Gaia: -
««Itzuli blog osora
Kontxako bandera - zaletuak
Donostia - Kontxako bandera | Leire Larraņaga |
2006/09/4
11:39

Kontxako Banderako lehenengo igandea zen atzokoa, ez dut zaletasun
berezirik estropadetako, baina egun pasarako aitzaki polita eta han
izan nintzen. Arraunean ari zirenei begira baino entretenimendu gehiago
izan nuen ingurukoekin, zaletuekin. Haiek bai interesa jarri! Horko
irrati txiki, horko 'kataleju', denborak apuntatzeko libretatxoak,
bozina eta bestelakoak...



Lotura zuzena |
Erantzun
Eguzkitan lasai egotera nora?
mendia - jendea | Leire Larraņaga |
2006/07/14
14:48

Hondartzak jendez gainezka egoten direlako edo hasierako zuritasuna
kentzeko gero eta gehiago dira mendian eguzkia hartzea erabaki dutenak.
Argazkiko bi neskek ere ideia horixe izango zuten, eta Panticosako
bainuetxetik gorako Bachimanako Ibonen bidean jarri ziren eguzkia
hartzen. Baina uste dut lasaitasuna nahi bazuten ez zutela asmatu.
Erromesaldiyen baino jende gehiago zebilen gora eta behera! Hori bai,
errematea ibaian bertan azaldutako 'descensoko' taldeak jarri zuen.
Nora joan behar da etzanda lasai egoteko?

Lotura zuzena |
Erantzun