2007/02/06 00:12:52.092 GMT+1
    Etiketak: tav matadeixe euskal_herria azkoitia aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

    Idatzi artikulu bat

    Izena:

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    AHT Ez gunearen aldeko jaialdia, Matadeixen

    ekitaldia | Matadeixe |  2007/01/26  17:33

    Datorren otsailaren 4ean, igandea, AHT EZ GUNEAren aldeko jaialdia antolatu du Azkoitiko Matadeixe Kulturgune okupatuak, 19:30ean. Maialen Lujanbio, Anari, Fermin Muguruza, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuk (Berri Txarrak taldeko kantariak) parte hartuko dute jaialdi honetan. Sarrerak mugatuak dira eta 10eurotan daude salgai, AHTren aurkako herri mugimenduari laguntza emateko.

    Jende askok ez du jakingo, agian, Abiadura Handiko Trenaren aurkako AHT EZ Erresistentzia Gunea egin denik. Bi hilabetetan zehar, azaroaren 3tik urtarrilaren 7ra, Arabako Urbina herrian elkartu garenontzat, AHT EZ GUNEA desobedientzia eta erresistentzia zibilaren bidetik proiektu txikitzaile horren obren hastapenari oposizioa egiteko topagunea izan da. Lanen oinetara eraman dugu protesta, ekintza zuzenari lehio bat ireki eta AHTren inposaketari aurre egiteko ahalmena daukagun kontzientzia suspertzeko.

    Urbinako erresistentziagunea norberaren ilusioaren eta partehartzearen arabera eraikitako borroka espazio autonomoa izan da. Batzuetan obretan sartu eta kateaketa ekintzak eginez lanak gelditu ditugu; beste batean nekazaritzako lurrak okupatu asmoz jarritako itxiturak eraitsi; bestetan kontzentrazioak, martxak, pintaketak, informazio buzoneaketak eta kalteturiko biztanleei bisitak egin dizkiegu; eta sarritan batzarrak, mahainguruak, herri bazkariak eta adin guztietako jendeari elkartzeko aukera eman dioten jai kutsuko ekitaldiak antolatu ditugu. Urbinara jende asko hurbildu da egun hauek guztietan, eta hamabostaldi batean eskualde eta erakunde ezberdinen artean txandak ere egin dira (Durangaldea, Goierri, Gasteiz, EHNE, tal de ekologistak ... ).

    Erresistentzia topatu eta gobernuek indar frogaren hautua egin dute, berriro ere, errepresio polizialarekin herri mugimenduari eraso egiteko. Horren lekuko ditugu Ertzaintzak nahiz Guardia Zibilak AHT EZ Gunean egindako 141 lagunen identifikazioak, 25 pertsonen auziperatzeak eta 5 atxiloketak; baita Urbinaren inguruan eman diren etengabeko patruilak, helikopteroen hegaldiak, kontrolak eta auto miaketak, obretan zinpeko goardian despliegea, mendian ibiltzeko debekuak, etabar. Horrela hasi dituzte AHTren lanak. Une honetan, "Altuna y Uria" enpresa eraikitzaileak -Arrazua-Ubarrundia eta Legutioren arteko AHTren zatiko lanen adjudikatzaileak-- 4 hilabete daramatza Luku herrixkaren ondoan AHTrentzat pasabide bat eraikitzen, EibarGasteiz autopistaren azpian. Porlanaren erregeek lur-eremu berriak okupatzeko eta obrak zabaltzeko asmoa daukate berehala: egin kontu, AHTren eraikuntza lanetan ~5 milioi euroko gastuak agindu dituzte Espainiako gobernuak eta Jaurlaritzak 2007 urteko aurrekontuetan. Bistan denez, agintari-teknokratek AHTren inposaketan aurrerantz eraman nahi gaituzte ihesi! Hala ere, AHTren aurkako herri mugimendua egunetik egunera indartsuagoa da, eta bere aldarrikapenak eta helburuak argiak dira:

    1) AHTren proiektua geldiaraztea eskatzen du, AHTak eragingo lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere.

    2) Inposaketa errefusatu eta kalteturiko herriei erabaki ahalmena itzultzea eskatzen du.
     
    3) Horrekin batera, instituzioetatik ezartzen ari den garraio eta gizarte eredua eztabaidagai jarri eta sakonki eraldatu behar dela eskatzen duo Alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak, eta inguru naturalak hondatzen ari diren neurri bertsuan, ezartzen ari zaigun jendarte-moldeak edonolako gizarte-kultura proiektu alternatiboren hondamena dakar berekin. Hortaz, ezinbestekoa da jendea antolatzea, eztabaida bultzatzea, eta desarrollismoaren eragin suntsitzaileak atzean uzteko egungo gizarte ereduaren eraldaketa sakon bati ekitea ..

    Hori denagatik, AHTren aurkako herri mugimenduarekin bat egiteko eta euskal herri guztietara zabaltzeko dei egiten dugu. Bakoitzak bere auzoan, ikastetxean, lantokian, gaztetxean eta herrian badugu zereginik proiektu txikitzaile hori borrokatzeko.

    Beraz, otsailaren 4ean Azkoitiko "Matadeixe" kulturgune okupatuak AHT EZ GUNEArekin bat eginez antolatu duen sustengu jaialdian biltzeko dei egiten dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero. Harremanetan jar zaitezte: "Matadeixe" kulturgune okupatua: 943025866 (Jontxu), 615747153 (Maolo) AHTren Aurkako Asanblada: 695715510.

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak