Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Argazkiyek

Argazkiyek

(Juan Joxe Agirre)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: lekuak

    ««Itzuli blog osora

    Abartzuza udazkenean

    udazkena lekuak | Juan Joxe Agirre |  2005/11/22  00:38

    Urtaro onetan Lizarrra ingurua  kolorez jantzita egoten da, alde batetik zuhaitzen azkeneko hostoak direla eta, beste aldetik mahasti eta zainzuri (esparragoa) landareen koloreak eta erne berria den gariaren berdea, begientzako gozamen ederra. Bost argazki hauek lehengo astean ateratakoak dira Abartzuzan.

    Aurreneko argazki onetan, lehenengo planoan mahatsondoak dituzue, urrena erne berria den garia, atzerago zainzuri landareak eta azkena herria bera.

     

    Lotura zuzena  |  5 erantzun. Azkena: Alaitz Olaizola | 2005-11-25 | 14:59

     

    Abartzuza udazkenean

    udazkena lekuak | Juan Joxe Agirre |  2005/11/22  00:36

    Zainzuri landare hauek laster moztu egingo dituzte eta udaberrian lehengo sustraietatik landare berriak ernetzen hasiko dira eta lur azpian dauden bitartean landare kimua hartu, muturra berdetu baino lehen, horrela hiru hilabetetan jasoko dute uzta, bertakoak horrela diote, “Los de Abril para mi, lo de Mayo para su amo y los de Junio para ninguno” Ekainean landareari igotzen uzten diote, berriz neguan moztu arte, horrela zazpi urtean landare berarekin.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Abartzuza udazkenean

    udazkena lekuak | Juan Joxe Agirre |  2005/11/22  00:35

    Garia Azaroaren aurrenetan ereiten da Lizarra inguruan, orain erneta dago, horrela pasako ditu neguko izozteak eta elurteak eta zenbat eta elur gehiago egin eta hobeto, lehengo urtean ere horrela gertatu zen. Udaberrian luzatu eta garaiera hartuko du, Ekainean horitzen hasiko da eta Uztailean, San Fermin inguruan, uzta jasoko dute.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Abartzuza udazkenean

    udazkena lekuak | Juan Joxe Agirre |  2005/11/22  00:33

    Mahastiak ere udazken koloreekin daude, neguan kimatu egingo dituzte eta udaberrian sortutako kimu berrietan jaioko dira mahats sorta ederrak, ardo gorri Naparra egiteko…….. edo beltza…..

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Abartzuza udazkenean

    udazkena lekuak | Juan Joxe Agirre |  2005/11/22  00:31

    Mahatsondoaren detaile bat, beranduko ale batzuekin.

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: susana | 2005-11-23 | 13:59

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak