Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 12,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Matadeixe

Matadeixe

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Lanaren kontrako zine-zikloa

    Gehi Baztartxon botatzeko filmak | Matadeixe |  2008/04/29  10:04

                                    LANAREN KONTRAKO ZINE-ZIKLOA

       LANAK: Libre egingo al gaitu?,... Duintasunik ematen al digu?,... Naskatzen ote gaitu?,... Munduko biztanle guztion bizibeharrak betetzeko eguneko hiru "fundamentozko" lanordurekin nahikoa izango litzatekeela, egia al da?,... Zergatik eta zertarako sartzen dugu bulegoetan nahiz lantegietan 8, 10 edo 12 lanordu egunero?,... Akaso ez al dugu ezer hoberik egiteko?,... Ba al dakigu zer ondorio ekartzen dituen produkzio-txikizioak?,... Denon artean egindako hain ahalegin handiaren etekinak, ba al dakigu nora doazen?,...

       Gehienek madarikatu eta oso gutxik bedeinkatutako gai honi buruzko hausnarketak egiten lagunduko diguten pelikula batzuk ditugu hemen.

       Guk argi daukagu: Lana ona izango balitz, dirudunek beraientzat eta beraien kideentzat bakarrik gordeko lukete. Ala ez?

    MATADEIXEN     Asteazkenetan 21,30ean eta jaixetan 20,30ean

    Apirilaren  30ean:   TIEMPOS MODERNOS - Chaplin 1936 EEBB 87 min.

    Maiatzaren  7an: ATRACO A LAS TRES  - J.M. Forqué 1962 Esp. 92 min.

                     11n : ARCADIA - Costa Gavras 2005 Frantzia 122 min.

                     14an: EL METODO - Marcelo Piñeyro 2005 Esp. 155 min.

                     18an: LA CUADRILLA - Ken Loach EB 2001 96 min.

                     21ean: SMOKIN ROOM - R. Dual + J.D. Wallovits 2002 Esp. 88 min.

                     25ean: PAN Y ROSAS - Ken Loach 2000 EB, Frantzia, Alem.,.. 110 min.

                     28an: RIF-RAF - Ken Loach 1991 EB 95 min.

    Ekainaren  1ean: EN EL HOYO - J.C. Rulfo 2006 EEBB 84 min.

     

    ...eta Baztartxon, ostiraletan, 22,00tan

    Maiatzaren  9an: AL OTRO LADO   Fatih Akin  "122 min. Turkia, Alemania"

                     23an: COMETAS EN EL CIELO Marc Foster "122 min. EEBB"

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Bebarruko jardunek - Ekitaldiak

    Maiatzaren 8, 9, 10ean | Matadeixe |  2008/04/25  12:16

    BEBARRUKO JARDUNEK   2008  Maiatzaren 8, 9, 10

    Eromatadeixe  - Romattatoio

    OSTEGUNA maiatzak 8     

    ·         Giammarco Serra:
     Dokumentariak . “ Berlusconia ”bere liburuaren
    inguruan solasaldia. < /P>

    ·         Afaria ixilean

    ·         Alex Mendizabal:
     “Operetta”

    ·         Professor Van der Flaffen-en
    joku interbentzioak

    ·         S.P.U.L.K.P.Z.  (Soinu
    paisaiak urpean, labirintoan, kartzelan paisai zoinu)
    egitasmoko kartzelari buruzko paisai soinuen entzunaldia
     

    OSTIRALA maiatzak 9

    ·         Marcello Liberato: “Lo
    Sgocciolatoio”  ttanttakaria *

    ·         Stefano De Angelis, Gabriele
    Serini, Marcello Liberato: Costellazioni (bideo proiekzioak,
    soinuak, …) Almohadak edota mantak ekarri itzazue lurrean
    eroso jartzeko)

    ·         Warner: “Warner”
         (malabarak )

    ·         Antonio Tremani: “Fach iro
    italiano”  “Coccoricò” (malabar pailazoa) Arabian
    Night Band-en laguntzarekin

    ·         Paolone, G. Serini, Giammarco
    Serra: “Immagini piane”  (bideo ta pianoa )

