Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 9,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Leire, beire

Leire, beire

(Leire Larrañaga)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Baserritarren Eguna, uztailak 22

    festak | Leire Larrañaga |  2007/07/23  11:05

    Atzoko eguneko argazki batzuk.

















    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: amaiagarmendia | 2007-07-25 | 21:45

     

    Jakinekoa zen

    kotxeak | Leire Larra�aga |  2007/07/20  10:38

    Bai, jakinekoa zen. Jakinekoa zen Perez Arregiko plazatxoak kotxerik gabe etzuela asko iraungo. Azpeitiarrak bi pausu ematea baino nahiago dugulako edozer egin eta kotxea delako gure 'patroi handia'. Non dugun 'errena' ere ezaguna da, eta plazatxoan kotxerik ez aparkatzeko piboteak jarri dituzte, baina nahikoa ez. Plazatxora kotxea sartu daiteke eta lotsa handirik gabe erdi-erdian uzten duenik ere bada. Azpeitiko hiri zintzo eta leiala omen gara, halaxe dio Udalak bere oharretan. Azpeitiko hiri alper eta nagia jarri beharko luke, zuzenagoa litzateke.

    Argazkiak gaur, ostirala, goizean 10:30ean ateratakoak dira. Damason, Soreasun, Zelai luze inguruan ordu horretan aparkatzeko arazorik ba al da?




    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Urtegian Madison County-ko zubia?

    urtegia | Leire Larrañaga |  2007/06/11  12:59

    - Aspaldi izen al haiz pantanuen? ikusi al den bide berriye?
    - Azkena neguen eta orduen iten ari hitunan
    - Oso politte jarri dinebe. Ni lasterka joaten naun, eta bide berri horretan ez zegon aldaparik. Bankuek, heziyek bide ertzien eta Madisoneko zubi bat'e jarri dinebe.
    - Madisoneko zubiye?
    - Bai, egurrezko zubi polit bat. Aterpe ta guzti.
    - Ikusi ber dinet hori!












    P.D.: Clint Eastwood-ek politto ateako zuen zubitxue.


    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. antton | 2007-06-11 | 20:11

     

    Poteo lagun xelebrea

    sokamuturra | Leire Larrañaga |  2007/03/6  12:15

    Email kate luze horietako baten ondoren bi argazki hauek jaso ditut gaur. Niri anaiak bidali dit, hari laneko batek, lanekoari lagun batek, hari beste lagun batek, hari auskalo nork. Honez gero Azpeiti erdiak ikusita izango ditu argazkiak, baina blogean jartzeko modukoak direla iruditu zait.

    Egilearentzat oharra: Saiatu naiz zure aztarna ateratzen, baina ez da erraza. Blog hau ikusteko kasualitatea tokatzen bada, estimatuko nuke noiz eta nola atera zenituen argazkiak eta taberna barruko 'giroa' komentatuko bazenuke.




    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. leire | 2007-03-12 | 12:10

     

    Udaberria hemen da

    udaberria | Leire Larrañaga |  2007/02/23  13:39



    Eguraldia zoratu xamar dabilela nabarmena da. Otsailak 23 da gaur eta udaberria hemen da dagoeneko. Aurten Corte Inglesera baino lehenago etorri da gainera. Batzuentzat, Berotegi Efeketuaren kontua da; besteentzat, ziklikoa da, beti izan dira holakoak: neguan manga motzetan eta udaberrian elurteak. Zergatiaren adostasunik inoiz izango den ez dakit, baina egia da ingurumena asko ez dugula zaintzen. Nik nere aldetik Kyotokoaren zain egon gabe neure konpromiso batzuk hartzeko asmoa dut. Hauexek:

    - Ahalik eta ur gutxien erabiliko dut.
    - Argia beharrezkoa denean bakarrik piztuko dut. Eta kontsumo txikiko bonbilak jarriko ditut.
    - Gaur baino ganora gehiagorekin birziklatuko dut. Yogurt poteak nora botatzen dira, kartoietara edo ontzietara?
    - Kotxea beharrezko dudanean ibiliko dut. Buenooooooo, hau ez dakit ba egingo dudan. Baina ez da nere kulpagatik bakarrik izango eh! Paseoko bizikleta bat erosi nuen orain urte batzuk, Gloria bataiatu nuen (marka horretakoa zen), eta bi hilabete ez nuen iraun bizikletarekin. Harzubiko tabernara ia-ia sartu nintzen Eusko Treneko autobus bat gainera etorri zitzaidalako. Harrez gero ez dut Azpeitian gehiago erabili. Nik uste kotxea ahalik eta gutxien erabiliko dut jarrita egokiago izango dela.
    - Beharrezko denean bakarrik inprimatuko dut. Ordenagailuan dudan guztia paperean ez dut behar.
    - Nire konpromisoak publiko egin eta ingurukoak ere norberaren konpromisoak hartzera bultzatuko ditut.

    Listo, azkena behintzat egin dut.

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: leire | 2007-02-23 | 17:51

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak