Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Leire, beire »  Geltokia, ezin geldiago

Leire, beire

(Leire Larrañaga)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Geltokia, ezin geldiago

    Canfranc geltokia trena | Leire Larrañaga |  2006/03/9  19:34


    Pirinioetako herri txiki batean bada geltoki zahar bat, Canfranc-eko geltokia. Titanic baino luzeagoa omen da, hala saltzen dute behintzat. Han inguruan ezaguna da Doctor Zhivago pelikulako sekuentzia batzuk hor grabatu zituztelako (argazki hauek atera nituenean ere nahiko Siberia zegoen!), baina seguruenik ezagunagoa izango da II. Mundu Gerran naziek urrea pasatu zutelako. Gaur egun ez du itxura oso ona, eta bertakoek Aragoiko gobernuak 'monumentu historiko artistiko' izendatu zutenarekin zerbait egiteko eskatzen dute; museoren bat jarri, hotela egin... Betikoa. Inork gutxik eskatzen du berriro martxan jartzea. Inoiz handik bazabiltzate geldialdiren bat egitera animatu nahi zaituztet, merezi du.

     

     

    1.  Juan Joxe - 2006-03-10 | 10:22
    Kaixo Leire, argazkiak konposizioz ondo daude, ikusten da angelu zabaleko objektiboa erabili duzula eta horrekin sakonera oso handia ematea lortu dezu. Argiz ez daude hain ondo, argazki gehienetan elurra zuriegi dago, detailerik gabe, hau argazkiaren erdi aldea iluna denean gertatzen da, kamarak zona orretan behar duen argia neurtzen du eta hortik kanpo gauza argiak badaude zuriegi geratzen dira, hori gerta ez dadin, aurrena ez zuria eta ez beltza den gauza batean argia neurtu, esaterako, belarra, neurketa hori gorde, gero berriz enkuadratu eta argazkia atera. Konturatuko zera “Trena” izeneko argazkia dagoela argiz ondoena, eta hori lehen esandakoa gaitik da, dena den, elurra ez da oso erraza ondo ateratzea, behintzat argi kontraste handiak badaude.Beno, hauek nere iritziak besterik ez dira. Ondo izan

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak