Gaia: Irisgarritasuna
««Itzuli blog osora
Irisgarritasuna?
Irisgarritasuna | Leire Larraņaga |
2006/12/1
09:52

Gure garunetan kontu batzuk irisgarritasun arazoak dituzte. Tokatu
arte, norberak bizi arte, ez ditugu kontuan hartzen. Horietako bat
ezinduek kalean ibiltzeko dituzten zailtasunenena da.
Onartzen dut gure etxean amama "sillan" gelditu arte ez niola kaso
handirik egiten espaloietan-eta aparkatzen ditugun autoei, eta neuk ere
behin baino gehiagotan (dirua ateratzeko, periodikue erosteko, dendatik
enkargua jasotzeko...) aparkatu izan dudala aldapatxo horietan. Bidea
libre uzten dudala eta inori, kotxeei noski, enbarazu egiten ez
diodala-eta lasai asko gainera.
Orain ikusi dut zer traba egiten dugun. Aituta dut Azpeitia herri
eredugarria omen dela irisgarritasun kontuetan: espaloi guztietan
aldapak, itxuentzat zebra-bideak markatuta, aldapetan heldulekuak...
Dudarik ez dut bakarren batek lan handia egingo zuela horiek
jartzeko, ezinduren batek esan nahi dut. Baina alper xamarrik izango da
guztiok ez badugu kontzientzia hartzen eta gure "ezintasun mentala"
gainditzen. Eta blog hau aprobetxatu nahi nuke horretarako.
Ah, lekua ezagutzen ez duzuenontzat Etxe-Alai eta Santutxo auzoetarako
karakolean jarri duten igogailurako sarrera da hori. Sarrera bakarra.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
inigo | 2006-12-01 | 12:00