Leire, beire
sarrera | Leire Larraņaga |
2006/02/2
11:36
Kaixo blogzale.
Uztarriak bere blogean nere argazkiak erakusteko aukera eman dit,
eta nik lotsagabe aukera aprobetxatu dut. Aspaldidanik naiz argazki
zalea, egia esan ez naiz gogoratzen noiz izan nuen lehenengo kamera
eskuetan, baina bai zein izan dudan kuttunena. Osabaren,
Alejandro Kortadiren, Pentax bat, lurrera erori eta baldosa apurtuko
zuen horietakoa, auskalo noizkoa, nik jaso nuenean 30 urte izango
zituen. Harekin ikasi nuen argazkiak ateratzen, Aralarrera egindako
egun pasa baten lapurtu zidaten arte. Udalekuetan egindako lanarekin
erosi nuen beste bat, hura ere Pentaxa. Gaur arte ibili naiz harekin,
gustura, baina orain teknologi berriekin 'modernizatu' naiz, etakamera digitala dut. Hau ere Pentaxa!
Juan Joxeren aldamenean
nire argazkiak erakusteak erreparo pixkat ematen dit, baina saiatuko
naiz. Ea gustatzen zaizkizuen.
Leire
|
1. Begoņa - 2006-02-02 | 13:03
Leire, argazkiak zoragarriak!. Zure osaba Alejandro, maisua zen argazkiak ateratzen. Nire iloba Beņatek badu hark ateratako argazki zoragarri bat.
2. elegantiek!! - 2006-02-02 | 20:20
lasai, eztakezu Juan Josen albuen lotzaberrik. arek onak atatzeitu ta zuk e bai.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|