Baserritarren Eguna, uztailak 22
festak | Leire Larrañaga |
2007/07/23
11:05
Atzoko eguneko argazki batzuk.



















Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
amaiagarmendia | 2007-07-25 | 21:45
Jakinekoa zen
kotxeak | Leire Larra�aga |
2007/07/20
10:38
Bai, jakinekoa zen. Jakinekoa zen Perez Arregiko plazatxoak kotxerik
gabe etzuela asko iraungo. Azpeitiarrak bi pausu ematea baino nahiago
dugulako edozer egin eta kotxea delako gure 'patroi handia'. Non dugun
'errena' ere ezaguna da, eta plazatxoan kotxerik ez aparkatzeko
piboteak jarri dituzte, baina nahikoa ez. Plazatxora kotxea sartu
daiteke eta lotsa handirik gabe erdi-erdian uzten duenik ere bada. Azpeitiko hiri zintzo eta leiala omen gara, halaxe dio Udalak bere oharretan. Azpeitiko hiri alper eta nagia jarri beharko luke, zuzenagoa litzateke.
Argazkiak gaur, ostirala, goizean 10:30ean ateratakoak dira. Damason,
Soreasun, Zelai luze inguruan ordu horretan aparkatzeko arazorik ba al
da?


Lotura zuzena |
Erantzun
Urtegian Madison County-ko zubia?
urtegia | Leire Larrañaga |
2007/06/11
12:59
- Aspaldi izen al haiz pantanuen? ikusi al den bide berriye?
- Azkena neguen eta orduen iten ari hitunan
- Oso politte jarri dinebe. Ni lasterka joaten naun, eta bide berri
horretan ez zegon aldaparik. Bankuek, heziyek bide ertzien eta
Madisoneko zubi bat'e jarri dinebe.
- Madisoneko zubiye?
- Bai, egurrezko zubi polit bat. Aterpe ta guzti.
- Ikusi ber dinet hori!




P.D.: Clint Eastwood-ek politto ateako zuen zubitxue.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
antton | 2007-06-11 | 20:11
Poteo lagun xelebrea
sokamuturra | Leire Larrañaga |
2007/03/6
12:15
Email kate luze horietako baten ondoren bi argazki hauek jaso ditut
gaur. Niri anaiak bidali dit, hari laneko batek, lanekoari lagun batek,
hari beste lagun batek, hari auskalo nork. Honez gero Azpeiti erdiak
ikusita izango ditu argazkiak, baina blogean jartzeko modukoak direla
iruditu zait.
Egilearentzat oharra: Saiatu naiz zure aztarna ateratzen, baina
ez da erraza. Blog hau ikusteko kasualitatea tokatzen bada, estimatuko
nuke noiz eta nola atera zenituen argazkiak eta taberna barruko 'giroa'
komentatuko bazenuke.


Lotura zuzena |
Erantzun bat.
leire | 2007-03-12 | 12:10
Udaberria hemen da
udaberria | Leire Larrañaga |
2007/02/23
13:39

Eguraldia zoratu xamar dabilela nabarmena da. Otsailak 23 da gaur eta udaberria hemen da dagoeneko. Aurten Corte Inglesera baino lehenago etorri da gainera. Batzuentzat, Berotegi Efeketuaren kontua
da; besteentzat, ziklikoa da, beti izan dira holakoak: neguan manga
motzetan eta udaberrian elurteak. Zergatiaren adostasunik inoiz izango
den ez dakit, baina egia da ingurumena asko ez dugula zaintzen. Nik
nere aldetik Kyotokoaren zain egon gabe neure konpromiso batzuk
hartzeko asmoa dut. Hauexek:
- Ahalik eta ur gutxien erabiliko dut.
- Argia beharrezkoa denean bakarrik piztuko dut. Eta kontsumo txikiko bonbilak jarriko ditut.
- Gaur baino ganora gehiagorekin birziklatuko dut. Yogurt poteak nora botatzen dira, kartoietara edo ontzietara?
- Kotxea beharrezko dudanean ibiliko dut. Buenooooooo, hau ez dakit ba
egingo dudan. Baina ez da nere kulpagatik bakarrik izango eh! Paseoko
bizikleta bat erosi nuen orain urte batzuk, Gloria bataiatu nuen (marka
horretakoa zen), eta bi hilabete ez nuen iraun bizikletarekin.
Harzubiko tabernara ia-ia sartu nintzen Eusko Treneko autobus bat
gainera etorri zitzaidalako. Harrez gero ez dut Azpeitian gehiago
erabili. Nik uste kotxea ahalik eta gutxien erabiliko dut jarrita
egokiago izango dela.
- Beharrezko denean bakarrik inprimatuko dut. Ordenagailuan dudan guztia paperean ez dut behar.
- Nire konpromisoak publiko egin eta ingurukoak ere norberaren konpromisoak hartzera bultzatuko ditut.
Listo, azkena behintzat egin dut.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
leire | 2007-02-23 | 17:51
Albiste zaharragoak »»