|
1. Josu Azpillaga - 2006-02-09 | 13:07
Polita, Leire. Baina ezin al hitunan etxe hoiek kendu paretik? Pasabide irteera zuri-zuri bat politagoa izango hunan...Kar-kar.
2. Ezin asmatu! - 2006-02-09 | 13:23
Saiatu ta saiatu ari naiz, baina ezin atzeman zein pasabide den hori. Atzeko horrek Etxe-Alaiko torrea dirudi ba... Zeharo deskuidatuta ote nabil ba?
3. Bai, nik uste baietz - 2006-02-09 | 13:38
Bai, nik uste Etxe-Alaiko torrea dela
4. Arana Goikoako bat - 2006-02-09 | 14:32
Ustet danoke antzeman dezuela ze torre dan, baņo... Arana Goikoai ez kendu torreik!Etxe Alai aurrien dao, baņo Arana Goikoako torrie da.
5. Leire - 2006-02-09 | 14:34
. 2 eta 3. Arana Goikoako torrea da irudian azaltzen dena. Eta argazkia Ela azpian-alboan dagoen eskaileretan ateratakoa da. Eta Josu. Etxe hori paretik gustora kenduko nuke. Atzean bizi nauk eta! Eta auzo horretakoek ere egin ez bazan nahigo. Gure etxean beti entzun diat bi egitekoak (Azpeitiko dorre bikiak?) zirela, bestea orain parkea dagoen horretan, Txapanekoan, eta kexatu egin zirela-eta ez zela egin bestea. Karakola ez egiteko ere kexatu omen ziren, eta auzo elkartea-edo sortu omen zuten, baina aperrik!
6. Juan Joxe - 2006-02-09 | 20:06
Kaixo Leire, hasteko esan behar dizut nahiko gai zaila aukeratu dezula, teknikoki kontrargiak ez direlako batere errazak, ala eta guztiz argiz ondo dago eta pertsonaren silueta ere bai, ahal izan ez gero dorrea saihestu bazenu hobeto izango zen, bistak horrekin topo egiten duelako eta pertsonari protagonismoa eta irtenbidea kendu ere bai. Agur eta beste bat arte
7. torrea oso ondo - 2006-04-10 | 20:10
Ba niri argazkia asko gustatu zait, eta gehien, torrearen irudia pasabidearen irteeran. Argazki benetan arkitektonikoa!
|