Gaia: mendia
««Itzuli blog osora
Eguzkitan lasai egotera nora?
mendia - jendea | Leire Larraņaga |
2006/07/14
14:48

Hondartzak jendez gainezka egoten direlako edo hasierako zuritasuna
kentzeko gero eta gehiago dira mendian eguzkia hartzea erabaki dutenak.
Argazkiko bi neskek ere ideia horixe izango zuten, eta Panticosako
bainuetxetik gorako Bachimanako Ibonen bidean jarri ziren eguzkia
hartzen. Baina uste dut lasaitasuna nahi bazuten ez zutela asmatu.
Erromesaldiyen baino jende gehiago zebilen gora eta behera! Hori bai,
errematea ibaian bertan azaldutako 'descensoko' taldeak jarri zuen.
Nora joan behar da etzanda lasai egoteko?

Lotura zuzena |
Erantzun