    LARUNBATA maiatzak 10
    CUCINEMA    (kozinema )

    Cucinema di Genzano (italianoz kutxinema di ienzano
    irakurtzen da) 2004 urtean jaio zen, Tinello estudioan,
    Genzanon, Eromako probintziako herria. Tailer, istalazio eta
    ekitaldi performance arteko egunaldia da.
    Cucinema haseran adiskidet asun kontua izan zen,
    aurrerantzean indarberritu dena. Castelli Romani bailarako
    eta bereziki Genzanoko (Nemi laku gainean dagoen herria)
    errezeta bilduman oinarritu zen hasieran. Bai eta zinema,
    pintura, musika zaletasunean eta elementuen trasformaziotan,
    bisual, soinu, ukimen, usain, zapore eta pentsamendu
    esperientziak eraldatuz eta modu berritan aurkeztuz eta
    biziaraziz.

    Datorren jendearentzat aurkikuntza galanta da beti ….
    haientzat ohar gutxi eta beharrezkoak "…bila ezazue orain
    nola mugitu eta laborategi hauen artean zer egin , zuentzat
    pentsatuak eta prestatuak. Zuek ez bait zarete Cucinemaren
    publikoa baizik eta Cucinema bera…" Lana zera honetan
    datza, material hauek trasformatu. Beste izate planu
    batzutara eraman (pelikula eskuekin ikutu eta sentitzen da
    bereziki. Eta hainbat "teknika" edo prozedura ondoren
    proiektorearen "su-tik" igarotzen da, argi imagin
    mugikorrean bilakatuz. Baita soinu bandarako prestatutako
    materialak ere, soinu sensaziotan kozinatuak izanen dira,
    eta jakiak sukaldean prestaturik janari bihurtu eta afarian
    kontsumatuak izanen diren moduan …)  www.amenicuc.org

     

     

     

     

     

     


    marcello liberatoren “lo sgocciolatoio”


    Ttanta bat mila atsotitzan da …

    Ttanta bat erori ahal den posibilitate ugariren artean,
    zenbait
    Uraren eta soinua uretan trasmisio modu, zenbait
    Ttanta dario zera den eta zera bati bati entzuteko modu,
    zenbait.

    "Lo Sgocciolatoio" (ttanttakaria) seguruaski behin ere egin
    daiteken mikroantzerki lan zabal baten zati inprobisatu bat
    da.
    "Lo Sgocciolatoio" hazien soinua da, zuhaitzen fruituetatik
    gorderik dauden haziena, lurrera bertze plantak sortzera
    hegan egiten duten haziena, eta doaztenena etabar.
    "Lo Sgocciolatoio" hainbat zeru eta urtaro kondentsaturen
    irudi eta musika da.
    "Lo Sgocciolatoio" ura eta musikarekin sortutako jolas modu
    bat da, soinuaren eta isiltasunaren arteko denboraren
    balantza entzutearen edertasuna berriz aurkitzeko helburua
    bertzerik ez duen jolasa.

    …Unibertso osoan presentea den hari sare infinito batekin
    sortzen den jolasa da; bertan hari horizontalek espazioak
    zeharkatzen dituzte eta bertikalek denbora.
    Harien elkargurutze bakoitzean banako bat dago eta banako
    bakoitza kristalezko perla bat da. Bizitzaren argia
    kristalezko perla bakoitzean sartzen da eta berau argitzen
    du; perla bakoitzak ez ditu soilik sare osoko kristaletatik
    heldu diren argiak islatzen, baizik urrunago joanik, sare
    osoko islak jasotzen ditu, Indraren sarea deritzona islatzen
    du.
     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    AHT-aren kontrako kontzertue Matadeixen 2007-02-06

    Irudiak | Matadeixe |  2007/04/26  11:18

    AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga. AHT GELDITZEA BADAGO, PAREMOS EL TAV!!! 2007/02/06 00:12:52.092 GMT+1 Matadeixeko irudi ta bideoak: BIBA ZUEK!!
    Mundiala!!
    Ez dago beste hitzik aurreko igandean Azkoitiko Matadeixen izan genuen elkartasun festa deskribatzeko.

