Gaia: Venezia
««Itzuli blog osora
Zein ote da udetako audia?
garraioa Venezia | Leire Larraņaga |
2006/02/16
12:47

Badira munduan leku kurioso pila. Venezia horietako bat da. Dena ur
gainean eraikita dago, eta batetik bestera joateko oinez edo txalupaz
ibili behar da. Txalupak, noski, era guztietakoak daude. Grazia egin
zidan sirena entzun eta anbulantzia udetan azaldu zenean. Pena, ordea,
kamera poltsan nuela eta argazkirik ezin atera! Baina laster azaldu
ziren garraiolari hauek.
Azpeitia ere nahiko kuriosoa da. Kotxeekin dugun afizioa zenbaitentzat
'gaxotasuna' da. Audi gehien duen herria omen da, hori entzun dut
behintzat. Venezian pentsatu nuen, azpeitiarrak hemen biziko baginateke
nolako txalupak izengo genituzke? Guk sortutako olatuekin laster
bidaliko genuke hondora Venezia. Seguru!
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
ona leire | 2006-02-16 | 15:34