Nun bitu?
onddoak | Leire Larraņaga |
2006/10/4
17:11

Atzo gure attek etxera onddoak ekarri zituen. Lagun batek eman omen
zizkion, kilo mordozka bildu zuela eta. Urtero izaten ditugu gurean
onddoak, beti atten lagunen batek emanda. Eta estimatzen dira.
Mantzoagatik jaten ditugu! Baina nik jateko horrez gain, behingoagatik
nahi nuke zelaira joan eta onddo 'alfonbra' bat topatzea, eta
kontuz-kontuz otarran batzea. Jatea baino ederragoa izango da hori. A
zer emozioa! Baina jai dut. Neri ez dit balio Murumendin badirela
esateak. Zein langatatik abiatu eta zenbagarren pinuazpian dauden jakin
nahi dut nik. Alper xamarra ere banaiz eta. Inork esango al dit?

|
1. batemat - 2006-10-05 | 17:57
ni gaur jun nahiz onddo bila baina gibel urdinak soilik aurkitu ditut.Besterik ezean...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|