                    

    Matadeixera gerturatu ginanok, abeslariak entzuterako, 15 minutuko bideo bat gozatzeko aukera izan genuen, non Urbinako Erresistentzi gunearen historio azaltzen zen.

    Jarraian, Maialen Lujanbio, Joseba Tapia, Anari, Ruper Ordorika, Berri Txarrakeko Gorka Urbizu eta Fermin Muguruza ta taldekideak izan genituen gozagai... ta Juan Jose Ibarretxe ta Javier Gurrrutxaga!!!

                            

    A ze espektakuloa!! Azpikaldean festaren irudi eta bideoak ikusgai badituzue ere, ez dago konparatzerik bertan montatu zen eskandaloarekin!!! DE TRACA!!

    Javier Gurrutxagaren "Viaje con nosotros" abestiaren letra jarraitzeko ondoko flyer hau banatu zen.
           

    AHT EZ! Guneko weblog honetaz BIHOTZEZ ESKERRAK eman nahi dizkizuegu, bai kantariei gure gonbidapenari kaso egiteagatik, eta bai gerturatutako lagun eta adiskideei.

    Animo denei, lana eta borrokak ZUTIK DIRAU!!!!!!

    Argazki sorta ikusteko klik egin hemen.


    Juan Jose Ibarretxe, Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia aurkezten.


    Joseba Tapia eta Maialen Lujanbio


    Juan Jose Ibarretxe, Azkoitiko alkateari koplak ateratzen eta Anari aurkezten.


    Fermin Muguruza & akolitoak.


    Javier Gurruchaga & Juan Jose Ibarretxe


    Javier Gurruchaga & Juan Jose Ibarretxe, argia joan zenekoa.


    Azken agurra.

    Nork: AHT EZ! Gunea.2007/02/06 00:12:52.092 GMT+1
    Etiketak: tav matadeixe euskal_herria azkoitia aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

    Idatzi artikulu bat

    Izena:

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    AHT Ez gunearen aldeko jaialdia, Matadeixen

    ekitaldia | Matadeixe |  2007/01/26  17:33

    Datorren otsailaren 4ean, igandea, AHT EZ GUNEAren aldeko jaialdia antolatu du Azkoitiko Matadeixe Kulturgune okupatuak, 19:30ean. Maialen Lujanbio, Anari, Fermin Muguruza, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuk (Berri Txarrak taldeko kantariak) parte hartuko dute jaialdi honetan. Sarrerak mugatuak dira eta 10eurotan daude salgai, AHTren aurkako herri mugimenduari laguntza emateko.

    Jende askok ez du jakingo, agian, Abiadura Handiko Trenaren aurkako AHT EZ Erresistentzia Gunea egin denik. Bi hilabetetan zehar, azaroaren 3tik urtarrilaren 7ra, Arabako Urbina herrian elkartu garenontzat, AHT EZ GUNEA desobedientzia eta erresistentzia zibilaren bidetik proiektu txikitzaile horren obren hastapenari oposizioa egiteko topagunea izan da. Lanen oinetara eraman dugu protesta, ekintza zuzenari lehio bat ireki eta AHTren inposaketari aurre egiteko ahalmena daukagun kontzientzia suspertzeko.

    Urbinako erresistentziagunea norberaren ilusioaren eta partehartzearen arabera eraikitako borroka espazio autonomoa izan da. Batzuetan obretan sartu eta kateaketa ekintzak eginez lanak gelditu ditugu; beste batean nekazaritzako lurrak okupatu asmoz jarritako itxiturak eraitsi; bestetan kontzentrazioak, martxak, pintaketak, informazio buzoneaketak eta kalteturiko biztanleei bisitak egin dizkiegu; eta sarritan batzarrak, mahainguruak, herri bazkariak eta adin guztietako jendeari elkartzeko aukera eman dioten jai kutsuko ekitaldiak antolatu ditugu. Urbinara jende asko hurbildu da egun hauek guztietan, eta hamabostaldi batean eskualde eta erakunde ezberdinen artean txandak ere egin dira (Durangaldea, Goierri, Gasteiz, EHNE, tal de ekologistak ... ).

    Erresistentzia topatu eta gobernuek indar frogaren hautua egin dute, berriro ere, errepresio polizialarekin herri mugimenduari eraso egiteko. Horren lekuko ditugu Ertzaintzak nahiz Guardia Zibilak AHT EZ Gunean egindako 141 lagunen identifikazioak, 25 pertsonen auziperatzeak eta 5 atxiloketak; baita Urbinaren inguruan eman diren etengabeko patruilak, helikopteroen hegaldiak, kontrolak eta auto miaketak, obretan zinpeko goardian despliegea, mendian ibiltzeko debekuak, etabar. Horrela hasi dituzte AHTren lanak. Une honetan, "Altuna y Uria" enpresa eraikitzaileak -Arrazua-Ubarrundia eta Legutioren arteko AHTren zatiko lanen adjudikatzaileak-- 4 hilabete daramatza Luku herrixkaren ondoan AHTrentzat pasabide bat eraikitzen, EibarGasteiz autopistaren azpian. Porlanaren erregeek lur-eremu berriak okupatzeko eta obrak zabaltzeko asmoa daukate berehala: egin kontu, AHTren eraikuntza lanetan ~5 milioi euroko gastuak agindu dituzte Espainiako gobernuak eta Jaurlaritzak 2007 urteko aurrekontuetan. Bistan denez, agintari-teknokratek AHTren inposaketan aurrerantz eraman nahi gaituzte ihesi! Hala ere, AHTren aurkako herri mugimendua egunetik egunera indartsuagoa da, eta bere aldarrikapenak eta helburuak argiak dira:

    1) AHTren proiektua geldiaraztea eskatzen du, AHTak eragingo lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere.

    2) Inposaketa errefusatu eta kalteturiko herriei erabaki ahalmena itzultzea eskatzen du.
     
    3) Horrekin batera, instituzioetatik ezartzen ari den garraio eta gizarte eredua eztabaidagai jarri eta sakonki eraldatu behar dela eskatzen duo Alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak, eta inguru naturalak hondatzen ari diren neurri bertsuan, ezartzen ari zaigun jendarte-moldeak edonolako gizarte-kultura proiektu alternatiboren hondamena dakar berekin. Hortaz, ezinbestekoa da jendea antolatzea, eztabaida bultzatzea, eta desarrollismoaren eragin suntsitzaileak atzean uzteko egungo gizarte ereduaren eraldaketa sakon bati ekitea ..

    Hori denagatik, AHTren aurkako herri mugimenduarekin bat egiteko eta euskal herri guztietara zabaltzeko dei egiten dugu. Bakoitzak bere auzoan, ikastetxean, lantokian, gaztetxean eta herrian badugu zereginik proiektu txikitzaile hori borrokatzeko.

    Beraz, otsailaren 4ean Azkoitiko "Matadeixe" kulturgune okupatuak AHT EZ GUNEArekin bat eginez antolatu duen sustengu jaialdian biltzeko dei egiten dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero. Harremanetan jar zaitezte: "Matadeixe" kulturgune okupatua: 943025866 (Jontxu), 615747153 (Maolo) AHTren Aurkako Asanblada: 695715510.

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Azkoitiko Matadeixeko X. urtemugako komunikatua

    10 URTE EZ DA EZER | Matadeixe |  2006/06/29  10:33

    Ure bat gehiago. Eta iada 10 doaz.

    Urte bat gehiago, kontzertu, antzerki, olerki, hitzaldi-eztabaida, pelikula, liburu aurkespen,... urte bat gehiago.

    Bizitza urte bat gehiago, egi bihurtutako ametsena.

    Asko gara txikienetakoak, xumeenetakoak, egunez egun eta pixkanaka kolore eta ekimenak bueltatze dizkiogunak denborarekin arnasa galdu zuten guneei. Gure zintzotasunarekin, gure eguneroko lanarekin, eta gure giza akatsekin..

    Sarritan esan dugu ez dugula instalazio erraldoirik nahi, ezta muntaia argitsurik ere, ezta errekonozimendu heroikorik ere. Hori guztia dirutza kostatzen baita eta guk ez dugu hainbeste behar, bai baitakigu gutxirekin eta askoren artean mordoa egiten dela.

    Gure bihotzak mugiarazten dituen jakiminetan sakondu eta hauek egi bihurtzen ikustea da nahi duguna. Barnean dugun giza arima erakutsi eta sakondu nahi dugu. Autonomoki eta personalki antolatzen ikastea iritzi guztien balioraren onarpenak.

    Holaxe, zalantzak argituz eta gogor zapalduz, beste urte bat pasa dugu.

    Baina mehatxuaren itzal ilunak jarraitu gaitu. Urtero bezala: proiektu urbanistikoak, benetan beharrezkoa ez den zubi bat, alkatea,... betikoa.

    Gure agintariek, beti bezala, geure kasa pentsatu eta ekiteko ez gauzak garela uste dute. Zaharberritu eta antolatzen ditugun lokalak garapen sozialerako tresna bezala ez dituzte ikusten, ez dute onartu nahi gune hauetan egiten diren ekimenen balio kultural izugarria. Salerosteko artalde bezala ikusten gaituzte.

    Ixilik edo urruti nahi gaituzte. Elkargune baten, Aizpurutxuko apeaderoan, Jan da Lo zaharrean (baztertuak).

    Autoritarismo arroan murgilduta, indar ekonomiko handiez inguratuta itxuak eta gorrak bihurtu dira, ez dira gai kalearen taupada eta etorkizuna sentitzeko. Beraien interes pertsonal eta alderdikoiak bakarrik ikusten dituzte. Eraien "agintzen dut"arekin kaosa zabalduz.

    Herriak asfaltoa, hormigoia eta proiektu faraonikoekin betetzen dituzte. Diru publikoa enpresa handien mesederako, beraien irudiarekiko errespetua bultzatzeko, kanpaina mediatiko lotsagarriak egiteko erabiltzen dute.

    Gainera txikiak itotzen gaituzte, gehiengo garenak, beraien soldata eta gehigarriak ordaintzen ditugunak alegia.

    Kartelak jarriz gero multak ezartzen dizkigute, herri bezala ixiltzen gaituzte eta ezarritakoaren beste aukera bezala gutxiesten gaituzte.

    Bortizkeri horren aurrean datorkigu errebeldia, eta ezetz diogu. Ez goazela Matadeittik. Gure ametsen arnasa mantendu behar dugu, askatasun gune txiki hauen bizitza. Eguneroko lanaz hitza argi izateko borrokatu behar gara. Pertsonak baikara, eta horrexegaitik aske izan behar dugu.

    Baina ezin dugu guk bakarrik egin eta nahastuta ibil daitekeen jende askoren bihotzak ukitu nahi ditugu, agian esklabu izatera, lau urtean behin agintariz aldatzera makurtzen ez den jendea.

    Gure arima kolektiboa hazten joatea lortu behar dugu jakin-min intelektual dosi txikiekin, antolakuntza gaitasunarekin, etika pertsonalarekin, eta harremanen parekotasuna maila guztietara hedatuz.

    Lerro hauek irakurtzean ispilu baten aurrean bezala ikustea gustatuko litzaiguke, zuen bihotzak penatzea gauden egoera ezagutzean, herriko ekintza kulturalen txoko honen desagerpenaren mehatxuak, zure duintasunaren zati bat arriskuan ikustaraztea.

    Atsekabe hau konpartitzea nahi dugu. Eta gu guztion minak indartsu egin gaitzala txikitzaileen boterea geldiarazteko, uxatuko dituen etsairik gabe gu guztiontzat amesgaizto bihurtzen ari dira.

    Behingoz pakean utz gaitzatela eta egunero inguruan guztiok dugun ilunaren amaiera.

    Egia da, hamar urte ez da ezer.

    Ametsak egi bihurtzeko beste pila bat baititugu aurretik.

    Guztionak. Guztion artean.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: Xab12i | 2006-07-14 | 16:21

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak